1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
200/2015 FORU DEKRETUA, irailaren 9koa, María Irache Ojer Campos andrea, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Balorazioen eta Zerbitzuen zuzendariordea, kargutik kentzen duena.
Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Estatutuak onesten dituen irailaren 3ko 172/2015 Foru Dekretuaren 15. artikuluak ezartzen du Nafarroako Gobernuak eginen dituela erakunde autonomo horretako zuzendariordeen izendapenak eta kargu-uzteak, foru dekretu bidez, kasuan kasuko departamentuko titularrak proposatuta.
Horrenbestez, Eskubide Sozialetako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2015eko irailaren 9an egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,
DEKRETATU DUT:
1. María Irache Ojer Campos andrea, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Balorazioen eta Zerbitzuen zuzendariordea, kargutik kentzea.
2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea eta Eskubide Sozialetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2015eko irailaren 9an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, Miguel Laparra Navarro.
Iragarkiaren kodea: F1512596