1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
148/2015 EBAZPENA, abuztuaren 10ekoa, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, María José Pérez Jarauta andrea, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Osasun Sustapenaren Ataleko burua, kargutik kentzen duena.
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren estatutuak onesten dituen uztailaren 18ko 63/2012 Foru Dekretuaren 43. artikuluak xedatzen du ezen osasun laguntzako atalburuak azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz beteko direla; dekretu horren bidez arautu zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzeko modua.
Azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriko 6. idatz-zatiak xedatzen duenez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak izanen du unitate organikoetako buruak bitarte baterako edo jarduneko gisa izendatzeko ahalmena.
Uztailaren 18ko 63/2012 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazio funtzionario María José Pérez Jarauta andrea, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Osasun Sustapenaren Ataleko burua, kargutik kentzea.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
3. Ebazpen hau igortzea Osasun departamentuko zuzendari nagusiari, Funtzio Publikoko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuko buruari, Osasun Publikoaren Institutuko Giza Baliabideen eta Kudeaketa Ekonomikoaren Zerbitzuari eta interesdunari, eta honi ohartarazten zaio ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.1. eta 2.c) artikuluan xedatutakoarekin bat.
Iruñean, 2015eko abuztuaren 10ean.–Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendaria, María Soledad Aranguren Balerdi.
Iragarkiaren kodea: F1511811