182. ALDIZKARIA - 2015eko irailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKAROZE

Akats zuzenketa Udal Plan Orokorrean

Sustapeneko kontseilariak uztailaren 2an emandako 74E/2015 Foru Aginduaren bidez, akats zuzenketa onetsi zen, Ezkarozeko Udal Plan Orokorraren II. eranskineko ordenantza partikularretan (ORD-1: etxebizitza tradizionalak). Foru agindu hori 2015eko 159. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 17an, argitaratu zen.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, argitara ematen da hirigintzako araudi zuzendua.

Ezkarozen, 2015eko abuztuaren 31n.–Alkatea, Juan José Layana Barber.

ERANSKINA

–Ordenantza partikularrak-ORD-1: etxebizitza tradizionalak, II. eranskina. Testu zuzendua (PDF).

Iragarkiaren kodea: L1512279