1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.1. XEDAPEN OROKORRAK
1.1.2. Foru Dekretuak
AKATS ZUZENKETA, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren Estatutuak onesten dituen abuztuaren 28ko 133/2015 Foru Dekretuarena.
Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren Estatutuak onesten dituen abuztuaren 28ko 133/2015 Foru Dekretuan (2015eko 172. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 1ekoa) egindako akatsez oharturik, haien zuzenketa egiten da:
Gaztelaniazko alearen 9.727. orrialdean, eskuineko zutabean, “Garapen Estrategikoaren, Azpiegituren eta Baliabide Kudeaketaren Zuzendariordetza” izeneko 18. artikuluan, lehen lerroaldean, honela dioen tokian:
“La Subdirección de de Desarrollo Estratégico, Infraestructuras y Gestión de Recursos ejercerá las siguientes funciones:”
Honela behar du:
“1. La Subdirección de Desarrollo Estratégico, Infraestructuras y Gestión de Recursos ejercerá las siguientes funciones:”
9.727. orrialdean, eskuineko zutabean, “Garapen Estrategikoaren, Azpiegituren eta Baliabide Kudeaketaren Zuzendariordetza” izeneko 18. artikuluan, m) letran, honela dioen tokian:
“m) Gazteentzako Aterpetxeen Espainiako Sarearen (REAJ) Partzuergoan sarturik dauden Nafarroako gazte instalazioak gainbegiratzea, Gazteriaren Zuzendariordetza Nagusiarekin elkarlanean.”
Honela behar du:
“m) Gazteentzako Aterpetxeen Espainiako Sarearen (REAJ) Partzuergoan sarturik dauden Nafarroako gazte instalazioak gainbegiratzea, Gazteriaren Zuzendariordetzarekin elkarlanean.”
9.728. orrialdean, ezkerreko zutabean, “Kirolaren Zuzendariordetzaren Atalak” izeneko 19. artikuluan, honela dioen tokian:
“19. artikulua. Kirolaren Zuzendariordetzaren atalak.
Kirolaren Zuzendariordetzak atal hauek ditu bere egituran:
a) Kirola Sustatzeko Atala.
b) Entitateen eta Kirol Errendimenduaren Atala.
c) Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroa.
d) “Larrabide Estadioa” Kirol Teknifikazioaren Zentroa eta Guelbenzu Jolaslekua.”
Honela behar du:
“19. artikulua. Kirolaren Zuzendariordetzaren atalak.
1. Kirolaren Zuzendariordetzak atal hauek ditu bere egituran:
a) Kirola Sustatzeko Atala.
b) Entitateen eta Kirol Errendimenduaren Atala.
2. Ondoren aipatzen diren zentroek atalaren pareko maila izanen dute, baina Estatutu hauetan zentroentzat xedatutako artikuluen bidez arautuko dira:
a) Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroa.
b) “Larrabide Estadioa” Kirol Teknifikazioaren Zentroa.”
9.728. orrialdean, eskuineko zutabean, “Gazteentzako Programen eta Entitateekiko Harremanen Atala” izeneko 24. artikuluan, j) letran, honela dioen tokian:
“j) Toki entitateei, gazteen elkarteei eta gazteen ordezkaritzako eskumenak dituzten bestelako entitateei aholku ematea. Gazteria arloko Udal Arduradunen Mahai Teknikoa biltzeko dei eginez eta hura koordinatuz.”
Honela behar du:
“j) Toki entitateei, gazteen elkarteei eta gazteen ordezkaritzako eskumenak dituzten bestelako entitateei aholku ematea eta, behar denean, Gazteria arloko Udal Arduradunen Mahai Teknikoa biltzeko dei egitea, bai eta haren koordinazioa ere.”
9.729. orrialdean, eskuineko zutabean,”Zentroak” izeneko 29. artikuluan, 2. atalean, honela dioen tokian:
“2. a), b) eta c) letretako zentro atxikiak Kirolaren Zuzendariordetzaren menpe egonen dira kirol programa eta jarduerei dagokien gai orotan; aldiz, Garapen Estrategikoaren, Azpiegituren eta Baliabide Kudeaketaren Zuzendariordetzaren menpe, haien azpiegituren kudeaketari dagokionez.”
Honela behar du:
“2. a), b) c) eta d) letretako zentro atxikiak Kirolaren Zuzendariordetzaren menpe egonen dira kirol programa eta jarduerei dagokien gai orotan; aldiz, Garapen Estrategikoaren, Azpiegituren eta Baliabide Kudeaketaren Zuzendariordetzaren menpe, haien azpiegituren kudeaketari dagokionez.”
9.730. orrialdean, ezkerreko zutabean, “Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroa” izeneko 30. artikuluan, 4. atala kentzen da.
9.730. orrialdean, ezkerreko zutabean, “Zentroko zuzendaritzak” izeneko 31. artikuluan, 2. atalean, honela dioen tokian:
“2. Zuzendariaren karguari dagozkion ordainsariak aipatutako plantilla organikoan ageri direnak izanen dira. Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroko zuzendariaren ordainsariak atalburuenak bezalakoak izanen dira.”
Honela behar du:
“2. Zuzendariaren karguari dagozkion ordainsariak aipatutako plantilla organikoan ageri direnak izanen dira. Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroko zuzendariaren ordainsariak eta “Larrabide Estadioa” Kirol Teknifikazioaren Zentroko zuzendariarenak atalburuenak bezalakoak izanen dira.”
9.730. orrialdean, eskuineko zutabean, “Zentroko zuzendaritzak” izeneko 31. artikuluan, 5. atalean, honela dioen tokian:
“5. Kudeaketa ereduaren arabera, zentro bateko zuzendari batek ahalmena dauka, behar izanez gero eta behar bezala justifikaturik egonda, zentro bateko baino gehiagoko zuzendaritzak hartzeko bere gain.”
Honela behar du:
“5. Kudeaketa ereduaren arabera, zentro bateko zuzendari batek ahalmena dauka, behar izanez gero eta behar bezala justifikaturik egonda, zentro bateko baino gehiagoko zuzendaritzak hartzeko bere gain. Guelbenzu jolaslekuari dagokionez, “Larrabide Estadioa” Kirol Teknifikazioaren Zentroko zuzendariak izanen ditu artikulu honen 4. atalean zehaztutako eskumenak.
Iruñean, 2015eko irailaren 2an.–Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Ana Herrera Isasi.
Iragarkiaren kodea: F1512330