1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
501/2015 EBAZPENA, abuztuaren 31koa, Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak emana, María Asunción Salaverri Sanz andrea, Nafarroako Zerga Ogasuneko Zerga arloko Prestakuntza eta Heziketa Ataleko burua, kargutik kentzen duena.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera, eta Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoaren estatutu berriak onesten dituen irailaren 24ko 88/2014 Foru Dekretuaren 12. artikuluaren bidez eskuratu ditudan ahalmenekin bat,
EBATZI DUT:
Lehenbizikoa.–María Asunción Salaverri Sanz andrea, Nafarroako Zerga Ogasuneko Nafarroako Zerga Ogasuneko Zerga arloko Prestakuntza eta Heziketa Ataleko burua, kargutik kentzea.
Bigarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari, Nafarroako Zerga Ogasuneko Administrazio Atalari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari.
Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2015eko abuztuaren 31n.–Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuko zuzendaria, (11/2012 Foru Agindua, ekainaren 29koa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariarena), Fermín Muñoz Muñoz.
Iragarkiaren kodea: F1512238