181. ALDIZKARIA - 2015eko irailaren 10a - BEREZIA

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, 2015eko abuztuaren 28koa, Nafarroako Gobernuak hartua, Pedro José González Felipe, Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko burua, kargutik kentzen duena.

Nafarroako Eskola Kontseilua edo Hezkuntzako Batzorde Nagusia arautzen duen azaroaren 4ko 12/1997 Foru Legearen 4.1 artikuluak ezartzen du Nafarroako Eskola Kontseiluan, beste kide batzuen artean, kontseiluburu bat arituko dela, eta Nafarroako Gobernuak izendatuko duela.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Pedro José González Felipe, Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko burua, kargutik kentzea.

2. Erabaki hau Nafarroako Eskola Kontseiluari igortzea eta interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2015eko abuztuaren 28an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1512203