181. ALDIZKARIA - 2015eko irailaren 10a - BEREZIA

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

180/2015 FORU AGINDUA, irailaren 8koa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak emana, Berta Boj Prieto andrea, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusiko Ekoizpen eta Zabalkunde Ataleko burua, kargutik kentzen duena.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko 3. idatz-zatian xedatzen du zenbait unitate organiko desagerraraztea dakarren egituraren aldaketak berekin ekarriko duela burutzetan aritzen diren funtzionarioek haietako buruak izateari uztea.

Hori horrela, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenekin bat,

AGINDU DUT:

1. Berta Boj Prieto andrea, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusiko Ekoizpen eta Zabalkunde Ataleko burua, kargutik kentzea. Ondorioak Departamentuaren egitura organikoa onesten duen foru dekretuak indarra hartzen duen egunetik aurrera izanen ditu.

2. Foru agindu hau interesdunari, Nafarroako Aldizkari Ofizialaren Zerbitzuari, Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusiari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2015eko irailaren 8an.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1512523