181. ALDIZKARIA - 2015eko irailaren 10a - BEREZIA

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

216/2015 FORU DEKRETUA, irailaren 9koa, Carolina Delgado Gómez andrea, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Baliabide Materialen Kudeaketarako Zerbitzuko zuzendaria, kargutik kentzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 26.1 artikuluak xedatzen du zerbitzuetako zuzendariak Nafarroako Gobernuak izendatu eta kargutik kenduko dituela, foru dekretu bidez, departamentuko titularrak proposaturik.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2015eko irailaren 9ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. Carolina Delgado Gómez andrea, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Baliabide Materialen Kudeaketarako Zerbitzuko zuzendaria, kargutik kentzea. Ondorioak Departamentuaren egitura organikoa onesten duen foru dekretuak indarra hartzen duen egunetik aurrera izanen ditu.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusiari, Justizia Zuzendaritza Nagusiari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2015eko irailaren 9an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1512614