18. ALDIZKARIA - 2015eko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TORRES DEL RÍO

2015eko ekitaldiko aurrekontu bakarra eta hura betearazteko oinarriak. Behin betiko onespena

Udal honen 2015eko ekitaldiko aurrekontu bakarra eta hura betearazteko oinarriak jendaurrean egon dira, iragarkia paratu ondoan toki entitate honen iragarki oholean eta 2014ko 249. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 23an. Jendaurreko epea iraganik inork erreklamaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsitzat jo dira 2015ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluarekin bat.

Hona hemen aurrekontuaren laburpena, kapituluz kapitulu:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 80.900,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 2.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 6.200,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 64.635,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 38.225,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 191.960,00 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 48.660,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 112.700,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 7.500,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 2.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 170.860,00 euro.

Torres del Rion, 2015eko urtarrilaren 15ean.–Alkatea, Juan Luis Pérez Leuza.

Iragarkiaren kodea: L1500719