1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2015eko irailaren 3an hartua, Aitor Etxarte Berezibar jauna Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko buru izendatzen duena.
Nafarroako Eskola Kontseilua edo Hezkuntzako Batzorde Nagusia arautzen duen azaroaren 4ko 12/1997 Foru Legearen 4.1 artikuluak ezartzen du Nafarroako Eskola Kontseiluan, beste kide batzuen artean, kontseiluburu bat arituko dela, eta Nafarroako Gobernuak izendatuko duela.
Nafarroako Eskola Kontseiluaren edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiaren Antolakuntza eta Funtzionamendurako Erregelamendua onesten duen abenduaren 21eko 356/1998 Foru Dekretuaren 10.1 artikuluak ezartzen du Nafarroako Gobernuak haren burua izendatuko duela.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik,
ERABAKI DU:
1. Aitor Etxarte Berezibar jauna Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko buru izendatzea.
2. Erabaki hau interesdunari jakinaraztea eta Eskola Kontseiluari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2015eko irailaren 3an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.
Iragarkiaren kodea: F1512404