2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Irabazi-asmorik gabeko entitate eta elkarteei zuzendutako diru-laguntzak gizarte-ekintzako proiektuak egin ditzaten hala minusbaliotasun edo menpekotasunaren arloetan nola gizarte-bazterkeriaren eta haur zein gazteen aisiaren eta denbora librearen arloetan. 2015. urtea. Aldaketa
Iruñeko Udaleko Gizarte Ongizate eta Berdintasuneko Zinegotzitza Ordezkariak 2015eko irailaren 3an emandako ebazpenaren bidez, deialdiaren eranskin honetan jasotako aldaketa hau onesten da:
ERANSKINA
Irabazi-asmorik gabeko entitate eta elkarteei zuzendutako diru-laguntzak gizarte-ekintzako proiektuak egin ditzaten hala minusbaliotasun edo menpekotasunaren arloetan nola gizarte-bazterkeriaren eta haur zein gazteen aisiaren eta denbora librearen arloetan. 2015. urtea
P klausularen “2. justifikazioa aurkezteko mugaeguna”
atalaren eta O klausularen “1. nola ordaindu” atalaren aldaketa
Esp. zk. SUBV–CON–COMPET/2015/13.
Honela geldituko da “P. Justifikazioa” klausularen “2. Justifikazioa aurkezteko mugaeguna” atala:
“2. Justifikazioa aurkezteko mugaeguna: Justifikazio-agiriak aurkezteko epea honako hau izanen da:
2016ko urtarrilaren 29rako, entitateek agiri teknikoak eta ekonomikoak aurkeztu beharko dituzte 2015eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarte, biak barne, egindako jarduerak justifikatzeko.
Gastuen behin betiko onespena aurkeztutako gastuei buruzko txostena egin eta gero gauzatuko da.
Diru-laguntza justifikatzen ez bada, edo behar adinako justifikaziorik aurkezten ez bada, diru-laguntza itzuli beharko da, osorik edo parte batez, betiere ez-betetzearen maila eta gainerako inguruabarrak kontuan harturik.”
Honela geldituko da “O. Ordainketa” klausularen “1. Nola ordaindu” atala:
“1. Nola ordaindu: Diru-laguntzak modalitate honen arabera ordainduko dira:
Behin diru-laguntzen gaineko ebazpena eman eta gero, diru-laguntzak guztira zenbat jo eta horren %100 ordainduko zaie, aurrerapen gisara, entitate onuradunei. Kopuru hori bi hilabeteren buruan ordainduko da gehienez ere, behin ebazpena jakinarazi eta hortik aitzina kontatuta. (...)”
Iruñean, 2015eko irailaren 7an.–Zinegotzi Ordezkaria, Edurne Eguino Sasiáin.
Iragarkiaren kodea: L1512469