182. ALDIZKARIA - 2015eko irailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORONTZE

Aldaketa 2015eko aurrekontuan. Behin betiko onespena

2015eko 138. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 17an, aurrekontuan 1., 2., 3. eta 4. aldaketak egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

2015eko aurrekontuko 1. aldaketa:

Kreditu berezia, gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren kontura finantzatua (diru-sarreren 870 kontu-saila):

–Gastuen 613-648 kontu-sailera: balorazio txostena: 2.510 euro.

2015eko aurrekontuko 2. aldaketa:

Kreditu berezia, gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren kontura finantzatua (diru-sarreren 870 kontu-saila):

–Gastuen 121-625 kontu-sailera: banderak erostea: 1.100 euro.

2015eko aurrekontuko 3. aldaketa:

Kreditu gehikuntza, gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren kontura finantzatua (diru-sarreren 870 kontu-saila):

–Gastuen 581-69001 kontu-sailera: mendiko pistetako hobekuntzak (Santa Cruz): 2.500 euro.

2015eko aurrekontuko 4. aldaketa:

Kreditu gehikuntza, gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren kontura finantzatua (diru-sarreren 870 kontu-saila):

–Gastuen 581-69002 kontu-sailera: mendietako hobekuntza: 1.500 euro.

Orontzen, 2015eko abuztuaren 31n.–Alkatea, Cecilia Pena Aznarez.

Iragarkiaren kodea: L1512320