1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
81/2015 FORU AGINDUA, abuztuaren 31koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Ana Luengo Benedicto andrea, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako Parte-hartzearen, Irakasleentzako Arretaren eta Bizikidetzaren Ataleko burua, kargutik kentzen duena.
Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren atalean, xedatzen du ezen atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organoak berak, libreki.
Horrenbestez,
AGINDU DUT:
1. Ana Luengo Benedicto andrea, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako Parte-hartzearen, Irakasleentzako Arretaren eta Bizikidetzaren Ataleko burua, kargutik kentzea.
2. Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileriaren Plantillarako Bulegoari eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2015eko abuztuaren 31n.–Hezkuntzako kontseilaria, José Luis Mendoza Peña.
Iragarkiaren kodea: F1512199