2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXALAR
Alkatetzaren ordezkapena
Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluak eta ondokoek xedatzen dute alkatea herrian ez dagoenean, eta alkateak horrela izendatuta, alkateordeari dagokiola hura bere eginkizun guztietan ordezkatzea.
Goian zehaztutako araudiak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. 2015eko irailaren 2tik 9ra, bi egunak barne, Etxalartik kanpo nagoen egunetan, Jose María Maia Ariztegi zinegotziaren esku uztea nire eginkizun guztiak.
2. Honen berri ematea Jose María Maia Ariztegiri eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean ager dadin agintzea.
3. Udalbatzaren lehen bilkura arruntean ebazpen honen berri ematea.
Etxalarren, 2015eko irailaren 1ean.–Alkatea, Miguel María Irigoien Sanzberro.
Iragarkiaren kodea: L1512216