2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRURTZUN
Jarduerarako lizentzia. Eskaera
Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da udal bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.
Sustatzailea: “Conservación Irurtzun 2015-2018” ABEE. Jarduera: erremintak, tresnak eta materialak gordetzea. Tokia: Akaborro industrialdea, 11, zenbakia, 31860 Irurtzun.
Irurtzunen, 2017ko maiatzaren 15ean.–Alkatea, Aitor Larraza Carrera.
Iragarkiaren kodea: L1705908