181. ALDIZKARIA - 2015eko irailaren 10a - BEREZIA

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

198/2015 FORU DEKRETUA, irailaren 9koa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena.

ATARIKOA

Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariak uztailaren 22an emandako 8/2015 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura eta departamentu bakoitzaren eskumenen esparrua ezarri ziren.

Halaber, abuztuaren 12ko 54/2015 Foru Dekretuaren bidez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuaren oinarrizko egitura ezarri zen, alde batera utzi gabe gero garatu ahal izatea.

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuaren egitura organiko berria finkatu eta garatzea du xede foru dekretu honek.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2015eko irailaren 9ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

I. KAPITULUA

Xedapen orokorrak

1. artikulua. Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuaren eskumenen esparrua.

1. Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuari dagozkio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak ondotik zehazten diren arloetan esleitutako eskumenak:

–Gobernuari eta Koordinazio Batzordeari laguntzea; Gobernuko Idazkaritza; Erregistro Orokorra; departamentuen arteko koordinazio juridikoa eta administratiboa; zerbitzuen kalitatea; Nafarroako Aldizkari Ofiziala; Foru Komunitatearen aholkularitza juridikoa eta ordezkaritza eta defentsa epaiketetan; foru zuzenbide zibila eta Nafarroako Zuzenbidea oro har sustatzea; gobernu irekia eta gardentasuna sustatzea eta koordinatzea; hauteskundeak.

–Nafarroako Gobernuaren politika proposatzea eta gauzatzea, funtzio publikoari dagokionez, barnean dela Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen prestakuntza, bai eta politika publikoen antolaketa, modernizazioa, ebaluazioa eta kalitatea ere.

–Segurtasun publikoa: herritarren segurtasuna, trafiko eta zirkulazioko polizia, bide segurtasuna, herritarren babesa eta larrialdietarako laguntza, su-itzaltzea eta salbamendua; jokoak eta ikuskizunak.

–Nafarroako Justizia Administrazioa modernizatzea; neurriak hartzea herritarrek tutoretza judizial eraginkorra lor dezaten; delituen biktimei laguntzea; delitugileak birgaitu eta gizarteratzea.

–Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen informazio sistemak eta aplikazio informatikoak; Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen azpiegitura eta euskarri teknologikoak; informazioaren gizartea eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabilera garatzea.

2. Indarra duten xedapenek ematen dizkioten gainerako eskudantziak.

2. artikulua. Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria.

1. Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari Nafarroako Gobernuari eta haren lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluan ezartzen diren eskudantziak dagozkio, departamentuaren titularra den aldetik, foru dekretu honen 1. artikuluan zehazten den eskumenen esparruari dagokionez.

2. Bereziki, eskudantzia hauek erabiltzea dagokio:

–Nafarroako Gobernuko idazkariari dagozkionak, Gobernuak hartutako erabakien ziurtapena barne, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritakoarekin bat.

–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen foru dekretuak esleitzen dizkionak.

3. Orobat, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren zeregina da, departamentuaren titularra den aldetik, kide anitzeko organo hauetako buru izatea:

–Nafarroako Gobernuko Koordinazio Batzordea.

–Laneko Segurtasuna eta Osasuna Koordinatzeko Batzordea.

–Nafarroako Babes Zibilerako Batzordea.

–Nafarroako Udaltzaingoak Koordinatzeko Batzordea.

–Bide Segurtasunaren Garapen eta Koordinaziorako Batzordea.

–Nafarroako Segurtasun Eskolako Zuzendaritza Kontseilua.

–Ebaluazioko Foru Batzordea.

–Nafarroako Justiziako Aholku Kontseilua.

–Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren Aholku Kontseilua.

–Nafarroako Herritarren Segurtasunerako Kontseilua.

–Nafarroako Jokoaren Kontseilua.

–Gardentasuna eta Gobernu Irekia ezartzeko Jarraipen Batzordea.

–Irisgarritasun Unibertsalaren eta Aukera-berdintasunaren Sustapenerako Kontseilua.

4. Orobat, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari sostengu politiko eta teknikoa emateko unitate gisa, departamentuan kontseilariaren Kabinetea dago, Nafarroako Gobernuari eta haren lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeko 19. artikuluari lotua dagoena, zuzenean haren mende.

3. artikulua. Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuaren antolaketa orokorra.

1. 1.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuak, bere titularraren goi zuzendaritzapean, honako organo hauek izanen ditu bere egituran:

a) Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusia.

b) Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusia.

c) Barne Zuzendaritza Nagusia.

d) Justizia Zuzendaritza Nagusia.

e) Informatikaren, Telekomunikazioen eta Berrikuntza Publikoaren Zuzendaritza Nagusia.

f) Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusia.

g) Nafarroako Administrazio Auzitegia.

2. Nafarroako Segurtasun Eskola Barne Zuzendaritza Nagusiari atxikirik gelditu da eta bere funtzionamendurako erregelamendu organikoaren arabera gobernatuko da, irailaren 12ko 113/2005 Foru Dekretuaren bidez onetsi baitzen.

3. Nafarroako Foruzaingoa Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuan kokaturik dago, Barne Zuzendaritza Nagusiari atxikirik. Eginkizunak izanen ditu Nafarroako Segurtasun Publikoari buruzko ekainaren 20ko 7/2006 Foru Legeak eta Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legeak (urriaren 25eko 15/2010 Foru Legeak eta apirilaren 10eko 15/2015 Foru Legeak aldatua) ematen dizkiotenak, eta egitura, berriz, bere berariazko arautegian ezartzen dena.

4. artikulua. Zuzendaritza nagusien eskudantziak.

Foru dekretu honen 2.2 artikuluan ezarritakoa deusetan ukatu gabe, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko zuzendaritza nagusiek, kontseilariaren goi-zuzendaritzapean eta foru dekretu honetan bakoitzari esleitutako esparruan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluan eta azken xedapenetako lehenbizikoan ezarritako eskudantziak izanen dituzte eta, horietaz gainera, indarra duten xedapenek esleitzen dien edo Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak haien esku uzten duen beste edozein.

5. artikulua. Idazkaritza Tekniko Nagusiaren eskudantziak.

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari dagozkio, foru dekretu honen 1. artikuluan zehaztu den eskumen esparruaren barnean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 23. artikuluan eta idazkaritza tekniko nagusiak arautzen dituen Erregelamenduan ezarritako eskudantziak (8. artikuluan aurreikusten diren aurrekontu arlokoak barne), Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak goi mailan zuzendurik, hari atxikita baitago zuzenean, bai eta indarra duten xedapenek emandakoak eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak agintzen dizkion guztiak ere, eta horretarako behar diren ebazpenak emanen ditu.

6. artikulua. Zerbitzuen eskudantziak.

Zerbitzuek eginkizun hauek beteko dituzte departamentuko goragoko organoek zuzendurik, bakoitzak foru dekretu honetan berari ezarritako esparru material eta funtzionalean: haien mendeko atalak edo unitate organikoak planifikatzea, koordinatzea, zuzentzea eta kontrolatzea; prozedurak azkartu, arrazionalizatu eta errazteko printzipioen aplikazioa bultzatu eta sustatzea; indarra duten xedapenek berariaz ezarritakoak eta departamentuko organo eskudunek ematen edo eskuordetzen dizkietenak.

7. artikulua. Atalen eskudantziak.

Atalei dagozkie, departamentuko goragoko organoek zuzendurik, kasuan kasuko esparruan, mendeko dituzten bulego edo unitateen jarduerak bete, haiei buruz txostenak eman eta proposatzeko eginkizunak, koordinatu, zuzendu eta kontrolatzekoak, eta departamentuko organo eskudunek esleitzen dizkietenak.

II. KAPITULUA

Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusia

1. ATALA

Eskumenen esparrua eta egitura

8. artikulua. Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen esparrua.

Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusiak foru dekretu honetan aipatzen diren eskudantziak izanen ditu arlo hauetan:

a) Gobernuari eta Koordinazio Batzordeari sostengu ematea.

b) Gobernuko Idazkaritza eta Erregistro Orokorra.

c) Gobernu irekia eta gardentasun publikoa bultzatzea eta koordinatzea.

d) Departamentuen arteko koordinazio juridikoa eta administratiboa.

e) Lankidetza Batzordeari eta Transferentzia Batzordeari sostengu ematea.

f) Teknika arau-emaileari buruzko jarraibideak.

g) Dokumentuak Estatuko Aldizkari Ofizialera igortzea.

h) Foru zuzenbide zibila eta Nafarroako zuzenbidea oro har sustatzea.

i) Prozedurak eta kudeaketa jarduerak arrazionalizatu eta arintzea.

j) Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

k) Nafarroako elkarteak, fundazioak, lanbide elkargoak eta lanbide elkargoetako kontseiluak erregistratzea eta haien araubideaz arduratzea.

l) Foru Komunitateko Administrazioari eta haren mendeko erakunde publikoei aholku juridikoak ematea, eta haiek ordezkatu eta defendatzea epaiketetan.

m) Ondorioak atzerrian sortu behar dituzten dokumentuetan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko agintari eta funtzionarioen sinadurak legeztatzea.

n) Nafarroako Foru Komunitatearen mendeko hauteskundeak.

ñ) Indarra duten xedapenek Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuari esleitzen dizkiotenak, zuzendaritza nagusiak bere duen esparruan.

9. artikulua. Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusiaren egitura.

1. Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusiak hiru zerbitzu ditu bere egituran.

a) Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzua.

b) Gobernuaren Idazkaritzako eta Araugintzako Zerbitzua.

c) Gobernu Irekiaren Zerbitzua.

2. Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusiak Nafarroako Aldizkari Ofizialaren Atala izanen du, zuzenean bere mendean.

2. ATALA

Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzua

10. artikulua. Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuaren esparrua eta eginkizunak.

1. Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak beteko ditu arlo hauetan:

a) Foru Komunitateko Administrazioari eta haren mendeko erakunde publikoei aholku juridikoak ematea, eta haiek ordezkatu eta defendatzea epaiketetan haren arlo jurisdikzionaletan.

b) Nafarroako Ondareko ondasun eta eskubideen ordezkaritza eta defentsa epaiketetan.

c) Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak aldez aurretik baimenduta, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko agintari, funtzionario eta langileen ordezkaritza eta defentsa epaiketetan, edozein delarik haien egoera prozesuan, prozedurak karguari loturiko egite edo ez-egiteengatik gauzatzen direnean.

d) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak zaindu eta tutelatzen dituen adingabeen ordezkaritza eta defentsa epaiketetan, sail zibilean zein penalean, Haurrentzako eta Nerabeentzako Sustapenari, Laguntzari eta Babesari buruzko abenduaren 5eko 15/2005 Foru Legearen 60.10 eta 65.4 artikuluekin bat.

e) Bidezko diren errekurtsoak paratzea arlo juridikzionalen ebazpenen kontra, Foru Komunitatearen interesen kontra jotzen dutenean.

f) Interes orokorrari komeni zaionean, indarra duten legeekin bat, amore ematea, transakzioak egitea edo bertan behera uztea.

g) Departamentuei eta erakunde autonomoei aholkularitza juridikoa ematea, epaileen ebazpenei dagokienez, kasuan kasuko arlo jurisdikzionalean.

h) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa Lankidetza Batzordean ordezkatzen dutenei aholkularitza juridiko eta administratiboa ematea eta aholkularitza juridikoa bestelako bitariko organo edo batzordeetan ere bai, hala eskatzen zaionean.

i) Revista Jurídica de Navarra aldizkaria kudeatzea.

j) Urtarrilaren 5eko 4/1984 Foru Dekretuak ematen dizkion besteak eta indarra duten legezko xedapenek ematen dizkiotenak.

2. Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzua Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zentro goren aholku-emailea da, departamentuetako idazkaritza tekniko nagusiei esleituriko eginkizunak eta Nafarroako Kontseiluari esleituriko eginkizun bereziak deusetan galarazi gabe. Aholkularitza Juridikoak aholkularitza juridikoa emanen du Nafarroako Gobernuak, haren lehendakariak edo Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak hala eskatzen dutenean.

3. Halaber, Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuari dagokio Nafarroako Foru Komunitateko edozein organo exekutibo Konstituzio Auzitegian ordezkatu eta defendatzea.

11. artikulua. Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuaren egitura.

Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Administrazioarekiko Auzien Atala.

b) Zerga Aferen Atala.

c) Afera Zibilen Atala.

d) Afera Penalen Atala.

e) Kudeaketa Administratiboaren Atala.

12. artikulua. Administrazioarekiko Auzien Atalaren esparrua eta eginkizunak.

Administrazioarekiko Auzien Atalak, Administrazioarekiko auzien arloari dagokionez, Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuaren aholkularitza eta auziei dagozkien eginkizunak beteko ditu eta zuzendariari lagunduko dio bere eginkizunetan eta aholkulari juridikoen lanak eta esparru horretan zerbitzuaren kudeaketa administratiboarekin koordinatzen, salbu eta tributu arloko arloan eta bere berezitasunengatik zuzendariak beste atal bati esleitzen dizkion arloetan.

13. artikulua. Zerga Aferen Atalaren esparrua eta eginkizunak.

Zerga Aferen Atalak Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuaren aholkularitza eta auziei dagozkien eginkizunak beteko ditu tributuen arloari eta lan arlo jurisdikzionalari dagokienez; orobat, zuzendariari laguntza emanen dio bere eginkizunetan eta aholkulari juridikoen lanak zerbitzuaren kudeaketa administratiboarekin koordinatzen, arlo horretan nahiz zuzendariak esleitzen dizkion beste arloetan.

14. artikulua. Afera Zibilen Atalaren esparrua eta eginkizunak.

Afera Zibilen Atalak, arlo jurisdikzional zibilari dagokionez, Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuaren aholkularitza eta auziei dagozkien eginkizunak beteko ditu eta zuzendariari lagunduko dio bere eginkizunetan eta aholkulari juridikoen lanak eta esparru horretan zerbitzuaren kudeaketa administratiboarekin koordinatzen, arlo horretan eta zuzendariak esleitzen dizkion arloetan.

15. artikulua. Afera Penalen Atalaren esparrua eta eginkizunak.

Afera Penalen Atalak, arlo jurisdikzional penalari dagokionez, Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuaren aholkularitza eta auziei dagozkien eginkizunak beteko ditu eta zuzendariari lagunduko dio bere eginkizunetan eta aholkulari juridikoen lanak eta esparru horretan zerbitzuaren kudeaketa administratiboarekin koordinatzen, arlo horretan eta zuzendariak esleitzen dizkion arloetan.

16. artikulua. Kudeaketa Administratiboaren Atalaren esparrua eta eginkizunak.

Kudeaketa Administratiboaren Atalak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak beteko ditu kudeaketa tekniko-administratiboaren arloan, Zerbitzuari emandako eginbeharrei dagokienez. Halaber, Nafarroako Gobernuko Aholkularitza Juridikoaren izenean jakinarazpenak eta gainontzeko eginbideak edozein epaitegi edo auzitegitan entzuteko ahalmena ematen ahalko zaio.

3. ATALA

Gobernuaren Idazkaritzako eta Araugintzako Zerbitzua

17. artikulua. Gobernuaren Idazkaritzako eta Araugintzako Zerbitzuaren esparrua eta eginkizunak.

Gobernuaren Idazkaritzako eta Araugintzako Zerbitzuak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak beteko ditu Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 17. artikuluan ezartzen diren eskudantziei dagokienez eta, gainera, honako hauek:

a) Koordinazio Batzordearen aferei jarraipena egitea eta eguneko gai zerrenda prestatzea.

b) Gobernuaren saioetako gai zerrenda prestatzea eta saio horien ondoren egin diren jarduketa guztiak kudeatzea.

c) Mezularitzako zerbitzu zentralizatuak.

d) Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorra eta erregistro bulegoen eta erregistro osagarrien eginkizunen koordinazioa.

e) Nafarroako Jauregiko eta inguruko zerbitzu osagarriak.

f) Koordinazio Batzordeari sostengu ematea.

g) Departamentuen arteko koordinazio juridikoa eta administratiboa.

h) Teknika arau-emaileari buruzko jarraibideak ematea eta, bereziki, xedapen orokorren aurreproiektu eta proiektuen kalitatearen jarraipena egitea araugintzari dagokienez, Administrazioko departamentuekin koordinaturik, hala badagokio.

i) Prozedurak eta kudeaketa jarduerak arrazionalizatu eta arintzea.

j) Foru zuzenbide zibila eta Nafarroako zuzenbidea oro har sustatzea.

k) Prozedura administratiboen inbentarioa eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko kide anitzeko organoen inbentarioaren jarraipena eta koordinazioa.

l) Nafarroako Foru Komunitatea Transferentzia Batzordean ordezkatzen dutenei laguntza administratiboa ematea.

m) Dokumentuak Estatuko Aldizkari Ofizialera igortzea.

n) Estatuko eta autonomia erkidegoetako arautegien jarraipena eta azterketa.

ñ) Foru Komunitateko Administrazio osoarentzat interesa duten xedapen orokorren aurreproiektu eta proiektuak prestatzea, bidezko bada, Administrazioko departamentuekin koordinaturik.

o) Nafarroako Gobernuko lehendakariari laguntza ematea Nafarroako Kontseiluaren espedienteen tramitazioan.

p) Nafarroako elkarteak, fundazioak, lanbide elkargoak eta lanbide elkargoetako kontseiluak erregistratzea eta haien araubideaz arduratzea.

q) Beste edozein eginkizun, Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen esparrukoa izanik, agintzen zaiona.

18. artikulua. Gobernuaren Idazkaritzako eta Araugintzako Zerbitzuaren egitura.

Gobernuaren Idazkaritzako eta Araugintzako Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

–Gobernuaren Idazkaritza Atala.

–Legeen Garapenerako eta Koordinaziorako Atala.

19. artikulua. Gobernuaren Idazkaritza Atalaren esparrua eta eginkizunak.

Gobernuaren Idazkaritza Atalak foru dekretu honen 17. artikuluko a), b), c), d), e), f), g), i), k), m) eta q) ataletan aipatzen diren arloei dagokienez ezartzen diren eginkizunak beteko ditu eta zerbitzuko zuzendariari laguntza emanen dio bere eginkizunetan.

20. artikulua. Legeen Garapenerako eta Koordinaziorako Atalaren esparrua eta eginkizunak.

Legeen Garapenerako eta Koordinaziorako Atalak foru dekretu honen 17. artikuluko g), h), j), l), n), ñ), o), p) eta q) ataletan aipatzen diren arloei dagokienez ezartzen diren eginkizunak beteko ditu eta zerbitzuko zuzendariari laguntza emanen dio bere eginkizunetan.

4. ATALA

Gobernu Irekiaren Zerbitzua

21. artikulua. Gobernu Irekiaren Zerbitzuaren esparrua eta eginkizunak.

Gobernu Irekiaren Zerbitzuak foru dekretu honen 8. artikuluko c) atalean aipatzen den arloari dagokionez ezartzen diren eginkizunak beteko ditu, bereziki honako hauek:

a) Gobernu irekia bulkatzea eta herritarrek gardentasunaren eta gobernu irekiaren arloetan dituzten eskubideen eraginkortasunerako behar diren eginkizunak koordinatzea.

b) Gobernu Irekia atari berariazkoaren edukiak kudeatzea.

c) Informazioa edo ezagutza kudeatzeko sistema osoaren ezarpena sustatzea, informazio publikoa emateko bide desberdinak bere baitan elkartuko dituena.

d) Departamentu guztien jarduketa koordinatzea, zehatz-mehatz, gardentasunaren eta informazio publikoaren arloaz arduratzen diren unitateena.

e) Administrazioa Sinplifikatzeko Plan Orokorra sustatzeko, planifikatzeko eta haren diseinua eta betearazpena koordinatzeko sorturiko Departamentuarteko Batzordeari laguntza ematea eta, orobat, ebaluatzea nola betetzen ari diren helburuak ezari-ezarian plana ezarri ahalean.

f) Gardentasuna eta Gobernu Irekia ezartzeko Jarraipen Batzordeari laguntza ematea.

g) Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko ekainaren 21eko 11/2012 Foru Legearen erregelamendu bidezko garapena bulkatzea.

h) Gardentasunari eta gobernu Irekiari buruzko legeriaren berrikuspen eta garapenaren azterketa.

i) Haren esku uzten den beste edozein eginkizun, aipatutakoen antzekoa edo osagarria bada.

5. ATALA

Nafarroako Aldizkari Ofizialaren Atala

22. artikulua. Nafarroako Aldizkari Ofizialaren Atalaren esparrua eta eginkizunak.

Nafarroako Aldizkari Ofizialaren Atalak foru dekretu honen 8. artikuluaren j) atalean aipatzen den arloari dagokionez ezartzen diren eginkizunak beteko ditu, zehatz-mehatz Nafarroako Aldizkari Ofizialari dagokiona, guztia Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusiaren mende.

III. KAPITULUA

Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusia

1. ATALA

Eskumenen esparrua eta egitura

23. artikulua. Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen esparrua.

1. Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak foru dekretu honetan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen foru dekretuan aipatzen diren eskudantziak izanen ditu, arlo hauei dagokienez:

a) Langileekiko politikaren goi mailako zuzendaritza eta betearazpena.

b) Funtzio Publikoari buruz arauak ematea.

c) Nafarroako Aurrekontu Orokorren I. kapitulurako aurreproiektua eta langileen gastuaren kontrola eta jarraipena.

d) Langileen nominak eta gizarte babeseko sistemak.

e) Langileen erregistro nagusia, plantilla organikoa eta enplegu eskaintza publikoa.

f) Nafarroako Foru Komunitateko Gobernuko eta Administrazioko goi mailako kargudunen jarduera eta interesen erregistroaren kudeaketa.

g) Langileen izendapenak eta egoera administratiboak.

h) Langile finkoen aldi baterako barne igoera eta langileen aldi baterako kontratazioa.

i) Funtzio publikorako sarrera, barne igoera eta lanpostuak betetzea.

j) Eskaerak, erreklamazioak eta gora jotzeko errekurtsoak funtzio publikoaren arloan, eta langileak ukitzen dituzten ebazpen judizialak betearaztea.

k) Bateraezintasunen araubidea eta langileen lanorduen kudeaketa.

l) Langileen arloan, ezagutza eta informazioa kudeatzeko sistema ezartzea eta mantentzea.

m) Nafarroako Foru Komunitateko montepioko eta udal funtzionarioen montepioko funtzionarioen klase pasiboen sistema.

n) Onura sozialak.

ñ) Laneko arriskuei aitzintzea.

o) Nafarroako Administrazio Publikoetako enplegatuak prestatu, birziklatu eta hobetzea.

p) Gaitasuna eta lanbide-trebakuntza, eraginkortasun administratiboa, gardentasuna eta herritarrarendako zerbitzua bulkatzea, baita funtzionarioen partaidetza ere jarduketa administratiboan.

q) Funtzio publikora iristeko sistemen definizioan parte hartzea, eta elkarlanean aritzea haien betearazpenean eta zuzendaritza postuetarako hautagaien egokitasunaren ebaluazioan.

r) Nafarroako sektore publikoarekin lotutako jardunaldiak, sariak, argitalpenak eta beste edozein jarduera egitea.

s) Langileen lan baldintzak negoziatu eta zehaztea.

t) Langileen ordezkari sindikalekiko harremanak.

u) Indarra duten xedapenek Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuari esleitzen dizkiotenak, zuzendaritza nagusiak bere duen esparruan.

2. Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak txosten bat emanen du, aginduzkoa izanen dena, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen egitura organiko eta funtzionalari buruzko proposamenen gainean, langileria gastuen gaineko eraginari dagokionez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 46. artikuluan xedaturikoarekin bat.

24. artikulua. Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren egitura.

1. Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak zerbitzu hauek ditu bere egituran:

a) Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzua.

b) Langileriaren Kudeaketako Zerbitzua.

c) Funtzio Publikoaren Antolamenduko Zerbitzua.

d) Gizarte Prestazioen Zerbitzua.

e) Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua.

2. Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak Lan Harremanen Atala izanen du, zuzenean zuzendaritza nagusiaren mende egonen dena.

2. ATALA

Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzua

25. artikulua. Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuaren esparrua eta eginkizunak.

Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuak foru dekretu honetan aipatzen diren eskudantziak beteko ditu foru dekretu honen 23. artikuluaren 1. ataleko c), d), e) eta f) letretan aipatutako arloetan.

26. artikulua. Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuaren egitura.

Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Aurrekontuen Kudeaketaren eta Goi Mailako Kargudunen Erregistroaren Atala.

b) Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atala.

c) Langileriaren Erregistro Nagusiaren Atala.

27. artikulua. Aurrekontuen Kudeaketaren eta Goi Mailako Kargudunen Erregistroaren Atalaren esparrua eta eginkizunak.

Aurrekontuen Kudeaketaren eta Goi Mailako Kargudunen Erregistroaren Atalak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak beteko ditu arlo hauetan: Aurrekontuaren I. kapituluaren aurreproiektua eta hura betearaztea; Foru Komunitatearen Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langileriaren gastuen kontrola eta jarraipena, eta Gobernuko eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko goi mailako kargudunen jarduera eta interesen Erregistroa.

28. artikulua. Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalaren esparrua eta eginkizunak.

Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak beteko ditu arlo hauetan: Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren eskumenekoak diren langileen nomina, Gizarte Segurantza eta gizarte babeseko gainerako araubideak, Nafarroako Administrazio Publikoetako montepioetako funtzionarioei dagokiena izan ezik; eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen esparruetan kudeaturiko nominaren koadratzea, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak pagatzeko agindua eman aurretik egin behar dena.

29. artikulua. Langileriaren Erregistro Nagusiaren Atalaren esparrua eta eginkizunak.

Langileriaren Erregistro Nagusiaren Atalak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak beteko ditu arlo hauetan: Langileriaren Erregistro Nagusia eta bertan dauden datuen ziurtagiriak, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren mendeko langileen espedienteak, lan eskaintza publikoa eta plantilla organikoa.

3. ATALA

Langileriaren Kudeaketako Zerbitzua

30. artikulua. Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuaren esparrua eta eginkizunak.

Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak beteko ditu 23. artikuluaren 1. ataleko g), h) eta i) letretan aipatutako arloetan.

31. artikulua. Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuaren egitura.

Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Barne Igoeraren eta Aldi Baterako Kontratuen Atala.

b) Hautapenaren, Hornikuntzaren eta Administrazio Egoeren Atala.

32. artikulua. Barne Igoeraren eta Aldi Baterako Kontratuen Atalaren esparrua eta eginkizunak.

Barne Igoeraren eta Aldi Baterako Kontratuen Atalak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak beteko ditu, honako hauekin loturik: administrazio eta lan araubideetako langileen kontratazioa eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langileen aldi baterako barne igoera, beste organo batzuei gai horien gain ematen zaizkien eskumenak deusetan eragotzi gabe.

33. artikulua. Hautapenaren, Hornikuntzaren eta Administrazio Egoeren Atalaren esparrua eta eginkizunak.

Hautapenaren, Hornikuntzaren eta Administrazio Egoeren Atalak foru dekretu honetan aurreikusitako eginkizunak beteko ditu, honako hauei dagokienez: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan sartzeko, mailaz igotzeko eta lanpostuen hornikuntzarako deialdiak, beste organo batzuei gai horien gainean ematen zaizkien eskumenak deusetan eragotzi gabe. Orobat, langileriaren izendapenak, egoerak eta gainontzeko gorabehera administratiboak kudeatuko ditu.

4. ATALA

Funtzio Publikoaren Antolamenduko Zerbitzua

34. artikulua. Funtzio Publikoaren Antolamenduko Zerbitzuaren esparrua eta eginkizunak.

Funtzio Publikoaren Antolamenduko Zerbitzuak foru dekretu honetan ezartzen diren eginkizunak beteko ditu, 23. artikuluaren 1. ataleko j), k) eta l) letretan aipatzen diren arloei dagokienez.

35. artikulua. Funtzio Publikoaren Antolamenduko Zerbitzuaren egitura.

Funtzio Publikoaren Antolamenduko Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Araubide Juridikoaren Atala.

b) Bateraezintasunen Araubidearen eta Lanorduen Kudeaketaren Atala.

36. artikulua. Araubide Juridikoaren Atalaren esparrua eta eginkizunak.

Araubide Juridikoaren Atalak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak beteko ditu arlo hauetan: langileriaren arloko eskaerak, erreklamazioak eta errekurtso administratiboak, organo judizialei espediente eta agiri administratiboak igortzea, eta funtzio publikoaren arloko epaiak betearaztea.

37. artikulua. Bateraezintasunen Araubidearen eta Lanorduen Kudeaketaren Atalaren esparrua eta eginkizunak.

Bateraezintasunen Araubidearen eta Lanorduen Kudeaketaren Atalak foru dekretu honetan aurreikusitako eginkizunak beteko ditu, honako hauei dagokienez: Nafarroako Foru Komunitatearen eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen bateraezintasunen araubidea, eta langileen lanorduak kudeatzeko sistema, beste organo batzuei gai horien gainean ematen zaizkien eskumenak deusetan ukatu gabe, baita langileen arloko ezagutza eta informazioa kudeatzeko sistema ezartzea eta mantentzea.

5. ATALA

Gizarte Prestazioen Zerbitzua

38. artikulua. Gizarte Prestazioen Zerbitzuaren esparrua eta eginkizunak.

Gizarte Prestazioen Zerbitzuak foru dekretu honetan aurreikusitako eskudantziak beteko ditu, 23. artikuluaren 1. ataleko m), n) eta ñ) letretan aipatzen diren arloei dagokienez.

39. artikulua. Gizarte Prestazioen Zerbitzuaren egitura.

Gizarte Prestazioen Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Montepioak eta Onura Sozialak Kudeatzeko Atala.

b) Laneko Arriskuei Aurrea hartzeko Atala.

40. artikulua. Montepioak eta Onura Sozialak Kudeatzeko Atalaren esparrua eta eginkizunak.

Montepioak eta Onura Sozialak Kudeatzeko Atalak foru dekretu honetan Nafarroako Foru Komunitateko montepioko eta udal funtzionarioen montepioko funtzionarioen eskubide pasiboen sistemari dagokienez ezartzen diren eginkizunak beteko ditu, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta erakunde autonomoetako langileendako eskuarki ezarri diren prestazio eta onura sozialak ere bai.

Halaber, eta Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionario aktibo eta pasiboen Erabilera Bereziko Osasun Laguntzaren sistema likidatzen ez den bitartean, aurretik Osasun Laguntzaren Atalari zegozkion eginkizunak beteko ditu sistema horren kudeaketari dagokionez.

41. artikulua. Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko Atalaren esparrua eta eginkizunak.

Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko Atalak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak beteko ditu Foru Komunitatearen Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langileen laneko arriskuei aurrea hartzeari dagokionez.

6. ATALA

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua

42. artikulua. Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuaren esparrua eta eginkizunak.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak foru dekretu honetan aurreikusten diren eginkizunak beteko ditu foru dekretu honen 23. artikuluaren 1. ataleko o), p), q) eta r) letretan aipatutako arloetan.

43. artikulua. Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuaren egitura.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Prestakuntza eta Garapen Atala.

b) Berrikuntzaren eta Hizkuntzen Atala.

c) Psikologia Aplikatuaren Atala.

44. artikulua. Prestakuntza eta Garapen Atalaren esparrua eta eginkizunak.

Prestakuntza eta Garapen Atalak foru dekretu honetan aurreikusitako eginkizunak beteko ditu, honako hauei dagokienez: Nafarroako Administrazio Publikoetako langileen prestakuntza eta garapen profesionala, deusetan galarazi gabe arlo horietan beste organo batzuek esleiturik dituzten eskumenak. Orobat, gaitasuna eta lanbide-trebakuntza, eraginkortasun administratiboa, gardentasuna eta herritarrarendako zerbitzua bulkatuko ditu, baita funtzionarioen partaidetza ere jarduketa administratiboan.

45. artikulua. Berrikuntzaren eta Hizkuntzen Atalaren esparrua eta eginkizunak.

Berrikuntzaren eta Hizkuntzen Atalak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak beteko ditu arlo ezberdinetan prestakuntza eredu berriak garatzeari eta ezartzeari dagokionez, eta horretarako, informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabilera eta Nafarroako Administrazio Publikoetako langileek hizkuntzak ikastea eta hobetzea sustatuko du, deusetan ukatu gabe arlo horietan beste organo batzuek esleiturik dituzten eskumenak; halaber, atal hau prestakuntzan edo hautapen prozesuetan hizkuntzen ezagutzak egiaztatzeko probak egitea.

46. artikulua. Psikologia Aplikatuaren Atalaren esparrua eta eginkizunak.

Psikologia Aplikatuaren Atalak foru dekretu honetan aurreikusitako eginkizunak beteko ditu, honako honi dagokionez: txostenak egitea Nafarroako Administrazio Publikoetako langileek lanpostuak betetzeko dituzten egokitasunari eta gaitasunari buruz. Orobat, langile horiek sartzeko hautapenean laguntza emanen du, eta haien orientazio profesionala gidatuko du, beharrezkoa denean orientazio berri bat, garapen profesionala edo lan aldaketa bat; hori guztia Nafarroako Gobernuaren 2015-2019 legegintzaldiko Akordio Programatikoa betetzeko.

7. ATALA

Lan Harremanen Atala

47. artikulua. Lan Harremanen Atalaren esparrua eta eginkizunak.

Lan Harremanen Atalak foru dekretu honetan aurreikusitako eginkizunak beteko ditu, honako hauei dagokienez: Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari beharrezkoa den laguntza teknikoa ematea langileen lan baldintzak negoziatu eta zehazteko, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko langileen ordezkari sindikalekiko harremanak edukitzea eta zentralizatzea.

IV. KAPITULUA

Barne Zuzendaritza Nagusia

1. ATALA

Eskumenen esparrua eta egitura

48. artikulua. Barne Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen esparrua.

Barne Zuzendaritza Nagusiak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak burutuko ditu, honako hauekin loturik:

a) Segurtasun politikak.

b) Segurtasun publikoa.

c) Udaltzaingoen koordinazioa.

d) Segurtasun, trafiko eta zirkulazioko polizia.

e) Bide segurtasuna.

f) Herritarren babesa, larrialdiak, suteei aurrea hartu eta horiek itzaltzea eta salbamendua.

g) Jokoak eta ikuskizunak.

h) Nafarroako Foru Administrazioetako segurtasun eta larrialdietako langileen prestakuntza.

i) Indarra duten xedapenek Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuari esleitzen dizkiotenak, zuzendaritza nagusiak bere duen esparruan.

49. artikulua. Barne Zuzendaritza Nagusiaren egitura.

1. Barne Zuzendaritza Nagusiak zerbitzu hauek ditu bere egituran:

a) Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzua.

b) Araubide Juridikoaren eta Langileriaren Zerbitzua.

c) Suhiltzaileen Zerbitzua.

d) Babes Zibilerako Zerbitzua.

2. Halaber, Barne Zuzendaritza Nagusiari atxikitzen zaio Gai Administratiboak eta Langileria Kudeatzeko Atala.

2. ATALA

Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzua

50. artikulua. Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuaren esparrua eta eginkizunak.

Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak beteko ditu arlo hauetan:

a) Barne zuzendari nagusiari eta segurtasun arloko gainerako agintariei laguntzea segurtasun publikorako politikak kudeatzen eta segurtasun publikoari buruzko politika publiko, plan eta programak bultzatzen eta orokorrean koordinatzen.

b) Joko eta ikuskizkun publikoetarako politikak bultzatu, koordinatu eta kudeatzea.

c) Trafikorako eta bide segurtasunerako politikak bultzatu, koordinatu eta kudeatzea.

d) Nafarroako Gobernuaren ibilgailuen parkeko zerbitzu teknikoak, langileak eta baliabideak antolatu eta kudeatzea.

e) Barneko zuzendari nagusiari eta segurtasun arloko gainerako agintariei Nafarroako segurtasun publikoko sistemako plan eta programak proposatzen eta azaltzen laguntzea.

f) Laguntza teknikoa Nafarroako Herritarren Segurtasunerako Kontseiluari, Nafarroako Udaltzaingoak Koordinatzeko Batzordeari eta Nafarroako Segurtasun Publikoaren Behatokiari eta Nafarroako tokiko segurtasun kontseilu eta batzordeei.

g) Udaltzaingoak koordinatzea.

h) Delituen bilakaera ikusirik, segurtasunerako politikei buruzko azterlan, txosten tekniko eta plan proposamenak prestatzea eta, oro har, Nafarroako segurtasun publikoari buruzkoak; delituen jarraipena egiteko eta Nafarroako Segurtasun Publikoko Sistemak behar dituen adierazle eta estatistikak zehaztu eta mantentzeko azterlan, ikerlan eta txostenak egin eta proposamenak aurkeztea.

i) Segurtasun elementuetako hornidura, zerbitzu eta instalazioak kontratatzeko eta haien mantentze-lanetarako espedienteen tramitazio zentralizatua, larrialdietan baliabide bereziak kontratatzeko espedienteak modu zentralizatuan tramitatzea, eta Nafarroako Gobernuaren bulegoetako segurtasun zerbitzu pribatuak eta segurtasun instalazioak modu zentralizatuan kudeatzea.

j) Barne Zuzendaritzako zerbitzuen kalitatea hobetzeko sistemak proposatu eta ezartzea.

k) Zuzendaritza Nagusiak eskatzen dion beste edozein edo indarra duten xedapenek agintzen dizkiotenak.

51. artikulua. Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuaren egitura.

Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Jokoaren eta Ikuskizun Publikoen Atala.

b) Trafiko eta Bide Segurtasunaren Atala.

c) Ibilgailu Parkearen Atala.

d) Segurtasunaren Koordinazio Atala.

52. artikulua. Jokoaren eta Ikuskizun Publikoen Atalaren esparrua eta eginkizunak.

Jokoaren eta Ikuskizun Publikoen Atalak foru dekretu honetan aurreikusitako eginkizunak beteko ditu, honako hauekin loturik: zerbitzuaren eskumenen esparruko administrazio baimenak ematea, baita haiek kontrolatu eta ikuskatzea ere, joko, ikuskizun publiko eta josteta jardueren arloko segurtasun publikoko politiken arau-garapena eta betearazpena, eta Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuaren eskumenen eremu materialarekin loturik agintzen zaion beste edozein eginkizun.

53. artikulua. Trafiko eta Bide Segurtasunaren Atalaren esparrua eta eginkizunak.

Trafiko eta Bide Segurtasunaren Atalak foru dekretu honetan aurreikusitako eginkizunak beteko ditu, honako hauekin loturik: zerbitzuaren eskumenen esparruko administrazio baimenak ematea, baita haiek kontrolatu eta ikuskatzea ere, Nafarroako bide segurtasunerako estrategian aurreikusitako jarduerak bultzatu, koordinatu eta ebaluatzea, estrategia horren ondoriozko urteko ekintza planak prestatu, bultzatu, garatu eta ebaluatzea, Bide hezkuntza eta prebentzioko planak abian jarri, garatu eta ebaluatzea, departamentuaren titularrak erabakitzen duen aldiro, eta Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuaren eskumenen eremu materialarekin loturik agintzen zaion beste edozein eginkizun.

54. artikulua. Ibilgailu Parkearen Atalaren esparrua eta eginkizunak.

Ibilgailu Parkearen Atalak foru dekretu honetan aurreikusitako eginkizun hauek beteko ditu: Nafarroako Gobernuaren ibilgailuak eta makineria osoki kudeatzea, kudeatzen diren baliabideen eraginkortasuna eta eragimena aldian behin kontrolatzea, Nafarroako Gobernuaren ibilgailuak eta makineria osatzen dituzten elementuen egoera eta beharrak etengabe ebaluatzea, ataleko esparru materialari lotutako azterlan eta proposamenak prestatzea, baliabideak ahalik eta hobekien erabiltzeko, eta Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuaren eskumenen eremu materialarekin loturik agintzen zaion beste edozein eginkizun.

55. artikulua. Segurtasunaren Koordinazio Atalaren esparrua eta eginkizunak.

Udaltzaingoak koordinatzeari buruz Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioari dagozkion eskudantziak kudeatuko ditu Segurtasunaren Koordinazio Atalak, eta foru dekretu honetan aurreikusitako eginkizunak beteko ditu honako hauei dagokienez: instalazio, zerbitzu eta horniduren kudeaketa administratiboa, Segurtasun Sistema Publikoari lotutako informazio sistemen mantentze-lana eta erosketen kudeaketa, eta Zuzendaritza Nagusi honen eskumeneko segurtasunari lotutako kudeaketako jarduerak eta administrazio prozedurak arrazionalizatu eta arintzea.

Halaber, Segurtasunaren Koordinazio Atalak foru dekretu honetan aurreikusitako eginkizunak beteko ditu, herrietan Nafarroako Segurtasun Publikoko Sistema osatzen duten partaidetza eta koordinazio organoak abian jarri eta haien funtzionamendua burutzeari dagokienez.

Segurtasunaren Koordinazio Atalak segurtasun pribatuko zerbitzu eta sistemak kontratatzeko kudeaketa zentralizatuari lotutako eginkizunak beteko ditu, eta Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuaren eskumenen eremu materialarekin loturik agintzen zaion beste edozein eginkizun.

3. ATALA

Araubide Juridikoaren eta Langileriaren Zerbitzua

56. artikulua. Araubide Juridikoaren eta Langileriaren Zerbitzuaren esparrua eta eginkizunak.

1. Araubide Juridikoaren eta Langileriaren Zerbitzuak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak izanen ditu ondoko arlo hauetan:

a) Zuzendaritza Nagusiko organo zentralei sostengu juridikoa ematea, bai eta Foruzaingoari ere.

b) Langileriaren kudeaketa, Foruzaingoko kideei buruz Barne Zuzendaritzaren eskumena diren gaietan.

c) Barne arloan proposamen arau-emaileak prestatzea.

d) Zehapen espedienteak tramitatzea.

e) Diziplina arloko espedienteak tramitatzea Foruzaingoarekin koordinatuta, hala egokitzen denean.

f) Zuzendaritza Nagusiak eskatzen dion beste edozein edo indarra duten xedapenek agintzen dizkiotenak.

2. Araubide Juridikoaren eta Langileriaren Zerbitzuak, Nafarroako Foruzaingoari atxikiriko langileei dagokienez, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako organoetako langileria arloko eskudantziak zehazten dituen foru dekretuarekin bat, foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak beteko ditu arlo hauetan:

a) Langile bihurtu, mailaz igo eta lanpostuak betetzeko deialdiak prestatu eta tramitatzea.

b) Proposamenak prestatzea gai hauetan: plantilla organikoa, enplegu eskaintza, lanaldia murrizteko eskaerak, destinoko herrian bizi beharra, lanpostuekiko atxikipenen aldaketak eta zerbitzuaren beharrak direla-eta langileen lekualdaketa.

c) Gaixo-agiriak kudeatu eta tramitatzea, gaixo eta senda-agiriak baiestea eta langileriaren arloko edozein gorabehera.

d) Sindikatuekiko eta ordezkaritza organoekiko harremanak, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak gainbegiraturik.

57. artikulua. Araubide Juridikoaren eta Langileriaren Zerbitzuaren egitura.

Araubide Juridikoaren eta Langileriaren Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Giza Baliabideen Atala.

b) Zehapen Prozeduraren Atala.

58. artikulua. Giza Baliabideen Atalaren esparrua eta eginkizunak.

Giza Baliabideen Atalak foru dekretu honetan aurreikusitako eginkizunak beteko ditu polizien eta Foruzaingoari atxikitako langileen arloko kudeaketari dagokionez.

Orobat, sindikatuekiko eta Foruzaingoko ordezkaritza organoekiko harremanak, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak gainbegiraturik.

59. artikulua. Zehapen Prozeduraren Atalaren esparrua eta eginkizunak.

Zehapen Prozeduraren Atalak foru dekretu honetan aurreikusitako eginkizunak beteko ditu Barne Zuzendaritza Nagusiaren eskumeneko zehapen prozedurak irekitzeari, instruitzeari eta haien jarraipena egiteari dagokienez.

4. ATALA

Suhiltzaileen Zerbitzua

60. artikulua. Suhiltzaileen Zerbitzuaren esparrua eta eginkizunak.

Suhiltzaileen Zerbitzuak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak beteko ditu arlo hauetan:

a) Suhiltzaileen unitateen eta Nafarroako suhiltzaile etxeen funtzionamendurako ildo nagusiak zuzentzea. Horretarako, jardueraren helburuak ezarri eta burutza bakoitzari bere eginkizunak betetzeko eskatuko zaio.

b) Nafarroako suhiltzaile profesionalen eta boluntarioen etxeen sare guztia zuzentzea eta beren ekintzak gainbegiratzea.

c) Nafarroako suhiltzaile etxeen kudeaketa operatiboa gainbegiratzea, txanden barne funtzionamendua, prestakuntza eta prebentzioa barne.

d) Operatiboko zaintza zerbitzuak planifikatzea.

e) Langile operatiboen jarduerak planifikatu eta programatzea.

f) Suhiltzaileen zerbitzuetako langile operatiboen txandak eta lan egutegiak kudeatzea.

g) Burutzetako arduradunen segimendua eta koordinazioa eta, halaber, haiei aholku ematea.

h) Suhiltzaile profesionalen eta boluntarioen etxeen sareko langile operatiboen prestakuntza eta birziklatzea planifikatu eta gainbegiratzea.

i) Zerbitzuen eta zerbitzu honekin loturiko bestelako aferen kontrola eta ebaluazioa.

j) Suhiltzaile profesionalen eta boluntarioen etxeen sareko langile operatiboen eta bigarren jarduerakoen uniformeak eta ekipamendua zehaztea.

k) Zerbitzuen funtzionamendua gainbegiratu eta kontrolatzea.

l) Langile operatiboen lan araubidea, egutegiak, ordutegiak eta ordainsariak kontrolatzea.

m) Suhiltzaileen zerbitzu operatiboetan funtzionalki esku hartzen duten suhiltzaile boluntarioen taldeekin sinatzeko hitzarmenak eta itunak prestatu eta kudeatzea.

n) Manatzen zaizkion obra, instalazio eta ekipamendu programatuetarako inbertsioak kudeatzea.

o) Zuzendaritza Nagusiak eskatzen dion beste edozein edo indarra duten xedapenek agintzen dizkiotenak.

61. artikulua. Suhiltzaileen Zerbitzuaren egitura.

1. Suhiltzaileen Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Aurreneurri, Ikuskapen eta Zabalkunde Atala.

b) Gai Teknikoen, Logistikaren eta Ekipoen Atala.

c) Esku-hartze Operatiboaren, Suhiltzaile Etxeen, Kanpainen eta Taldeen Atala.

d) Prestakuntza Atala.

2. Atalek talde operatiboak izaten ahalko dituzte, bai eta erreskate taldeak eta talde bereziak ere, guztiak bulego mailakoak, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Justiziako eta Barneko kontseilariaren foru agindu baten bidez sortuko direnak. Agindu horietan taldeen tamainari eta berezitasunei buruzko irizpideak agertuko dira.

Taldearen ezaugarrien arabera, bakoitzean suhiltzaileen sarjentu edo kabo bat arituko da buru. Zehaztapen hori foru aginduan jasoko da.

3. Suhiltzaileen Zerbitzuak eskualdeak eta suhiltzaile etxeak izanen ditu bere lurralde egituran.

4. Eskualdeak finkatzen diren eremu geografikoak dira eta suhiltzaile etxe bat edo batzuk hartuko dituzte beren baitan. Su itzaltze eta babes zibilaren arloan eskumena duen kontseilariaren foru agindu bidez ezarriko dira.

Eskualdearen ezaugarrien arabera, bakoitzean suhiltzaileen ofizialorde edo sarjentu bat arituko da buru. Zehaztapen hori foru aginduan jasoko da.

5. Suhiltzaileen etxeak su itzaltze eta babes zibilaren arloan eskumena duen kontseilariaren foru agindu bidez sortu eta deseginen dira. Bertan zehaztuko dira haien tipologia, langileen eta esku-hartzearen kopurua, xede duten herriak eta arriskuen mapa.

Suhiltzaile etxe bakoitzean suhiltzaile bat izanen da buru. Haren maila suhiltzaile etxearen motaren araberakoa izanen da eta aipatutako foru aginduan agertuko da.

62. artikulua. Aurreneurri, Ikuskapen eta Zabalkunde Atalaren esparrua eta eginkizunak.

Aurreneurri, Ikuskapen eta Zabalkunde Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Suteei eta ezbeharrei aitzintzeko lanaren arloko araudia betetzen ote den ikuskatzeko planifikatzen diren jarduerak egitea, Babes Zibilerako Zerbitzuko unitateekin koordinaturik, protokoloak agintzen duen moduan.

b) Hondamendiei eta istripu handi eta txikiei aurrea hartzeko autobabeseko edo babes zibileko neurriak, oro har gizarteari eta, bereziki, ikasleei eta langileei, zabaltzeko planifikatzen diren informazio eta prestakuntza jarduerak egiten laguntzea, Babes Zibilerako Zerbitzuko unitateekin koordinaturik, protokoloak agintzen duen moduan.

c) Entitateei eta erakunde publiko zein pribatuei sostengu eta aholkua ematea, ebakuazio eta autobabeserako beren planak egin ditzaten.

d) Bere eskura jarritako zentro, instalazio eta jardueren autobabeserako eta hustuketarako planen prestaketa, mantentze lanak eta berrikuspenak gainbegiratzea, Babes Zibilerako Zerbitzuko unitateekin koordinaturik, halako planak beharrezkoak diren kasuetan.

e) Gertatzen diren ezbeharren ikerketa egitea, sortzeko eta garatzeko arrazoiak zehaztearren, babes zibilaren eta suhiltzaileen gainerako unitateekin eta, kasua bada, segurtasun indar eta kidegoetako behar diren unitateekin lankidetzan.

g) Administrazio eta kudeaketa lanak, bigarren jardueraren egoerarekin bateragarriak direnak, Prestakuntza Atalarekin zuzenean koordinaturik.

h) Aurreneurri eta su itzaltze zerbitzuen zabalkunde eta transmisio lanak hedabide eta herritarrekin, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren arloan eskumena duten bide eta organoen bitartez.

f) Zuzendaritza Nagusiak eskatzen dion beste edozein edo indarra duten xedapenek agintzen dizkiotenak.

63. artikulua. Gai Teknikoen, Logistikaren eta Ekipoen Atalaren esparrua eta eginkizunak.

Gai Teknikoen, Logistikaren eta Ekipoen Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Suhiltzaile profesionalen eta boluntarioen etxeen sareko material teknikoaren, ibilgailuen, jantzien, ekipoen eta azpiegituren egoeraren jarraipena egitea eta arlo horietan plangintzarik eta programaziorik baden begiratzea.

b) Suhiltzaileen eta Babes Zibilerako zerbitzuen logistika kudeatzea, zuzen ibil daitezen.

c) Material, ibilgailu, ekipo eta azpiegituren beharrak atzeman direla, aztertzen ari direla eta, bidezko bada, konponbidean egon daitezen programaturik daudela koordinatzea.

d) Baldintza teknikoen agiriak prestatzea, ibilgailuen, material teknikoaren, ekipoen, ekipamenduaren eta azpiegituren arloetarako.

e) Zehaztapen teknikoak prestatu eta eguneratzea.

f) Langile operatiboen uniformeak eta ekipamendua proposatzea.

g) Eraikinen, instalazioen eta azpiegituren mantentze lanez arduratzea.

h) Ibilgailu, ekipo, makineria, material, jantzi, ekipamendu eta azpiegituren beharrei buruzko txostenak hartu, prestatu eta aztertzea.

i) Inbentarioak, materialak, ekipoak, ibilgailuak eta ekipamendua kontrolatzea eta haien egoeraren berri izatea.

j) Zehaztapen teknikoak, biltegia, ibilgailuak, materialak, ekipoak eta ekipamendua mantentzea.

k) Bere eskumenen esparruko araudia eta legezko xedapenak bildu eta eguneratzea.

l) Atalari atxikitako unitateen eta langileen jarduera koordinatzea, gainbegiratzea eta sostengua ematea, helburuak ezarriz, haiek betetzen direla kontrolatuz eta haien jarduera koordinatuz, Suhiltzaileen Zerbitzuak ematen dituen jarraibideekin bat.

m) Azterlanak, txostenak eta proiektuak prestatzea Zerbitzuarentzat.

n) Laguntza teknikoa Suhiltzaileen Zerbitzuko eta Babes Zibilerako Zerbitzuko gainerako atalentzat.

o) Zuzendaritza Nagusiak eskatzen dion beste edozein edo indarra duten xedapenek agintzen dizkiotenak.

64. artikulua. Esku-hartze Operatiboaren, Parkeen, Kanpainen eta Taldeen Atalaren esparrua eta eginkizunak.

Esku-hartze Operatiboaren, Parkeen, Kanpainen eta Taldeen Atalak eginkizun hauek beteko ditu:

a) Suhiltzaile profesionalen parke sarearen kudeaketa operatiboa, hau da, deitzen zaienean esku hartzeko edo aurrea hartzeko egin behar dituzten zerbitzuak zehazte aldera.

b) Suhiltzaile profesionalen parke sareko giza baliabideen eta baliabide materialen eraginkortasun osoa bermatzea, zerbitzuei kalitate estandarren eta isokronen irizpideetatik ematen zaien erantzuna berdintsua izan dadin Nafarroa osoan.

c) Jarduerak, zentroak, establezimenduak eta instalazioak ikuskatzeko planetan agintzen zaizkion lanak egitea.

d) Zentro, instalazio eta jardueren autobabeserako eta ebakuaziorako planen prestaketa, mantentze lanak eta berrikuspenak gainbegiratzea, Babes Zibilerako Zuzendaritzako unitateekin koordinaturik.

e) Babes Zibilerako Zuzendaritzarekin koordinaturik, larrialdietarako autobabeseko eta babes zibileko neurriak zabaltzeari begira agintzen zaizkion planifikatutako informazio eta prestakuntza jarduerak egitea.

f) Esku hartzeko gutxieneko zerbitzuen eta langileen lan egutegien kontrola eta segimendua egitea.

g) Parkeetako zuzkidurak aztertu eta kontrolatzea, esku hartzeko gaitasuna hobetzearren.

h) Langileen segimendu berariazkoa egitea laneko arriskuen prebentzioko eta lan osasuneko neurriei dagokienez.

i) Zuzendaritzak prestatutako instalazioen, ibilgailuen, materialen eta ekipoen mantentze-planen kontrolean eta segimenduan laguntzea.

j) Lurralde parkeetako biltegietako inbentarioak eta ekipamendua kontrolatu eta jarraipena egitea.

k) Suhiltzaileen zerbitzu bereziak diseinatu, martxan jarri eta kudeatzea, istripu handi eta txikietan edo babes zibileko larrialdietarako planetan ezarritako egoeretan aurrea hartu edo esku hartzeko lanetan sortzen diren beharretarako.

l) Nafarroako eskualdeetako oihan-suteen kontrako kanpainak diseinatu, martxan jarri eta kudeatzea.

m) Suhiltzaileen osasun unitateek larrialdietarako osasun garraioko sarean duten parte-hartzea koordinatzea.

n) Honako hauek diseinatu, martxan jarri, kudeatu eta etengabe ebaluatzea: uretako eta mendiko erreskate taldeak, bai eta aldi baterako edo modu iraunkorrean eratzen ahal diren esku-hartze talde bereziak ere, eta bereziki, tartean gai arriskutsuak eta NEBK gaiak dauden istripuetarako direnak.

o) Langileen esku-hartze eta mobilizaziorako protokoloak prestatzea.

p) Zerbitzuaren erantzun operatiboa aztertzea, ondokoei dagokienez: gutxieneko zerbitzuak, isokronen analisia, eskualdeen araberako parkeen banaketa eta erantzun-denborak.

q) Babes zibilerako planen aplikazio operatiboa, zerbitzuaren erantzun operatibotik abiatuta, batez ere ondoko gaiei buruzkoak: salgai arriskutsuak, tunelak, lurrikarak, uholdeak, oihan-suteak.

r) Babes zibilerako plan berezien esparruan, simulakroen antolakuntzan parte hartzea.

s) Nafarroako Foru Komunitateko suhiltzaile boluntarioen taldeekin koordinatzea.

t) Zuzendaritza Nagusiak eskatzen dion beste edozein edo indarra duten xedapenek agintzen dizkiotenak.

65. artikulua. Prestakuntza Atalaren esparrua eta eginkizunak.

Prestakuntza Atalak eginkizun hauek beteko ditu:

a) Nafarroako Segurtasun Eskolarekin elkarlanean, Suhiltzaileen Zerbitzuaren prestakuntza jarraituko plana diseinatu, martxan jarri, kudeatu eta ebaluatzea.

b) Nafarroako Segurtasun Eskolari laguntzea ondokoen gaineko ekintzen kudeaketan eta tutoretzetan: Suhiltzaileen Zerbitzuaren oinarrizko prestakuntza, prestakuntza berezia eta prestakuntza jarraitua.

c) Suhiltzaileen Zerbitzuaren prestakuntza fisiko jarraiturako programa diseinatu, martxan jarri, kudeatu eta ebaluatzea.

d) Suhiltzaileen Zerbitzuaren menpeko lanpostuetan txertatzeko, sartzeko eta mailaz igotzeko curriculumak diseinatzea, Segurtasun Eskolarekin elkarlanean.

e) Langileen prestakuntza fisikoa kontrolatu eta jarraipena egitea.

f) Laguntza ematea Suhiltzaileen Zerbitzuko eta Babes Zibilerako Zerbitzuko beste edozein atali.

g) Zuzendaritza Nagusiak eskatzen dion beste edozein edo indarra duten xedapenek agintzen dizkiotenak.

5. ATALA

Babes Zibilerako Zerbitzua

66. artikulua. Babes Zibilerako Zerbitzuak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak beteko ditu arlo hauetan:

a) Babes zibilaren arloan, arriskuei aurrea hartzeko planak eta programak prestatu eta martxan jartzea.

b) Babes zibilaren gaineko azterketa teknikoak egitea.

c) Nafarroako Foru Komunitatearen lurralde eremuan aplikagarriak diren babes zibileko planak prestatu, ezarri eta haien eraginkortasuna mantentzea.

d) Larrialdietarako tokian tokiko planak homologatzeko prozesua kudeatzea.

e) Nafarroako Foru Komunitateko baliabideen katalogoak, arriskuen katalogoa eta mapa eta jarduera arriskutsuen katalogoak prestatu eta etengabe eguneratzea.

f) Babes zibileko planetarako baliabideak planifikatu eta kudeatzea, bereziki irrati-komunikazioetakoak eta telekomunikazioetakoak.

g) Larrialdiak kudeatzeko zentroa zuzentzea.

h) Larrialdien gaineko informazio sistemak diseinatu, abian jarri eta kudeatzea.

i) Administrazio eta teknika arloetan, Babes Zibileko koordinazio organoen euskarria izatea.

j) Jarduera sailkatuei eta, oro har, arriskuen aurreikuspenari eta babes zibilari buruzko espedienteak direla-eta, ikuskatze jarduketak eta egin beharreko txosten teknikoak kudeatzea, Barne Zuzendaritza Nagusiaren organo teknikoa baita.

k) Beste entitate batzuekin sinatutako larrialdi eta babes zibilerako itun eta hitzarmenak prestatu eta kudeatzea.

l) Zuzendaritza Nagusiak eskatzen dion beste edozein edo indarra duten xedapenek agintzen dizkiotenak.

67. artikulua. Babes Zibilerako Zerbitzuaren egitura.

Babes Zibilerako Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) S.O.S. Nafarroa Atala.

b) Larrialdien eta Komunikazio Sistemen Plangintza eta Koordinazio Atala.

c) Larrialdietako Prebentzio, Informazio eta Prestakuntza Atala.

68. artikulua. S.O.S Nafarroa Atalaren esparrua eta eginkizunak.

S.O.S. Nafarroa Atalak eginkizun hauek beteko ditu:

a) 112 SOS Nafarroa larrialdiak kudeatzeko zentroaren kudeaketa material eta operatiboa, funtzionamendurako erregelamenduan agindutakoari jarraikiz.

b) Baliabideak larrialdietan mobilizatzeko protokoloak, baliabideen katalogoak eta, oro har, informazioa eta datu baseak prestatu eta mantentzea.

c) Operadoreen eta aretoko buruen jarduera gainbegiratzea.

d) Eguneko jarduerari buruzko parteak, oharrak eta jakinarazpenak egitea.

e) Lan araubidea, txandak, egutegia eta ordutegiak kontrolatzea.

f) 112 SOS Nafarroa zentroan aritzen diren mediku koordinatzaileen goi koordinazio funtzionala egitea.

g) Larrialdiak kudeatzeko zentroari atxikitako langileen etengabeko prestakuntza gainbegiratzea.

h) Egindako prestazioen azterketa eta ebaluazioa.

i) Larrialdietarako baliabideak kudeatzeko beste zentro batzuekin koordinatzea.

j) Boluntarioen erakundeekin koordinatzea, hala nola Gurutze Gorria, DYA, Salbamendu Txakurren Taldeak, Hondamendietako Esku-hartze Psikologikoaren Taldea, Kirol Federazioak, Babes Zibileko Udal Batasunak eta babes zibileko eta larrialdietako lanetan boluntario gisa aritzen ahal den beste edozein erakunde, Suhiltzaile Boluntarioen Elkarteak izan ezik, Suhiltzaileen Zerbitzuaren esparruan sartuta baitaude.

k) Zuzendaritza Nagusiak eskatzen dion beste edozein edo indarra duten xedapenek agintzen dizkiotenak.

69. artikulua. Larrialdien eta Komunikazio Sistemen Plangintza eta Koordinazio Atalaren esparrua eta eginkizunak.

1. Larrialdien eta Komunikazio Sistemen Plangintza eta Koordinazio Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Larrialdietan esku hartzeko eta zerbitzu operatiboen jarduketa bateratuetarako protokoloak prestatu eta mantentzea.

b) Zehaztuko diren ikuskatze eta kontrol prozeduren bidez, zerbitzu operatiboen jarduketa eta ezarritako protokoloak betetzen direla gainbegiratzea.

c) Protokoloen aplikazioak sortzen ahal dituen ohiz kanpoko egoerak ebaztea, bai eta larrialdiak kudeatzeko sistemaren funtzionamenduan gerta daitezkeen akatsak berehala zuzentzea ere.

d) Larrialdietako planetan, kasuan kasuko aktibatze mailan, kudeaketarako laguntza teknikoa ematea eta, zuzendaritza teknikoa edo aholku batzordea oraindik eratu gabe dagoenean, zuzendaritza eta koordinazio eginkizunak bere gain hartzea.

e) Babes zibilerako informazio eta alarma sistemen eta sareen definizioa eta jarraipen teknikoa.

f) Larrialdien arretaren eta babes zibilaren arloko erabaki, itun edo hitzarmen proposamenak prestatzea eta haien jarraipena egitea.

g) Osasun zerbitzuekin batera aritzea larrialdiak planifikatzean eta kudeatzean, osasun kontuei dagokienez, bai eta hil edo biziko larrialdiez arduratzeko berariazko protokoloak prestatzean ere.

h) Larrialdietarako osasun garraioko sarea kudeatzea, osasun zerbitzuekin koordinatuta.

i) Babes zibilerako plan bereziak direla-eta, simulakroak koordinatu eta antolatzea.

j) Nafarroako Gobernuak onetsi beharreko babes zibileko planak proposatu eta prestatzea, bai eta haiek ezarri eta haien eraginkortasunari eustea ere.

k) Planen prestaketa eta ezarpena bultzatu eta koordinatzea, haien esparrua herria edo eskualdea denean edo haien prestaketa toki entitateen esku dagoenean.

l) Babes zibileko eskualde, udal eta udalez gaindiko planak homologatzeko proposamena eta azterketa teknikoa egitea.

m) Hondamendi arriskuen eta arrisku berezi eta berariazkoen gaineko ebaluazioak egitea.

n) Istripu larri eta txikiei buruzko eta, oro har, gertatzen diren larrialdi eta hondamendiei buruzko azterketak eta estatistikak egitea.

o) Larrialdiak kudeatzeko zentroko ekipoen eta instalazioen eta, bereziki, larrialdiak kudeatzeko sistemaren mantentze-lanak.

p) Nafarroako Foru Komunitatean izaten diren larrialdiei erantzuteko irratikomunikazioen sareaz arduratzea eta jarraipen teknikoa egitea, eta sare hori eta dauden sare sektorialak elkarrekin koordinatzea.

q) Bereak dituen zerbitzuetan instalatutako komunikazio sistemen eta baliabideen inbentarioa egitea eta kontrolatzea, are haien erabilera babes zibilarekin nahiz herritarren segurtasunarekin loturiko beste zerbitzu, erakunde edo instituzio batzuei laga bazaizkie ere.

r) Suhiltzaileen eta Babes Zibilaren Zerbitzuen informazio sistema propioa, aginte koadroak eta telekomunikazio sistemak diseinatu eta martxan jartzea.

s) Zuzendaritza Nagusiak eskatzen dion beste edozein edo indarra duten xedapenek agintzen dizkiotenak.

2. Larrialdietan, oro har, eta babes zibileko planen aktibazio fase guztietan, arestian aipatutako eginkizunak betetzeko, segurtasunaren eta babes zibilaren arloetako goi mailako teknikariak, suhiltzaileen ofizialak eta, kasua izanez gero, larrialdien kudeaketarekin loturiko bestelako teknikariak aritzen ahalko dira. Langile horiek, eginkizunei dagokienez, Larrialdien eta Komunikazio Sistemen Plangintza eta Koordinazio Atalari atxikiko zaizkio. Txanden eta zaintza orduen sistema bat ezarriko da, eta halaber, lana antolatuko da, aipatutako taldeetako ordezkari bana egon dadin gutxienez une oro, eta hortaz, etengabeko laguntza berma dadin.

Langile horiek izendatzea eta txanden eta zaintza orduen araubidea antolatu eta ezartzea Barneko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez eginen da. Ondorio horietarako, langile izendatuek dagozkien ordainsariak jasoko dituzte.

70. artikulua. Larrialdietako Aurreneurri, Informazio eta Prestakuntza Atalaren esparrua eta eginkizunak.

Larrialdietako Aurreneurri, Informazio eta Prestakuntza Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Arriskuei aurre hartzera bideratutako ekintza mota oro programatzea.

b) Beste entitate eta erakunde batzuei aholkularitza teknikoa ematea arriskuei aurrea hartzeari buruz.

c) Hondamendien eta istripu larri zen txikien kontrako segurtasunaren gaineko ikerketa teknikoak egitea.

d) Suteen eta bestelako arriskuen kontrako segurtasun neurriei eta, bereziki, jarduera sailkatuei eta autobabeserako planei buruzko txostena egitea behar diren espediente administratiboetan.

e) Gertatutako ezbeharren ikerketa teknikoa egitea, haiek sortzeko arrazoiak eta garatzeko faktoreak zehaztearren, Suhiltzaileen Zerbitzuko Zuzendaritzako unitateekin koordinatuta, protokoloak agindutako moduan.

f) Suteen eta bestelako arriskuen kontrako segurtasun neurriei buruzko jardueren Ikuskapen Plana prestatu eta haren segimendua egitea, Suhiltzaileen Zerbitzuko Zuzendaritzako unitateekin lankidetzan, protokoloak agindutako moduan.

g) Autobabesari eta babes zibilari buruzko neurriak jakinarazteko informazio eta prestakuntza jarduerak diseinatu, abian jarri, kudeatu eta ebaluatzea, Suhiltzaileen Zerbitzuko Zuzendaritzako unitateekin lankidetzan, protokoloak agindutako moduan.

h) Zuzendaritza Nagusiak eskatzen dion beste edozein edo indarra duten xedapenek agintzen dizkiotenak.

6. ATALA

Gai Administratiboak eta Langileria Kudeatzeko Atala

71. artikulua. Gai Administratiboak eta Langileria Kudeatzeko Atalaren esparrua eta eginkizunak.

1. Gai Administratiboak eta Langileria Kudeatzeko Atalak, Barneko zuzendari nagusiaren mende zuzenean, eta Suhiltzaileen eta Babes Zibilaren Zerbitzuei dagokienez, eginkizun hauek izanen ditu:

a) Ekipamendu eta instalazioen berrikuntza eta haien mantentze-lanak planifikatu eta sustatzea.

b) Informazio lana, antolaketa lana eta agiriak kudeatu eta koordinatzea.

c) Datu estatistikoak kudeatzea.

d) Administrazio prozesuak koordinatzea, Suhiltzaileen eta Babes Zibilaren Zerbitzuetarako jarduketa irizpide bateratuak ezarriz.

e) Administrazioaren ekoizpena hobetzeko neurri teknikoak proposatu eta haien ezarpenaren jarraipena egitea.

f) Kontratuak kudeatzea, hau da, obretakoak, zerbitzuetakoak, laguntza teknikokoak eta hornidurakoak.

g) Bere zentroetako ondasun eta zerbitzuen hornidura koordinatu eta kontrolatzea.

h) Bestelako entitateekiko lankidetza akordioak kudeatzea.

i) Aseguruak kudeatu eta kontrolatzea.

j) Suhiltzaileen eta Babes Zibilaren zentroak eta zerbitzuak koordinatzea lan eskubide eta eginbeharrak begiratu eta betetzeari dagokionez.

k) Kudeaketa administratiboaren eta langileriaren kudeaketaren arloetarako garatu beharreko aplikazio informatikoen beharrak jakinarazi eta kontrolatzea.

l) Jendearendako harrera zerbitzua gainbegiratu eta kontrolatzea.

m) Zuzendaritza Nagusiak eskatzen dion beste edozein edo indarra duten xedapenek agintzen dizkiotenak.

2. Halaber, ofizial, ofizialorde, sarjentu, kabo eta suhiltzaile lanpostuetan aritzen diren langileei eta 112 Larrialdetarako Kudeaketa Zentroko langileei dagokienez, Gai Administratiboak eta Langileria Kudeatzeko Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Langileriaren kudeaketari jarraipena egin, koordinatu eta kontrolatzea.

b) Langileriaren arloko espedienteak tramitatzea, Barneko zuzendari nagusiari badagokio haien gainean ebaztea.

c) Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusian tramitatzea langileen gai guztiak, betiere gai horiei buruzko ebazpena ematea haren eskumena bada.

d) Langileen erregistroa ireki, mantendu eta eguneratzea.

e) Ezarririk dagoen erregelamenduzko prozedurari jarraituz aldi baterako langileak kontratatzeko beharrak gainbegiratzea.

f) Absentismoa kontrolatu, baja-agiriak tramitatu eta langileen egutegirako, absentismorako, oporretarako eta lizentzietarako programa ezarri eta kudeatzea.

g) Lanaldiz kanpoko lanei buruzko araudi orokorra betetzen ote den begiratu eta kontrolatzea.

h) Sindikatuekiko eta suhiltzaileen eta koordinazioko operadore laguntzaileen ordezkaritza organoekiko harremanak, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren jarraibideei loturik.

V. KAPITULUA

Justizia Zuzendaritza Nagusia

1. ATALA

Eskumenen esparrua eta egitura

72. artikulua. Justizia Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen esparrua.

Justizia Zuzendaritza Nagusiak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak izanen ditu arlo hauetan:

a) Justiziaren zerbitzu publikoa modernizatzeko behar diren langile, baliabide eta antolamenduzko egiturak sortu eta kudeatzea. Bereziki, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioari dagozkion eskumen guztiak gauzatzea Administrazioan sartzeari eta lanpostuak betetzeari dagokienez.

b) Mugapearen eta egitura judizialaren aldaketak aztertu eta proposatzea.

c) Herritarrei justizia berdintasunez bermatzeko neurriak.

d) Delitu bortitzen eta sexu askatasunaren kontrako delituen biktimei laguntza integrala ematea eta delitugileak gizarteratzea.

e) Legediak espetxeetako administrazioko organoei esleitzen dizkien ahalmenak erabiltzea.

f) Notarioak eta erregistratzaileak izendatzeko proposamena egitea.

g) Gatazkak konpontzeko bestelako baliabideak bultzatu eta koordinatzea.

h) Indarra duten xedapenek Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuari esleitzen dizkiotenak, Zuzendaritza Nagusiak bere duen esparruan.

73. artikulua. Justizia Zuzendaritza Nagusiaren egitura.

1. Justizia Zuzendaritza Nagusiak zerbitzu hauek ditu bere egituran:

a) Giza Baliabideen eta Baliabide Materialen Kudeaketarako Zerbitzua.

b) Justiziako Gizarte Zerbitzua.

2. Nafarroako Auzitegiko Medikuntzaren Institutua, azaroaren 13ko 355/2000 Foru Dekretuaren bidez sortua, eta Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren irailaren 6ko 147/2002 Foru Aginduaren bidez abian jarri zena.

3. Zuzendaritza Nagusiak Bulego Judizial Berriari Laguntzeko Unitatea izanen du, atal mailakoa; Zuzendaritza Nagusiaren mende egonen da zuzenean, eta atal guztiekin eta Justiziako langileekin zeharka lan eginen du.

2. ATALA

Giza Baliabideen eta Baliabide Materialen Kudeaketarako Zerbitzua

74. artikulua. Giza Baliabideen eta Baliabide Materialen Kudeaketarako Zerbitzuaren esparrua eta eginkizunak.

a) Justizia Zuzendaritza Nagusiaren esku dauden arloetan proposatu eta kudeatzea, Justiziako Administrazioko langileei dagokienez.

b) Zuzendaritza Nagusiko gainerako organoei sostengu tekniko eta juridikoa ematea.

c) Justizia arloan proposamen arauemaileak prestatzea.

d) Zuzendaritza Nagusiko dokumentuen erregistro osagarria, artxiboa eta zainketa.

e) Memoriak eta estatistikak Zuzendaritza Nagusiak burutzen dituen eginkizun eta zerbitzuei buruz.

f) Ondasun higiezinei eta antolaketari buruzko espediente eta proiektuak burutzea, Justizia Administrazioaren azpiegiturei, Nafarroako espetxeei eta Zuzendaritza Nagusiari berari dagokienez.

g) Proposamenak eta kudeaketa, baliabide materialez hornitzeari dagokionez.

h) Justizia Zuzendaritza Nagusiaren eta Nafarroako organo judizialen ekipamenduaren eta materialen erosketa proposatu eta kudeatzea.

i) Prestakuntza plana prestatzea Justiziako langileentzat, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuarekin lankidetzan.

j) Artxibo judizialak eta epaitegi eta auzitegientzako mailegu zerbitzua zaindu eta kudeatzea.

k) Zuzendaritza Nagusiak eskatzen dion beste edozein edo indarra duten xedapenek agintzen dizkiotenak.

75. artikulua. Giza Baliabideen eta Baliabide Materialen Kudeaketarako Zerbitzuaren egitura.

Giza Baliabideen eta Baliabide Materialen Kudeaketarako Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Proiektuen eta Langileriaren Atala.

b) Baliabide Materialen eta Artxibo Judizialen Atala.

76. artikulua. Proiektuen eta Langileriaren Atalaren esparrua eta eginkizunak.

Proiektuen eta Langileriaren Atalak foru dekretu honetan Justiziaren arloan aipatzen diren eginkizunak burutuko ditu: proposamen arauemaileak prestatzea, agiriak erregistratu, artxibatu eta zaintzea, jardueren memoriak prestatzea eta Zuzendaritza Nagusiaren araubide administratiboa hobetzeko hartzen diren neurriak aplikatzea; Justizia Administrazioko langileei dagokienez: langile horien ohiko kudeaketa, Justiziako langileentzako prestakuntza plana egitea, Zuzendaritza Nagusiak langileak sartu eta lanpostuak betetzeari buruz dituen eskumenak betearaztea, eta bitarteko funtzionarioak hautatu eta izendatzea.

Epaitegi eta auzitegietan hobekuntza informatikoak pixkanaka ezartzeko bidezkoak diren ekimenak garatuko ditu, Informatikaren, Telekomunikazioen eta Berrikuntza Publikoaren Zuzendaritza Nagusiarekin eta aplikazioak garatzen dituzten enpresekin elkarlanean. Nafarroako Justizia Administrazioaren eta Justizia Zuzendaritza Nagusiaren azpiegituretako instalazioak egoki mantentzeaz arduratuko da, Nafarroako Gobernuaren zeharkako zerbitzuekin elkarlanean arituz; orobat, Nafarroako organo judizialen eta Zuzendaritza Nagusiaren beraren antolaketa arloetan eta horien funtzionamenduan.

77. artikulua. Baliabide Materialen eta Artxibo Judizialen Atalaren esparrua eta eginkizunak.

Baliabide Materialen eta Artxibo Judizialen Atalak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak izanen ditu, arlo hauetan: beharren azterketa, hobekuntzen proposamenak, baliabide teknikoak eta aplikazio informatikoak gauzatzea, hots, epaitegi eta auzitegiek eginkizunak ongi betetzeko behar dituztenak. Zuzendaritza Nagusiko eta Justizia Administrazioko unitateei beren ohiko funtzionamendurako eskatzen dituzten baliabideak emanen dizkie.

Organo judizialek artxiboetan gordetzeko ematen dituzten agiriak gainbegiratu eta zainduko ditu eta, Kultura Departamentuarekin eta beste unitate batzuekin batera, etorkizuneko artxibo digitalen ezarpena bultzatuko du. Organo judizialentzako mailegu zerbitzua bermatuko du, Garbitze Batzordean parte hartuko du, eta Informatika Batzordeetan lagunduko du, onesten diren hobekuntza informatikoak, halakorik bada, pixkanaka ezar daitezen.

3. ATALA

Justiziako Gizarte Zerbitzua

78. artikulua. Justiziako Gizarte Zerbitzuaren esparrua eta eginkizunak.

Justiziako Gizarte Zerbitzuak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak beteko ditu arlo hauetan:

a) Delituaren biktimei laguntza integrala ematea.

b) Justizia Administrazioarekiko eta bestelako administrazio publiko, entitate, agente eta profesionalekiko harremanak koordinatzea, delituaren biktimei laguntzeko eta, bereziki, organo judizialek babesteko emandako aginduak koordinatzea, Nafarroako Foru Komunitatean.

c) Atxilotuak eta espetxetik ateratzen direnak birgatu eta gizarteratzeko neurriak bultzatu eta koordinatzea.

d) Herritarrei justizia berdintasunez bermatzeko neurriak.

e) Doako justiziaren kudeaketa, abokatuen elkargoekin elkarlanean, eta Nafarroako Doako Laguntzaren Batzordeari aholku ematea, aurkeztutako eskaeren gaineko ebazpena ematen baitu.

f) Behar duten organo judizialei sostengu eta laguntza teknikoa ematea, zerbitzuak bere dituen arloetan.

g) Bitartekaritzari laguntza ematea, eta jurisdikzio desberdinetan ezartzeko baliabideak ematea.

h) Justizia Zuzendaritza Nagusiak ematen dion era horretako beste edozein eginkizun.

79. artikulua. Justiziako Gizarte Zerbitzuaren egitura.

Justiziako Gizarte Zerbitzuaren mende, Nafarroako Delituen Biktimei Laguntzeko eta Organo Judizialekin Aritzeko Atala egonen da.

80. artikulua. Nafarroako Delituen Biktimei Laguntzeko eta Organo Judizialekin Aritzeko Atalaren esparrua eta eginkizunak.

Nafarroako Delituen Biktimei Laguntzeko eta Organo Judizialekin Aritzeko Atalak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak beteko ditu arlo hauetan: delituaren biktimei laguntza integrala emateko ezartzen diren neurriak hartzea, Nafarroako Foru Komunitatean babesteko ematen diren aginduei eta delituaren biktimendako eta familia barruko erasogileendako erakundeen arteko protokoloei buruzko ekintza administratiboak koordinatzea.

Orobat, laguntza eta sostengu teknikoa emanen dio Justizia Administrazioari; bitartekaritza eta adiskidetze judizialerako eta azterketa judizialetarako aukera ematea, Justizia Administrazioko organoek eskatuta.

81. artikulua. Bulego Judizial Berriari Laguntzeko Unitatearen esparrua eta eginkizunak.

Sortu berria den unitate honetan, antolaketa aldaketarako metodoa planifikatzeko lan eginen da. Datuak eta araudia aztertuko ditu, baita antolaketa eredu berrien alderdi pertsonalak ere. Laguntza teknikoa emanen du negoziazio fasean, eta eredu berria pixkanaka ezartzeko lan eginen du, betiere kalitatearen eta kontrolaren jarraipena eginez. Unitate honetan sortzen diren beharrak foru agindu bidez garatuko dira, Bulegoekin batean.

VI. KAPITULUA

Informatikaren, Telekomunikazioen eta Berrikuntza Publikoaren Zuzendaritza Nagusia

1. ATALA

Eskumenen esparrua eta egitura

82. artikulua. Informatikaren, Telekomunikazioen eta Berrikuntza Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen esparrua.

1. Informatikaren, Telekomunikazioen eta Berrikuntza Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu arlo hauetan:

a) Informazio sistemak eta teknologiak, informatikako eta telekomunikazioetako zerbitzuak eta azpiegiturak eta ikus-entzunezko zabalkunde zerbitzuak.

b) Informazioaren eta telekomunikazioen teknologia berriak garatzea Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan.

c) Azpiegitura teknologikoak eta erabiltzaileendako sostengua.

d) Informazio sistemetako segurtasuna.

e) Foru Komunitateko Administrazioa eta haren erakunde autonomoak antolatu eta berritzea.

f) Zerbitzu publikoen kalitatearen eta politika publikoen ebaluazioa.

g) Lerro estrategikoak ezartzea Nafarroako Foru Komunitatearentzat berrikuntza publikoaren eta informazioaren eta komunikazioen teknologien esparruan.

h) Indarra duten xedapenek Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuari esleitzen dizkiotenak, Zuzendaritza Nagusiak bere duen esparruan.

2. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 46. artikuluan xedaturikoarekin bat, Informatikaren, Telekomunikazioen eta Berrikuntza Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak txosten bat emanen du, aginduzkoa izanen dena, Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen egitura organiko eta funtzionalari buruzko proposamenen gainean.

3. Zuzendaritza Nagusiak, haren Zerbitzuen bidez, bertako langileekin egindako jarduketak zuzenean kudeatuko ditu, eta enkargatutako edo kontratatutako jardueren jarraipena eta kontrola eginen ditu. Kontratazio espedienteak eta enkarguak kudeatuko ditu, eta kontratazio eta enkarguetarako agindu teknikoen orriak prestatuko ditu, esleitutako giza baliabideen koordinazioa barne.

83. artikulua. Informatikaren, Telekomunikazioen eta Berrikuntza Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren egitura.

1. Informatikaren, Telekomunikazioen eta Berrikuntza Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak zerbitzu hauek izanen ditu:

a) Informazio Sistema Korporatiboen Zerbitzua.

b) Departamentuetako Informazio Sistemen Zerbitzua.

c) Azpiegitura Teknologikoen eta Euskarri Zentroaren Zerbitzua.

d) Osasun Arloko Informazio Sistemen Zerbitzua.

e) Antolaketaren eta Berrikuntza Publikoaren Zerbitzua.

2. Zuzendaritza Nagusiak Araubide Juridikoaren Atala eta Laguntza Administratiboaren Atala izanen ditu, zuzenean haren mende.

2. ATALA

Informazio Sistema Korporatiboen Zerbitzua

84. artikulua. Informazio Sistema Korporatiboen Zerbitzuaren esparrua eta eginkizunak.

Informazio Sistema Korporatiboen Zerbitzuak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak burutuko ditu, alegia:

a) Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen informazio sistema eta aplikazio informatiko horizontal guztiak planifikatu, proiektatu, analizatu, garatu, gauzatu, mantendu eta kudeatzea eta haien bideragarritasuna aztertzea. Batzuk aipatzearren, honako hauek: kudeaketa ekonomiko eta finantzarioko sistema, giza baliabideen kudeaketako sistema, kontratazio elektronikoko sistema, lurraldeari buruzko informazio sistemak, SITNA barne, prozedura eta zerbitzu elektronikoen kudeaketako sistemak, ezagutzaren kudeaketako sistemak, Interneteko sistemak (intranetak, Nafarroako Ataria, Gobernu Irekiaren Ataria, turismoko ataria etab.), erabakitzen laguntzeko sistemak, sinadura, jakinarazpen eta komunikazio elektroniko seguruko sistemak, sarrera erregistroa, sarbideen kontrola, artxibo digitala, ordainketa zerbitzua eta datuak egiaztatzeko eta kontsultatzeko zerbitzuak (SVCD).

b) Ogasuneko eta Finantza Politikako arloetako informazio sistema eta aplikazio informatiko guztiak, bertikalak edo departamentukoak, planifikatu, proiektatu, analizatu, garatu, gauzatu, mantendu eta kudeatzea eta haien bideragarritasuna aztertzea.

c) Informatikaren, Telekomunikazioen eta Berrikuntza Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko zerbitzuen katalogoa kudeatzea.

d) Informatikaren, Telekomunikazioen eta Berrikuntza Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko unitateekin barne koordinazioa izatea, behar denean, bere eskumenen esparruan jasotako eskaerei dagokienez.

e) Informazio sistemen arlo teknologikoan bilakaeraren ildo estrategikoak ezartzea, bere eskumenen esparruan.

f) Informazioaren eta aplikazioen estandar teknologikoak erabiltzeko hedapena, aholkularitza eta lankidetza, bere eskumenen esparruan.

g) Informazio sistemen estandarizazioa sustatzea, bere eskumenen esparruan.

h) Indarra duten legeek esleitzen dioten beste edozein edo Informatikaren, Telekomunikazioen eta Berrikuntza Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak eskatzen dizkionak.

85. artikulua. Informazio Sistema Korporatiboen Zerbitzuaren egitura.

Informazio Sistema Korporatiboen Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Prozedura Elektronikoen Atala.

b) Atariak eta Ezagutza Kudeatzeko Atala.

c) Informazio Sistema Zentralen Atala.

d) Lurraldeko Informazio Sistemen Atala.

86. artikulua. Prozedura Elektronikoen Atalaren esparrua eta eginkizunak.

Prozedura Elektronikoen Atalak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak beteko ditu arlo hauetan: Nafarroako Zerga Ogasuna Erakunde Autonomoaren informazio sistemetarako eta aplikazio informatikoetarako proiektuak planifikatu eta kudeatzea eta haien bideragarritasuna aztertzea, prozedura eta zerbitzu elektronikoetako sistemak, sinadura, jakinarazpen eta komunikazio elektroniko seguruko sistemak, sarrera erregistroa, sarbideen kontrola, artxibo digitala, ordainketa zerbitzua, datuak egiaztatzeko eta kontsultatzeko zerbitzuak eta, oro har, Administrazio elektronikoaren informazioaren eta aplikazioen estandar teknologiko guztiak, bai eta haiek aztertzea eta garatzea eta haien ezarpena prestatzea ere. Halaber, informazioaren eta aplikazioen estandar teknologikoak erabiltzeko sustapena, hedapena, aholkularitza eta lankidetza egiteko eta informazio sistemak estandarizatzeko behar diren koordinazio lanak eginen ditu. Hori guztia, bere eskumenen esparruan.

87. artikulua. Atariak eta Ezagutza Kudeatzeko Atalaren esparrua eta eginkizunak.

Atariak eta Ezagutza Kudeatzeko Atalak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak beteko ditu arlo hauetan: ezagutzaren kudeaketa eta Interneten bidezko edukiak kudeatu, administratu eta argitaratzeko sistemak eta, oro har, esparru horretako informazio sistema guztiak, bai eta haiek aztertzea eta garatzea eta haien ezarpena prestatzea ere. Halaber, informazioaren eta aplikazioen estandar teknologikoak erabiltzeko sustapena, hedapena, aholkularitza eta lankidetza egiteko eta informazio sistemak estandarizatzeko behar diren koordinazio lanak eginen ditu. Hori guztia, bere eskumenen esparruan.

88. artikulua. Informazio Sistema Zentralen Atalaren esparrua eta eginkizunak.

Informazio Sistema Zentralen Atalak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak beteko ditu arlo hauetan: kudeaketa ekonomiko eta finantzarioko sistema, giza baliabideak eta kontratazio elektronikoko sistema, erabakitzen laguntzeko sistemak eta, oro har, esparru horretako informazio sistema horizontal guztiak, bai eta haiek aztertzea eta garatzea eta haien ezarpena prestatzea ere. Halaber, informazioaren eta aplikazioen estandar teknologikoak erabiltzeko sustapena, hedapena, aholkularitza eta lankidetza egiteko eta informazio sistemak estandarizatzeko behar diren koordinazio lanak eginen ditu. Hori guztia, bere eskumenen esparruan.

89. artikulua. Lurraldeko Informazio Sistemen Atalaren esparrua eta eginkizunak.

Lurraldeko Informazio Sistemen Atalak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak beteko ditu arlo hauetan: Foru Komunitateko Administrazioak eta haren erakunde autonomoek lurraldeari buruz dituzten informazio sistemak eta, oro har, esparru horretako informazio sistema horizontal guztiak, bai eta haiek aztertzea eta garatzea eta haien ezarpena prestatzea ere. Halaber, informazioaren eta aplikazioen estandar teknologikoak erabiltzeko sustapena, hedapena, aholkularitza eta lankidetza egiteko eta informazio sistemak estandarizatzeko behar diren koordinazio lanak eginen ditu. Hori guztia, bere eskumenen esparruan.

Orobat, Lurraldeko Informazio Sistemen Atalak berariazko eginkizun hauek izanen ditu:

a) Nafarroako Lurraldeari buruzko Informazio Sistemaren (SITNA) Koordinaziorako Batzordearen idazkaritza.

b) Nafarroako Lurraldeko Informazio Sistemari eta horrekin zerikusia duten azpisistemei buruzko informazio eta zabaltze programak eta ekintzak garatzea, horrela komunikazioa eta sistema horien eskualde, nazio eta nazioarte mailako ezagutza errazteko.

c) Lurraldeari buruzko informazio sistemekin lotutako proiektuak garatu eta haien jarraipena egitea, Espainian zein Europar Batasunean beste instituzio eta erakunde batzuek bultzatutako programetan.

d) Lankidetza eta jarduketa lerroak garatu eta haien jarraipena egitea, lurraldeari buruzko informazio sistemekin lotutako eragile publiko eta pribatuen aurrean, Foru Komunitatean hori garatzeko beharrezko baldintzak lortzeko.

3. ATALA

Departamentuetako Informazio Sistemen Zerbitzua

90. artikulua. Departamentuetako Informazio Sistemen Zerbitzuaren esparrua eta eginkizunak.

Departamentuetako Informazio Sistemen Zerbitzuak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak burutuko ditu, alegia:

a) Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen informazio sistema eta aplikazio informatiko guztiak, bertikalak edo departamentukoak, planifikatu, proiektatu, analizatu, garatu, gauzatu, mantendu eta kudeatzea eta haien bideragarritasuna aztertzea, bere eskumenen esparruan.

b) Informazio sistema bertikalen edo departamentukoen arlo teknologikoan bilakaeraren ildo estrategikoak ezartzea, bere eskumenen esparruan.

c) Departamentuetako informazio sistemen unitateak koordinatzea.

d) Informazioaren eta aplikazioen estandar teknologikoak erabiltzeko hedapena, aholkularitza eta lankidetza, bere eskumenen esparruan.

e) Informazio sistema bertikalen edo departamentukoen estandarizazioa sustatzea, bere eskumenen esparruan.

f) Informatikaren, Telekomunikazioen eta Berrikuntza Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko unitateekin barne koordinazioa izatea, behar denean, bere eskumenen esparruan jasotako eskaerei dagokienez.

g) Indarra duten legeek esleitzen dioten beste edozein edo Informatikaren, Telekomunikazioen eta Berrikuntza Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak eskatzen dizkionak.

91. artikulua. Departamentuetako Informazio Sistemen Zerbitzuaren egitura.

Departamentuetako Informazio Sistemen Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Lehendakaritza, Funtzio Publiko, Barne eta Justiziako, Eskubide Sozialetako eta Kirol eta Gazteriako arloetako Proiektuen Atala.

b) Garapen Ekonomikoko, Enpleguko, Hezkuntzako, Kulturako eta Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako arloetako Proiektuen Atala.

c) Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko, Herri Lanetako eta Etxebizitzako arloetako Proiektuen Atala.

92. artikulua. Lehendakaritza, Funtzio Publiko, Barne eta Justiziako, Eskubide Sozialetako eta Kirol eta Gazteriako arloetako Proiektuen Atalaren esparrua eta eginkizunak.

Lehendakaritza, Funtzio Publiko, Barne eta Justiziako, Eskubide Sozialetako eta Kirol eta Gazteriako arloetako Proiektuen Atalak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak beteko ditu arlo hauetan: informazio sistema eta aplikazio informatiko bertikaletarako proiektuak planifikatu eta kudeatzea eta haien bideragarritasuna aztertzea, bai eta haiek aztertzea eta garatzea eta haien ezarpena prestatzea ere. Halaber, departamentuetako informazio sistemen unitateekin koordinatuko da eta informazioaren eta aplikazioen estandar teknologikoak erabiltzeko eta informazio sistemak estandarizatzeko hedapena, aholkularitza eta lankidetza eginen ditu. Hori guztia, kasuan kasuko eskumenen esparruan; Eskubide Sozialetako arloan ez dira sartzen Enpleguko eta Etxebizitzako gaiak.

93. artikulua. Garapen Ekonomikoko, Enpleguko, Hezkuntzako, Kulturako eta Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako arloetako Proiektuen Atalaren esparrua eta eginkizunak.

Garapen Ekonomikoko, Enpleguko, Hezkuntzako, Kulturako eta Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako arloetako Proiektuen Atalak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak beteko ditu arlo hauetan: informazio sistema eta aplikazio informatiko bertikaletarako proiektuak planifikatu eta kudeatzea eta haien bideragarritasuna aztertzea, bai eta haiek aztertzea eta garatzea eta haien ezarpena prestatzea ere. Halaber, departamentuetako informazio sistemen unitateekin koordinatuko da eta informazioaren eta aplikazioen estandar teknologikoak erabiltzeko eta informazio sistemak estandarizatzeko hedapena, aholkularitza eta lankidetza eginen ditu. Hori guztia, kasuan kasuko eskumenen esparruan; Garapen Ekonomikorako arloan ez dira sartzen Herri Lanetako gaiak.

94. artikulua. Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko, Herri Lanetako eta Etxebizitzako arloetako Proiektuen Atalaren esparrua eta eginkizunak.

Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko, Herri Lanetako eta Etxebizitzako arloetako Proiektuen Atalak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak beteko ditu arlo hauetan: informazio sistema eta aplikazio informatiko bertikaletarako proiektuak planifikatu eta kudeatzea eta haien bideragarritasuna aztertzea, bai eta haiek aztertzea eta garatzea eta haien ezarpena prestatzea ere. Halaber, departamentuetako informazio sistemen unitateekin koordinatuko da eta informazioaren eta aplikazioen estandar teknologikoak erabiltzeko eta informazio sistemak estandarizatzeko hedapena, aholkularitza eta lankidetza eginen ditu. Hori guztia, bere eskumenen esparruan.

4. ATALA

Azpiegitura Teknologikoen eta Euskarri Zentroaren Zerbitzua

95. artikulua. Azpiegitura Teknologikoen eta Euskarri Zentroaren Zerbitzuaren esparrua eta eginkizunak.

Azpiegitura Teknologikoen eta Euskarri Zentroaren Zerbitzuak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak burutuko ditu ondoko arlo hauetan.

a) Zuzendaritza Nagusiari atxikiriko azpiegituren eta ingurune teknologikoen zerbitzuaren maila zehaztu, proposatu, betearazi, koordinatu, mantendu, garatu eta kudeatzea, Foru Komunitateko Administrazioak eta haren erakunde autonomoek erabilitako informazio sistemei sostengua ematen diotenak. Unean-unean hautatzen diren azpiegitura eta inguruneei dagokienez, behar diren estandar eta arau teknikoak zehaztu eta haiek mantendu eta garatzea.

b) Arkitektura teknologikoaren arloan zehazturiko ildo estrategikoak abian jartzeko behar diren proiektu guztiak zehaztu, proposatu, garatu, kontrolatu eta begiratzea.

c) Foru Komunitateko Administrazioak eta haren erakunde autonomoek erabilitako informazio sistemen bidez zerbitzua emateko zerbitzuaren mailak zehazten, ezartzen, kontrolatzen eta begiratzen laguntzea.

d) Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako informazio sistemen erabiltzaileei lehen mailako sostengua ematea.

e) Foru Komunitateko Administrazioarendako eta haren erakunde autonomoendako azken erabiltzailearen ekipo informatikoak eta oinarrizko softwarea zehaztu, erosi eta mantentzea.

f) Ikus-entzunezko zabalkunde zerbitzua eta telekomunikazioetako azpiegitura, sare, sistema eta zerbitzuen maila zehaztu, proposatu, betearazi, koordinatu, mantendu, garatu eta kudeatzea, eremu guztietan.

g) Foru Komunitateko Administrazioak eta haren erakunde autonomoek bereganatzen ahal dituzten sistemen arloko teknologia berriak ikertu eta garatzea.

h) Informazioaren segurtasunaren arloko politikak eta jarraibideak definitu, koordinatu eta hedatzea eta haien gaineko aholkularitza ematea.

i) Ekoizpen fasean dauden aplikazio eta azpiegituren erabilgarritasuna, errendimendua eta segurtasuna monitorizatzea.

j) Azpiegiturei dagokienez, haien ahalmena planifikatzea, gorabehera masibo larriak kudeatzea eta aldaketak edo garapenak ebaluatzea.

k) Datuak Babesteko Agentziarekin harremanak izan eta koordinatzea, baita segurtasun arloan eskumena duten Estatuko Administrazioaren unitateekin ere.

l) Barne koordinazioa Informatikaren, Telekomunikazioen eta Berrikuntza Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko unitateekin, behar denean, bere eskumenen esparruan jasotako eskaerei dagokienez.

m) Indarra duten legeek esleitzen dioten beste edozein edo Informatikaren, Telekomunikazioen eta Berrikuntza Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak eskatzen dizkionak.

96. artikulua. Azpiegitura Teknologikoen eta Euskarri Zentroaren Zerbitzuaren egitura.

Azpiegitura Teknologikoen eta Euskarri Zentroaren Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Azpiegitura Teknologikoen Atala.

b) Telekomunikazio Sistemen Atala.

c) Ekoizpen Atala.

d) Errendimenduaren Kudeaketarako eta Segurtasunerako Atala.

97. artikulua. Azpiegitura Teknologikoen Atalaren esparrua eta eginkizunak.

Azpiegitura Teknologikoen Atalak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak beteko ditu arlo hauetan: azpiegitura teknologikoen zerbitzuko maila zehaztu, ezarri, mantendu, garatu eta kudeatzea; azpiegitura arloan estandarrak eta ildo estrategikoak zehaztea; azken erabiltzailearen ekipo informatikoak eta oinarrizko softwarea homologatzea; eta datuen segurtasuna bermatzeko behar diren neurri teknikoak hartzea.

98. artikulua. Telekomunikazio Sistemen Atalaren esparrua eta eginkizunak.

Telekomunikazio Sistemen Atalak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak beteko ditu arlo hauetan: telekomunikazioen azpiegitura, sare, sistema eta zerbitzuen kudeaketa, numerazio telefonikorako planak eta IP numerazioa.

99. artikulua. Ekoizpen Atalaren esparrua eta eginkizunak.

Ekoizpen Atalak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak beteko ditu arlo hauetan: erabilitako informazio sistemei loturiko zerbitzuko mailak zehaztea, eta eredua, eta Administrazioari egiten zaizkion zerbitzu batzuk ekoizten hastearen ondoriozko operazioko lanak.

100. artikulua. Errendimenduaren Kudeaketarako eta Segurtasunerako Atalaren esparrua eta eginkizunak.

Errendimenduaren Kudeaketarako eta Segurtasunerako Atalak dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak beteko ditu arlo hauetan: segurtasuna, errendimenduaren kudeaketa, ahalmenaren monitorizazio eta kudeaketa, informazio sistemetan gertatzen diren gorabehera masibo edo larrien jarraipena eta haietan egindako aldaketen ebaluazioa.

5. ATALA

Osasun Arloko Informazio Sistemen Zerbitzua

101. artikulua. Osasun Arloko Informazio Sistemen esparrua eta eginkizunak.

Osasun Arloko Informazio Sistemen Zerbitzuak foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak beteko ditu arlo hauetan:

a) Osasun Departamentuaren eta haren erakunde autonomoen informazio sistema eta aplikazio informatiko guztiak, bertikalak edo departamentukoak, planifikatu, proiektatu, analizatu, garatu, burutu, mantendu eta kudeatzea eta haien bideragarritasuna aztertzea.

b) Osasun Departamentuko eta haren erakunde autonomoetako informazio sistemen arlo teknologikoan bilakaeraren ildo estrategikoak ezartzea.

c) Departamentuetako informazio sistemen unitateekin koordinatzea.

d) Osasun Departamentuan eta haren erakunde autonomoetan informazioaren eta aplikazioen estandar teknologikoak erabiltzeko hedapena, aholkularitza eta lankidetza.

e) Osasun Departamentuko eta haren erakunde autonomoetako informazio sistemen estandarizazioa sustatzea.

f) Garapen, produktu, integrazio eta informazioko beharrezko arkitekturak definitu eta ezartzea, osasun arloko produktuak eta haien integrazioak modu eraginkor eta jasangarrian eraikitzen direla bermatzeko.

g) Osasun arloko produktuen eguneratze teknologikoa.

h) Informatikaren, Telekomunikazioen eta Berrikuntza Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko unitateekiko barne koordinazioa, behar denean, bere eskumenen esparruan jasotako eskaerei dagokienez.

i) Indarra duten legeek esleitzen dioten beste edozein edo Informatikaren, Telekomunikazioen eta Berrikuntza Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak eskatzen dizkionak.

102. artikulua. Osasun Arloko Informazio Sistemen Zerbitzuaren egitura.

Osasun Arloko Informazio Sistemen Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Osasun Antolamenduaren Atala.

b) Osasun Historia Elektronikoaren Atala.

c) Arreta Espezializatuko Informazio Sistema Administratiboen Atala.

d) Osasun Sistemetarako Software Arkitekturaren Atala.

103. artikulua. Osasun Antolamenduaren Atalaren esparrua eta eginkizunak.

1. Osasun Antolamenduaren Atalak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak beteko ditu arlo hauetan: informazio sistemetarako eta aplikazio informatikoetarako proiektuak, bertikalak edo departamentuarenak direnak, Nafarroako osasun sistema publikoaren osasun arloa antolatzea xede dutenak, planifikatu eta kudeatzea eta haien bideragarritasuna aztertzea, aztertu, garatu eta haien ezarpena prestatu ahal izateko.

2. Orobat, foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak beteko ditu arlo hauetan: Osasun Zuzendaritza Nagusiko eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoko informazio sistemetarako eta aplikazio informatikoetarako proiektuak, bertikalak edo departamentuarenak, planifikatu eta kudeatzea eta haien bideragarritasuna aztertzea, analizatu, garatu eta haien ezarpena prestatu ahal izateko.

104. artikulua. Osasun Historia Elektronikoaren Atalaren esparrua eta eginkizunak.

Osasun Historia Elektronikoaren Atalak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak beteko ditu arlo hauetan: informazio sistemetarako eta aplikazio informatikoetarako proiektuak, bertikalak edo departamentuarenak direnak, Oinarrizko Osasun Laguntza jarduera administratibo eta klinikoa eta Arreta Espezializatuaren jarduera klinikoa sostengatzen dituztenak, planifikatu eta kudeatzea eta haien bideragarritasuna aztertzea, aztertu, garatu eta haien ezarpena prestatu ahal izateko.

105. artikulua. Arreta Espezializatuko Informazio Sistema Administratiboen Atalaren esparrua eta eginkizunak.

Arreta Espezializatuko Informazio Sistema Administratiboen Atalak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak beteko ditu arlo hauetan: informazio sistemetarako eta aplikazio informatikoetarako proiektuak, bertikalak edo departamentuarenak direnak, Arreta Espezializatuaren jarduera administratiboa sostengatzen dutenak, planifikatu eta kudeatzea eta haien bideragarritasuna aztertzea, aztertu, garatu eta haien ezarpena prestatu ahal izateko.

106. artikulua. Osasun Sistemetarako Software Arkitektura Atalaren esparrua eta eginkizunak.

Osasun Sistemetarako Software Arkitektura Atalak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak beteko ditu arlo hauetan: osasun arloko produktuak eta haien integrazioak modu homogeneoan eraikitzen direla bermatzeko beharrezkoak diren software arkitekturen definizioa eta ezarpena, haien eraikuntza eta mantentze-lana erraztea, eta elkarreragingarritasuna, berrerabilgarritasuna, segurtasuna, auditagarritasuna, errendimendua eta eskalagarritasuna bermatzea.

Besteak beste, produktuen arkitektura lanak eginen ditu, eta irizpideak ezarriko, zehazteko zer den produktu bat eta zein diren gobernu tresna egokiak produktuen ekosistema ezagutu, sailkatu eta aztertzeko. Orobat, garapen eta integrazioko arkitektura lanak eginen ditu, software luzagarri eta mantengarria modu homogeneoan eraiki dadin.

Orobat, informazioko arkitektura lanak eginen ditu, kontzeptuak eta haien produktuetako erabilera identifikatuta; horrela, osasun arloko politiken emaitzak tinko ebaluatu ahal izateko ezagutza izanen da eta informazioa ustiatzen duten sistemak sortuko dira.

Osasun sistema guztiak teknologikoki eguneratuta izatea ere Atal honen eginkizuna izanen da.

6. ATALA

Antolaketaren eta Berrikuntza Publikoaren Zerbitzua

107. artikulua. Antolaketaren eta Berrikuntza Publikoaren Zerbitzuaren esparrua eta eginkizunak.

Antolaketaren eta Berrikuntza Publikoaren Zerbitzuak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak beteko ditu arlo hauetan:

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan proiektuak zehaztu, sustatu eta ezartzea, helburu hauek dituztela: antolaketa sistema hobeak jartzea, prozedurak erraztea eta berrikuntza egitea Administrazioan.

b) Informatikaren, Telekomunikazioen eta Berrikuntza Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren barne proiektuak garatzea, departamentuei ematen dizkien zerbitzuen kalitatea eta eraginkortasuna hobetzeari begira.

c) Sozietate publikoekiko harremanak, haien jarduerak gizarte ekimenekin eta erakunde laguntzaileekin koordinatzeari begira, bai administrazio publikoei dagokienez, bai enpresetako sektore berritzailea sustatzeari dagokionez.

d) Kudeaketa publikoaren modu berrietara, helburuak finkatuz oinarritzen direnetara, jotzen duten prozesuak bultzatzea.

e) Zerbitzuen kalitateko eskaintza, edozein bidetatik eskura daitekeena, garatzea.

f) Kudeaketa administratiboaren eragimena hobetzea, hau da, antolaketa egokituz, kudeaketa eredu berriak ezarriz eta baliabide teknologikoak eraginkor erabiliz.

g) Berrikuntza sustatzea Administrazioan, herritarrak, erakunde laguntzaileak, enpresak eta langile publikoak politika eta zerbitzu publikoen diseinuan, kudeaketan eta ebaluazioan nahasiz.

h) Zerbitzu publikoak berritu eta haien kalitatea hobetzen duten departamentu arteko planak prestatu, koordinatu eta bultzatzea.

i) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko departamentuen eta haren erakunde autonomoen kalitate programak ezarri eta sustatzea, bai eta jarraipena egitea ere.

j) Nafarroako zerbitzu publikoen berrikuntza eta kalitate estrategia Europako eta Estatuko gomendio eta araudiekin lerrokatzea.

k) Indarra duten legeek esleitzen dioten beste edozein edo Informatikaren, Telekomunikazioen eta Berrikuntza Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak eskatzen dizkionak.

108. artikulua. Antolaketaren eta Berrikuntza Publikoaren Zerbitzuaren egitura.

Antolaketaren eta Berrikuntza Publikoaren Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Antolaketa, Ebaluazio eta Kalitate Atala.

b) Berrikuntza Publikoaren Atala.

c) Analisi Estrategikoaren eta Plangintzaren Atala.

109. artikulua. Antolaketa, Ebaluazio eta Kalitate Atalaren esparrua eta eginkizunak.

Antolaketa, Ebaluazio eta Kalitate Atalak foru dekretu honetan aurreikusitako eginkizunak beteko ditu arlo hauetan:

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen prozesuak diseinatzea, eta departamentuek beraiek ebaluazioa egin dezaten erraztea.

b) Aholku ematea departamentuei prozedurak errazteko eta prozedura elektronikoak ezartzeko.

c) Txostenak prestatzea, egitura organiko eta funtzionalari buruzko proposamenen eta antolaketa alderdien gainean.

d) Departamentuen jarduketen analisia eta bilakaera, barne egiturari eta antolaketari dagokienez.

e) Esparru orokorra diseinatu eta garatzea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan kalitatea etengabe hobetzeko.

f) Langileak ebaluazio eta kalitate arloan gaitzea, bai eta haien barne igoera ere departamentuetan eta erakunde autonomoetan.

g) Politika Publikoen eta Zerbitzu Publikoen Kalitatearen Ebaluaziorako Foru Batzordeari laguntza ematea eta haren erabakiak garatzea.

110. artikulua. Berrikuntza Publikoaren Atalaren esparrua eta eginkizunak.

Berrikuntza Publikoaren Atalak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak beteko ditu arlo hauetan:

a) Kudeaketa publikoa eraldatzeko eta hartan berrikuntzak sartzeko azterlanak, txostenak eta jarduketa proposamenak egitea, eta administrazio elektronikoa sustatu eta garatzea.

b) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Berrikuntza Publikorako Plan Orokorra prestatzea.

c) Nafarroako Administrazio Publikoetako Administrazio Elektronikorako Behategiaren Kudeaketa eta Jarraipen Sistema sortzea.

d) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa espazio digitalean, Interneten, gizarte sareetan eta abarretan agertzeko eredua koordinatu eta gainbegiratzea.

e) Intranet eredua elkarlaneko eredu bilakatzea, euskarria izan dadin barne komunikaziorako, talde lanerako, ezagutza partekaturako eta antolaketaren ikaskuntzarako.

f) Helburuen eta ebaluazioaren bidez oinarritzen den kudeaketa eredua garatzea, erabakiak hartzeko.

g) Proiektu berritzaileak analizatzea kudeaketa publikoan eta benchmarking.

h) Toki entitateei, gizarte ekimenei eta Nafarroako Gobernuaren entitate laguntzaileei aholku ematea modernizazioan, berrikuntza publikoan eta administrazio elektronikoan.

111. artikulua. Analisi Estrategikoaren eta Plangintzaren Atalaren esparrua eta eginkizunak.

Analisi Estrategikoaren eta Plangintzaren Atalak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak beteko ditu arlo hauetan:

a) Lerro estrategiko berriak aztertu, bultzatu eta planifikatzea Nafarroako Foru Komunitatearentzat berrikuntza publikoaren eta informazioaren eta komunikazioen teknologien esparruan.

b) Europako eta Estatuko politika publikoak Nafarroan garatzea; araudia eta proiektuak, modernizazioaren, berrikuntzaren eta aurrerapen teknologikoaren eremuan, haien programetan parte hartuta eta haiek osatuta.

c) Sozietate publikoekin koordinatzea haien jarduketa antolatzeko Administrazio Publikoa ukitzen den orotan berrikuntza publikoaren eta informazioaren eta komunikazioen teknologien esparruan.

7. ATALA

Araubide Juridikoaren Atala

112. artikulua. Araubide Juridikoaren Atalaren esparrua eta eginkizunak.

Araubide Juridikoaren Atalak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak beteko ditu ondoko arlo hauetan:

a) Proposamen arau-emaileak aztertu, haien aplikazioa eta garapena aztertu eta prestatzea, telekomunikazioei eta informatikari buruzko arautegiari dagokionez.

b) Proposamen arau-emaileak aztertu, haien aplikazioa eta garapena aztertu eta prestatzea, Foru Komunitateko administrazio elektronikoari eta jarduera administratiboko informazio teknologien erabilerari buruzko arautegiari dagokionez.

c) Esparru juridikoan eta administratiboan zuzendaritza nagusiko unitate guztiei laguntza teknikoa ematea, haien eginkizunak garatzeko, foru dekretu honen bidez beste organo batzuen esku uzten direnak galarazi gabe.

d) Indarra duten legeek esleitzen dioten beste edozein edo Informatikaren, Telekomunikazioen eta Berrikuntza Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak eskatzen dizkionak.

8. ATALA

Laguntza Administratiboaren Atala

113. artikulua. Laguntza Administratiboaren Atalaren esparrua eta eginkizunak.

Laguntza Administratiboaren Atalak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak beteko ditu ondoko arlo hauetan:

a) Informatikaren, Telekomunikazioen eta Berrikuntza Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko espediente guztiak tramitatu, artxibatu eta haien administrazio kontrolari eta aurrekontukoari lotutako jarduerak, foru dekretu honetan beste unitate organiko batzuei espres lotutako tramitazioa dutenak izan ezik.

b) Kontu-hartzailetza eta Aurrekontu arloekin eta Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiarekin lan egitea, kontratazio administratiboari lotutako jarduerak bideratzeko.

c) Aurrekontuen eta plangintza ekonomikoaren arloan eskumena duen unitatearekin lan egitea, aurrekontua prestatu, kontrolatu eta hari jarraipena egiteko jarduerak bidera daitezen.

d) Funtzio publikoaren arloan eskumena duen unitatearekin eta departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiarekin lan egitea, Zuzendaritza Nagusiari atxikitako langileen plantilla prestatu, kudeatu, kontrolatu eta hari jarraipena egiteko jarduerak bidera daitezen, baita lotutako datu estatistikoak ere.

e) Zuzendaritza Nagusiko Sarrera eta Irteeren Erregistroa kudeatzea.

f) Atalaren jarduerei buruzko txosten eta memoriak prestatzea.

g) Indarra duten legeek esleitzen dioten beste edozein edo Informatikaren, Telekomunikazioen eta Berrikuntza Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak eskatzen dizkionak.

VII. KAPITULUA

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Idazkaritza Tekniko Nagusia

114. artikulua. Idazkaritza Tekniko Nagusiaren egitura.

Idazkaritza Tekniko Nagusiak atal hauek ditu:

a) Araubide Juridikoaren Atala.

b) Barne Araubideko Atala.

c) Ekonomia Atala.

d) Estatistiken eta Informazio Kudeaketaren Atala.

115. artikulua. Araubide Juridikoaren Atalaren esparrua eta eginkizunak.

Araubide Juridikoaren Atalak foru dekretu honetan aipatzen diren eskumenak erabiliko ditu, honako hauekin loturik: idazkaritza tekniko nagusiak arautzen dituen Erregelamenduaren 5. artikuluan eta 6. artikuluko a), b) eta c) ataletan aipatzen diren eskudantzia juridiko, tekniko eta administratiboak, 9. artikuluko a) atalean aipatzen den eginkizuna, departamentuaren jarduketa esparruan ondareko erantzukizunagatik sortzen diren espedienteen tramitazioa eta aurrekoei lotuak, kudeatzen duen esparruari badagozkio.

116. artikulua. Barne Araubideko Atalaren esparrua eta eginkizunak.

Barne Araubideko Atalak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak beteko ditu arlo hauetan: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileria arloko eskudantziak zehazten dituen foru dekretuan idazkaritza tekniko nagusiei langileriaren arloan esleitzen zaizkienak.

Orobat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko idazkaritza tekniko nagusiak arautzen dituen Erregelamenduaren 6. artikuluko e), g) eta h) ataletan aipatzen diren eginkizun administratiboak beteko ditu eta, horiekin lotuak egonik, berak kudeatzen duen esparruari dagozkionak.

117. artikulua. Ekonomia Atalaren esparrua eta eginkizunak.

Ekonomia Atalak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak burutuko ditu, honako hauekin loturik: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko idazkaritza tekniko nagusiak arautzen dituen Erregelamenduaren 8. artikuluan aurrekontuari buruz aipatzen diren eskumenak eta, aurrekoei lotuak, kudeatzen duen esparruari badagozkio. Horretaz gain, indarreko xedapenek esleitzen dioten beste edozein, edo agintzen zaizkionak.

118. artikulua. Estatistiken eta Informazio Kudeaketaren Atalaren esparrua eta eginkizunak.

Estatistiken eta Informazio Kudeaketaren Atalak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak beteko ditu 6. artikuluko j) atalean ezarritako eskumen tekniko administratiboei dagokienez; bereziki, departamentuaren web orria mantendu eta eguneratzea, baita departamentuaren informazio sistemako hobekuntzak sustatu, aholkatu eta koordinatzea ere, eta Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko idazkaritza tekniko nagusiak arautzen dituen erregelamenduaren 9. artikuluko b) atalean aurreikusitako eginkizuna; orobat, horiekin lotuak egonik, haren kudeaketa esparruari dagozkionak.

VIII. KAPITULUA

Nafarroako Administrazio Auzitegia

119. artikulua. Atxikipena, eginkizunak eta egitura.

1. Nafarroako Administrazio Auzitegia Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusiari atxiki zaio eta bere erregelamendu organikoaren arabera arautuko da.

2. Nafarroako Administrazio Auzitegiak zerbitzuen maila organikoa du. Hiru atal eta idazkaritza bat ditu bere egituran, erregelamendu organikoak ematen dizkion eginkizunak burutuko dituztenak.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehenbiziko Xedapen Gehigarria.–Eskumenak banatzeko betebehar orokorrak.

1. Indarra duten arauek organo bati ematen dizkioten eskumenak hierarkian menpeko diren beste organo batzuen artean banatzen ahal dira, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko den xedapen orokor baten bitartez, eskumenak esleitzeko arauetan finkatutako baldintzak bete beharra galarazi gabe.

2. Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak eraginik gabe uzten ahalko du xedapen gehigarri honetan aipatzen den eskumenen banaketa, foru agindu baten bidez. Foru agindu hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

Bigarren Xedapen Gehigarria.–Eskumenen banaketa.

1. Departamentuko zuzendari nagusiei dagokie, kasuan kasuko eskumenen esparruan, kontratazio arloan indarra duen legeriak Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari ematen dizkion eskudantzia administratiboen titulartasuna eta erabilera.

2. Barneko zuzendari nagusiari dagokio, kasuan kasuko eskumenen esparruan, arau-hauste arin eta larriengatik zehapen espedienteen gainean ebazteko indarra duen legeriak Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari ematen dizkion eskudantzia administratiboen titulartasuna eta erabilera.

3. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari dagokio Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko Foru Legeak, langileen gastuaren kapituluaren barrenean aurrekontuko mugimendu eta transferentzien arloan, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren esku uzten dituen eskudantzia administratiboen titulartasuna eta erabilera.

Hirugarren Xedapen Gehigarria.–Aholkularitza Juridikoaren jarduketari buruzko arau prozesalak.

1. Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuak, jardun ahal izateko (kereilak aurkeztea barne), Nafarroako Gobernuak aldez aurretik hartutako erabakia beharko du; bestela, ekintza horien xedeko arloan eskumena duen kontseilariaren edo erakunde autonomoko organo eskudunaren baimena. Dena dela, akzioen eskaintza egonez gero, Aholkularitza Juridikoak zuzenean egin ahalko ditu, departamentuak edo erakunde autonomo eskudunak txostena egin ondoren.

Kasuan kasuko departamentuak edo erakunde autonomoak proposaturik aurkeztuko ditu salaketak Aholkularitza Juridikoak.

2. Foru Komunitatearen Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako agintari, funtzionario eta langileak epaiketan ordezkatu eta defendatzeko, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren baimena beharko da aldez aurretik, zein departamenturen edo erakunde autonomoren mende dauden, hark proposatuta.

3. Arlo jurisdikzionalen kontrako ebazpenik emanez gero, Aholkularitza Juridikoak aurkeztuko ditu errekurtso arruntak, lan arlo jurisdikzionaleko erregutze-errekurtsoa barne, kasuan kasuko departamentu edo erakundeak kontrako jakinarazpenik adierazten ez duten bitartean. Errekurtso berezien kasuan, gaiaren eskumena duen departamentuak edo erakundeak proposatu beharko du, prestatu edo aurkeztu ahal izateko.

Aholkularitza Juridikoak errekurtsoak bertan behera utzi ahal izateko, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren baimena beharko du, dagokion departamentuak edo erakunde autonomoak txostena eman ondoren.

4. Aholkularitza Juridikoak prozesuak bertan behera uzteko, haiei ekiteko eskumena duen organoak baimena eman beharko du aldez aurretik. Transakzioa egiteko eta amore emateko, aldez aurretik Nafarroako Gobernuaren baimena beharko da.

5. Aholkularitza Juridikoak konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoak aurkeztu ahal izateko eta konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoetan eta konstituzionaltasuneko bestelako auzietan agertu eta jardun ahal izateko, Nafarroako Gobernuak aldez aurretik halaxe erabaki beharko du. Babespen errekurtsoa aurkeztuz gero edo horietan agertu edo parte hartuz gero, gaiaren eskumena duen departamentu edo erakundeari berehalaxe jakinaraziko dio.

6. Kasuan kasuko departamentu edo erakunde autonomoak bete edo betearaziko ditu epaileen ebazpenak, administrazioak pagatu beharreko kostuak barne, Aholkularitza Juridikoaren prozesuko jarduketak eta aholkuak deusetan galarazi gabe.

7. Estatuari eta Erakunde Publikoei Laguntza Juridikoa emateko azaroaren 27ko 52/1997 Legea aplikatuko da, bidezko denean.

Laugarren Xedapen Gehigarria.–Aholkulari juridikoen berezko eginkizunak.

1. Foru dekretu honen 11. artikuluan ezartzen den Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuaren egitura organikoak ez dio eragotziko aholkulari juridikoak bere dituen eginkizunetan aritzea, Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuaren eskumeneko edozein esparrutan, Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariak hala agintzen dionean.

2. Administrazioarekiko Auzien, Zerga Aferen, Afera Zibilen eta Afera Penalen ataletako burutzak Nafarroako Gobernuko aholkulari juridikoek beteko dituzte, ez beste inork.

Bosgarren Xedapen Gehigarria.–Hainbat zuzendaritza nagusi, zerbitzu zuzendaritza eta atalburutzatarako izendapenak eta haietan jarduteko baldintzak.

1. Berretsi egiten da, egin zen baldintza beretan, Informatikako eta Telekomunikazioetako zuzendari nagusiaren izendapena, hemendik aitzina haren izena Informatikaren, Telekomunikazioen eta Berrikuntza Publikoaren zuzendari nagusia izanen baita hemendik aurrera.

2. Honako izendapen hauek berresten dira, egin ziren baldintza berberetan:

a) Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusian:

–Hautapen eta Hornikuntza Ataleko burua Hautapenaren, Hornikuntzaren eta Administrazio Egoeren Ataleko burua izanen da hemendik aurrera.

b) Barne Zuzendaritza Nagusian:

–SOS Nafarroa Arloko burua SOS Nafarroa Ataleko burua izanen da hemendik aurrera.

–Larrialdietako Prebentzio, Informazio eta Prestakuntzaren Arlo Teknikoko burua Larrialdietako Aurreneurri, Informazio eta Prestakuntza Ataleko burua izanen da hemendik aurrera.

–Gai Teknikoen, Logistikaren eta Ekipoen Arlo Teknikoko burua Gai Teknikoen, Logistikaren eta Ekipoen Ataleko burua izanen da hemendik aurrera.

–Gai Ekonomiko-administratiboen eta Langileriaren Kudeaketaren Arloko burua Gai Administratiboak eta Langileria Kudeatzeko Ataleko burua izanen da hemendik aurrera.

c) Informatikaren, Telekomunikazioen eta Berrikuntza Publikoaren Zuzendaritza Nagusian:

–Lehendakaritza, Justizia, Barne eta Gizarte Politika Arloetako Proiektuen Ataleko burua Lehendakaritza, Funtzio Publiko, Barne eta Justiziako, Eskubide Sozialetako eta Kirol eta Gazteriako arloetako Proiektuen Ataleko burua izanen da hemendik aurrera.

––Industria, Enplegua, Kultura, Turismoa eta Erakunde Harremanak Arloetako Proiektuen Ataleko burua Garapen Ekonomikoko, Enpleguko, Hezkuntzako, Kulturako eta Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako arloetako Proiektuen Ataleko burua izanen da hemendik aurrera.

–Sustapena, Etxebizitza, Landa Garapena eta Ingurumena Arloetako Proiektuen Ataleko burua Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko, Herri Lanetako eta Etxebizitzako arloetako Proiektuen Ataleko burua izanen da hemendik aurrera.

Seigarren Xedapen Gehigarria.–Unitate organikoak kentzea.

1. Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritza Nagusia kendu da.

2. Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusiko unitate organiko hauek kendu dira:

–Nafarroako Aldizkari Ofizialaren Zerbitzua.

–Lan Aferen Atala.

–Nafarroako Aldizkari Ofiziala Kudeatzeko Atala.

–Itzulpen Atala.

–Ekoizpen eta Zabalkunde Atala.

3. Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko unitate organiko hauek kendu dira:

–Lan Harremanen eta Antolamenduaren Zerbitzua.

–Antolaketa eta Modernizazio Zerbitzua.

–Aurrekontuaren Kudeaketa eta Kontrolaren Atala.

–Hautapen eta Hornikuntza Atala.

–Ikuskatzailetza Orokorraren eta Afera Sindikalen Atala.

–Osasun Laguntzaren Atala.

–Antolaketa Atala.

–Modernizazio Atala.

–Ebaluazio eta Kalitate Atala.

–Euskara eta Hizkuntza Komunitarioen Atala.

4. Barne Zuzendaritza Nagusiko unitate organiko hauek kendu dira:

–Udaltzaingoak eta Segurtasun Publikoa Koordinatzeko Atala..

–Segurtasun Pribatuaren Atala.

5. Justizia Zuzendaritza Nagusiko unitate organiko hauek kendu dira:

–Justiziako Zerbitzu Juridiko Administratiboa.

–Baliabide Materialen Kudeaketarako Zerbitzua.

–Afera Juridikoen eta Justiziako Langileriaren Atala.

–Kalitatearen Atala.

–Ondasun Atala.

6. Informatikaren, Telekomunikazioen eta Berrikuntza Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko unitate organiko hauek kendu dira:

–Lehendakaritza, Justizia, Barne eta Gizarte Politika Arloetako Proiektuen Atala.

–Industria, Enplegua, Hezkuntza, Kultura, Turismoa eta Erakunde Harremanak Arloetako Proiektuen Atala.

–Sustapena, Etxebizitza, Toki Administrazioa, Landa Garapena eta Ingurumena Arloetako Proiektuen Atala.

Zazpigarren Xedapen Gehigarria.–Lege erreferentziak.

1. Foru dekretu honetan esleitutako eginkizunetan eragina duten egungo araudiko aipamen organiko eta funtzionalak foru dekretu horretan arautzen diren organo eta unitateentzat direla ulertuko da.

2. Nafarroako Segurtasun Eskolaren antolamendu eta funtzionamendurako Erregelamendua onetsi zuen irailaren 12ko 113/2005 Foru Dekretuan Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen aipamenak egiten diren lekuan Barneko zuzendari nagusiari eginak ulertu behar dira, edo, kasua bada, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari eginak.

3. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan herritarrei informazioa eta arreta emateko zerbitzuak arautzen dituen irailaren 6ko 54/2010 Foru Dekretuan Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuari, Modernizazioaren eta Administrazio Elektronikoaren Zuzendaritza Nagusiari eta Antolaketa eta Modernizaziorako eta Herritarren Parte-hartze eta Arretarako Zerbitzuari aipamenak egiten zaizkien lekuan Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuari, Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiari eta Herritarren Arretarako eta Partaidetzarako Zerbitzuari, hurrenez hurren, eginak ulertu behar dira, egiturako organikoari buruzko foru dekretuan esleitzen zaien eskumenen esparruan.

Zortzigarren Xedapen Gehigarria.–Zenbait unitate betetzeko baldintzak.

1. Informatikaren, Telekomunikazioen eta Berrikuntza Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko ataletako burutza berriek zuzendaritza nagusi horietako gainerako atalburutzen dedikazio araubide bera izanen dute.

2. Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusiko Nafarroako Aldizkari Ofizialaren Ataleko burutza betetzen duen funtzionarioak prestasun osoz eta erabateko dedikazioz beteko ditu bere eginkizunak, eta dagokion osagarria jasoko du.

3. Barne Zuzendaritza Nagusiko Ibilgailu Parkearen Ataleko, SOS Nafarroa Ataleko, Larrialdien eta Komunikazio Sistemen Plangintza eta Koordinazio Ataleko, Larrialdietako Aurreneurri, Informazio eta Prestakuntza Ataleko, Aurreneurri, Ikuskaritza eta Zabalkunde Ataleko, Gai Teknikoen, Logistikaren eta Ekipoen Ataleko, Esku-hartze Operatiboaren, Parkeen, Kanpainen eta Taldeen Ataleko eta Prestakuntza Ataleko burutzak betetzen dituzten funtzionarioek prestasun osoz eta erabateko dedikazioz beteko dituzte beren eginkizunak, eta dagokien osagarria jasoko dute.

3. Foruzaingoko edo Suhiltzaileen Zerbitzuko kide bat denean Segurtasun Eskolako zuzendari, horrek, ondorio guztietako, kasuan kasuko kidegoko kide izaten segituko du, eta zerbitzuetako zuzendariei dagokien lansaria kobratuko du, hori handiagoa bada.

XEDAPEN IRAGANKORRAK

Lehenbiziko Xedapen Iragankorra.–Unitateen jarraipena.

Foru dekretu hau garatzeko neurriak hartu bitartean, atalarena baino maila txikiagokoak diren unitate organikoek berdin segituko dute eta oraingo izenari eta eginkizunei eutsiko diete. Behin-behinekoz egitura berriko organoei atxikiko zaizkie, orain arte betetzen zituzten eginkizunen arabera.

Bigarren Xedapen Iragankorra.–Langileen arloko eskudantziak.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretua aldatzen ez den bitartean, haren 12. artikuluan NAPI erakunde autonomoari esleitutako langileriaren arloko eskumenak Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari esleitu zaizkiola ulertuko da.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Xedapen Indargabetzaile Bakarra.–Arauak indargabetzea.

Indarrik gabe gelditzen dira Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urtarrilaren 29ko 12/2014 Foru Dekretua eta foru dekretu honetan xedaturikoari aurka egiten dioten maila bereko edo beheragoko xedapen guztiak.

AZKEN XEDAPENAK

Azken Xedapenetan Lehena.–Aurrekontu aldaketak.

Ahalmena ematen zaio Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariari foru dekretu honetan ezarritakoa betetzeko beharrezkoak diren aurrekontu aldaketak egin ditzan.

Azken Xedapenetan Bigarrena.–Garatzeko ahalmenak.

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu honetan ezarritakoa garatzeko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken Xedapenetan Hirugarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun berean hartuko du indarra.

Iruñean, 2015eko irailaren 9an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1512588