181. ALDIZKARIA - 2015eko irailaren 10a - BEREZIA

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

183/2015 FORU AGINDUA, irailaren 8koa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak emana, José Javier Boulandier Herrera jauna, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Barne Zuzendaritza Nagusiko Larrialdietako Koordinazioaren eta Plangintzaren Arloko burua, kargutik kentzen duena.

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duen abuztuaren 12ko 54/2015 Foru Dekretuaren artikulu bakarreko 2. idatz-zatian xedatzen da Nafarroako Larrialdietako Agentzia (NLA) Barne Zuzendaritza Nagusian sartuko dela, eta kontseilariari agintzen zaio behar dena egin dezala, erakunde autonomo hori desagerrarazi eta likidatzeko.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko 3. idatz-zatian xedatzen du zenbait unitate organiko desagerraraztea dakarren egituraren aldaketak berekin ekarriko duela burutzetan aritzen diren funtzionarioek haietako buruak izateari uztea.

Hori horrela, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenekin bat,

AGINDU DUT:

1. José Javier Boulandier Herrera jauna, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Barne Zuzendaritza Nagusiko Larrialdietako Koordinazioaren eta Plangintzaren Arloko burua, kargutik kentzea. Ondorioak Nafarroako Larrialdietako Agentzia (NLA) erakunde autonomoa iraungitzen duen foru dekretuak indarra hartzen duen egunetik aurrera izanen ditu.

2. Foru agindu hau interesdunari, Barne Zuzendaritza Nagusiari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2015eko irailaren 8an.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1512530