2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Tuterako HAPOko “Queiles” 1. sektorearen (U.I. 4) birzatiketa proiektuko aldaketa, U3.2-8 lurzatian, Luis Cernuda kalean. Behin betiko onespena
Tokiko Gobernu Batzarrak, 2015eko abuztuaren 28an egin bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen, besteak beste, Tuterako Udaleko Lurraldearen Antolamenduaren Alorreko zinegotzi delegatuak proposatuta:
1.–Behin betiko onestea Tuterako HAPOko 1. sektorearen (Queiles sektorea, 4. unitate integratua) birzatiketa proiektuko aldaketa puntuala. Luis Cernuda kalean, U3.2-8 lurzatian eragiten du eta Promoción Estable del Norte SAk eta Minicole Tudela SLk sustatu dute, Renato Alegría Moracho goi mailako arkitektoak 2015eko maiatzean prestaturiko proiektuaren arabera.
2.–Proiektuaren memoriaren araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaletxeko iragarki oholean argitaratzea.
3.–Egintza hau behin betikoa da administrazio bidean. Honako hauei jakinaraz bekie: Juan Manuel Martín Siesori, Promoción Estable del Norte SAren eta Minicole Tudela SLren ordezkaria baita; aldaketa puntual honek ukitzen dituen lurzatien jabeei, sustatzaileak baitira, eta Katastroari eta Ondareari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Tuteran, 2015eko irailaren 1ean.–Lurraldearen Antolamenduaren Alorreko zinegotzi delegatua, Daniel López Córdoba.
ERANSKINA
–“Queiles” 1. sektorea birzatitzeko proiektua (PDF).
Iragarkiaren kodea: L1512217