2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
KINTOKO MANKOMUNITATEA
Usategiak enkantean, 2015-2017 urteetarako
Gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen da, honako usategi hauek errentan emateko:
–Zazpigarren eremua, Pelono Alto; hasierako prezioa, 3.800,00 euro.
–7 zenbakidun usategia, Urkiagan; hasierako prezioa, 9.000,00 euro (%10eko beherapena).
Kintoko Mankomunitatearen mugapean, NA-10519 matrikulako ehiza barrutian, 2015-2017 denboraldirako.
Eskaintzak Erroibarko Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira (Lintzoain, Frantziako errepidea, zk.g.), eta hori egiteko epea irailaren 21eko eguerdiko hamabietan bukatuko da. Eskaintzak egun horretako 13:00etan irekiko dira.
Bigarren enkantea eta hirugarrena: Lehen enkantean eman gabe geratzen badira enkanteko bi usategiak edo horietako bat, lizitatzailerik ez dagoelako, jarraian bigarren enkantea (hasierako prezioaren ehuneko hamarreko beherapenarekin) eta hirugarren enkantea eginen dira, irailaren 21ean eta leku berean. Enkanteko usategien lizitazioaren hasierako prezioak (bigarren enkantearen kasuan, %10eko beherapena dutenak) baldintza agirian daude zehazturik.
Proposamenak gutun-azal bakarrean aurkeztuko dira, eta hartan idazkun hau: “Kintoko usategiak, 2015-2017 urteetarako”. Haien barnean beste bi gutun-azal sartuko dira, itxiak eta lizitatzaileak sinatuak biak ala biak; idazkun eta dokumentu hauek izanen dituzte:
–Lehen gutun-azalak “Dokumentazioa” izanen du izena, eta dokumentu hauek izanen ditu:
a) Lizitatzailea nor den egiaztatzen dutenak:
- Pertsona juridikoa bada, sozietatea eratzeko edo, hala behar badu, aldatzeko Merkataritza Erregistroan inskribaturiko eskritura.
- Norbanakoa izanez gero nahitaezkoa izanen da NANa aurkeztea edo, bertzenaz, haren fotokopia notario edo administrazio bidez kautotua, edo legez ordezkatzen duen agiria.
- Proposamena bertze baten izenean aurkezten bada, notarioaren ahalordea aurkeztu beharko da, eta ahalordetuaren NANa, aitzineko paragrafoan adierazitako baldintzak beterik.
b) Kintoko Mendien Mankomunitatearen Diruzaintzan behin-behineko fidantzatako aprobetxamenduaren %2 utzi izana frogatzen duen gordekina.
–Bigarren gutun-azalaren izena “Proposamen ekonomikoa” da eta hartan eskaintza ekonomikoa baizik ez da sartuko, iragarki honen hondarrean I. eranskin gisa argitaratzen den ereduari egokiturik.
Baldintza fakultatiboak eta ekonomiko-administratiboak Erroibarko Udalaren Idazkaritzan daude ikusgai.
Lintzoainen, 2015eko irailaren 7an.–Burua, Enrique Garralda.
I. ERANSKINA
Proposamen eredua
Izena: ...................................................................................., adinez nagusia, NAN zenbakia: ................, bizilekua: ...................................., karrika: ................................................................., zenbakia: ......., telefonoa: ..............., jakinik enkante publikoa eginen dela gutun-azal itxiaren bidez eta aldez aurreko onarpenaz, usategi/eremu hau esleitzeko (adierazi usategi zenbakia/eremuaren zenbakia eta izena): .................................................. Kintoko ehiza barrutian, 2015-2017 urteetarako (biak barne), eta horren truke diru hau eskaintzen dut: .................................................. euro (letraz eta zenbakiz), BEZa kanpo.
(Tokia, eguna eta sinadura)
Iragarkiaren kodea: L1512575