2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GOIZUETA
Alkatearen dedikazioa eta lansaria 2015
Kontuan harturik toki entitateetako kideen dedikazio eta lansariei buruz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 75. artikuluan xedatutakoa eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluan xedatutakoa, eta 21/2014 Foru Legearen 7. artikuluarekin bat eginez.
Goizuetako Udalak, 2015eko uztailaren 21ean ospatutako osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen alkatearen indarreko dedikazio eta lansari sistema berretsi eta mantentzea, ondoren zehazten den moduan:
1. 2015. urterako alkatearen lansariaren eta dedikazioaren araubidea ezartzea. Urteko ordainsari gordina 10.907,63 eurokoa izango da. Zenbateko horretan aparteko ordainsariaren zati proportzionala sartua dago eta PFEZa dela-eta dagokion atxikipena aplikatuko zaio, indarra duen legeriaren arabera. Halaber, sartua dago Udalak bere kargu egingo duen Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko kuota enpresariala. Alkatetzaren eginkizunetarako dedikazioa partziala izango da, egunean 2 ordukoa gutxienez, eta beraz, astean 10 ordukoa.
2. Zinegotzien lansariei buruzko Akordio honek 2015eko ekainaren 13tik aurrera hartuko du indarra eta urtero berretsiko da.
Udaleko iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarki hau argitaratzen da, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen uztailaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan xedatutakoarekin bat.
Goizuetan, 2015eko irailaren 1ean.–Alkatea, Unai Loiarte Ansa.
Iragarkiaren kodea: L1512205