2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRA
2015era luzatutako aurrekontuko 1. aldaketa eta 2015eko
exekuzio oinarriak. Behin betiko onespena
2015era luzatutako aurrekontuko 1. aldaketa eta 2015eko exekuzio oinarriak hasiera batean onetsi ziren 2015eko urtarrilaren 8ko osoko bilkuran eta 2015eko 8. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen horren iragarkia, urtarrilaren 14an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
1. ALDAKETA
Goranzko doikuntza
Udala:
GASTUAK | ZENBATEKOA |
II. KAPITULUA | 5.300,00 |
IV. KAPITULUA | 1.000,00 |
VI. KAPITULUA | 392.751,00 |
GASTUAK, GUZTIRA | 399.051,00 |
DIRU-SARRERAK | ZENBATEKOA |
VII. KAPITULUA | 183.430,00 |
AURREKONTU LUZATUAREN SOBERAKINA | 215.621,00 |
DIRU-SARRERAK, GUZTIRA | 399.051,00 |
Patronatua, Musika Eskola:
GASTUAK | ZENBATEKOA |
II. KAPITULUA | 1.390,00 |
VI. KAPITULUA | 1.400,00 |
GASTUAK, GUZTIRA | 2.790,00 |
DIRU-SARRERAK | ZENBATEKOA |
AURREKONTU LUZATUAREN SOBERAKINA | 2.790,00 |
Lizarran, 2015eko otsailaren 2an.–Alkatea, Mª Begoña Ganuza Bernaola.
Iragarkiaren kodea: L1501623