4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA
Ediktua. 1002/2014 hitzezko judizioa (PZL 250.2)
Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, diru kopuru baten erreklamazioarengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:
Baiesten dut Rosa María Mendivil Hernández andreak jarritako demanda, eta, horrenbestez, Rental Cars (auzi-ihesean) kondenatzen dut demandatzaileari 198,77 euro ordaintzera, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 576. artikulua aplikatuz, eta prozesuko kostuak ordaintzera.
Eta Rental Carsi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2015eko irailaren 1ean.–Idazkari judiziala, Maite Arenaza Sarasola.
Iragarkiaren kodea: J1512207