1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
1787/2015 EBAZPENA, irailaren 8koa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, María Mar Beloqui Ros andrea Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Zuzendaritza Idazkaritzaren Bulegoko buru izendatzen duena bitarte baterako.
Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 27.3 artikuluak ezartzen duenez, atalburuak, bulegoburuak eta ataletik beherako unitateetako buruak Foru Komunitateko funtzio publikoari buruzko legedian ezartzen denari jarraikiz izendatuko eta kargutik kenduko dira.
Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 8. artikuluak eta martxoaren 14ko 15/2012 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Estatutuek xedatutakoari jarraikiz,
EBATZI DUT:
1. María Mar Beloqui Ros andrea, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Zuzendaritza Idazkaritzaren Bulegoko buru izendatzea bitarte baterako.
2. Ebazpen hau Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalari eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Laguntza Tekniko eta Administratiboaren Zerbitzuari igortzea.
3. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea.
4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2015eko irailaren 8an.–Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, María Paz Fernández Mendaza.
Iragarkiaren kodea: F1512567