2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FUNES
2015eko lan egutegiaren onespena
Alkatetzaren 453/2014 Ebazpena, 2014ko abenduaren 9koa.
Udal honetako alkate udalburuak ondoko ebazpena eman zuen, 2014ko abenduaren 9an. Hona haren testu osoa:
311/2014 Ebazpenarekin bat, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak eman baitzuen Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2015eko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzeko,
EBATZI DUT:
1. 2015eko jaiegunen egutegia onestea Funesko Udaleko langileetan udal bulegoetan zerbitzu egiten dutenentzat; beraz, larunbatetan eta igandeetan ez ezik hurrengo egun hauetan ere udal bulegoak itxita egonen dira:
–Urtarrilaren 1a: Urteberri.
–Urtarrilaren 6a: Errege Eguna.
–Martxoaren 19a: San Jose.
–Apirilaren 2a: Ortzegun Saindua.
–Apirilaren 3a: Ortzirale Saindua.
–Apirilaren 6a: Pazko biharamuna.
–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.
–Maiatzaren 15a: San Isidro.
–Uztailaren 25a: Santiago eguna.
–Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria.
–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.
–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.
–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.
–Abenduaren 25a: Eguberri.
2. Orobat, baliogabeak izanen dira, 2015. urtean epeak kontatzeari dagokionez, igande guztiak eta udal bulegoetako jaiegunak.
3. Funesko Udalaren bulegoetan urteko lanordu kopuruaren banaketa 08:00etatik 15:00etara izanen da, astelehenetik ostiralera.
4. Funesko Udalaren bulegoetan jendea hartzeko orduak 09:30etik 14:30era izanen dira, astelehenetik ortziralera.
5. Udalaren gainerako zerbitzuek beren lan egutegia prestatuko dute, ahalik eta lasterren, organo eskudunak onets ditzan.
6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Jakinarazten zaizu, jakin dezazun eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten ezen ebazpen hau irmoa dela administrazio bidean eta haren aurka errekurtso hauetako bat aurkezten ahalko dela, hautara:
1. Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, hura ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da ez gora jotzekorik ez administrazioarekiko auzi-errekurtsorik aurkeztu.
Berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren kontra ezin izanen da errekurtso hori bera berriz aurkeztu.
2. Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, hori ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik aurkeztu.
3. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Funesen, 2015eko urtarrilaren 7an.–Alkatea, Isidro Velasco Estarriaga.
Iragarkiaren kodea: L1500080