2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERROIBAR
Jarduera sailkatuaren (harrobia) lizentzia eskaeraren eta aldez aurreko ingurumen txostenaren gaineko espedientea jendaurrean
Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 63.1 artikuluan, eta ekainaren 12ko 975/2009 Errege Dekretuaren 6. artikuluan (erauzketa industrien hondakinak kudeatzeari eta meategiko jarduerek ukitzen duten eremua babestu eta lehengoratzeari buruzkoa) xedatua bete beharrez, aditzera ematen da Udaleko bulegoetan eta Nafarroako Gobernuko Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuan (Tomas Caballero Parkea, 1, 5. solairua, Iruñea) jendaurrean egonen direla, hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aitzina, lizentzia eskaera, proiektu teknikoa, lehengoratze plana eta ingurumenaren gaineko eraginaren azterketa, ondotik zehazten den espedienteari buruzkoak, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.
Sustatzailea: Sílice Navarra, S.L. Jarduera: “Blanca” ustiaketarekin lotutako emakida ustiatzeko proiektua eta hareak prozesatzeko plantaren proiektua. “Blanca” ustiaketarekin lotutako emakida ustiatzeko proiektua eta hareak prozesatzeko plantaren proiektuarekin lotutako leheneratze plana. “Blanca” ustiaketarekin lotutako emakida ustiatzeko proiektua eta hareak prozesatzeko plantaren proiektuaren ingurumen eraginaren azterlana. Aurizberrin hareen industria plan teknologikoaren eta haren obra zibilaren laburpen dokumentua eta oinarrizko proiektuak. Tokia: Aurizberri (Erroibar), 12. poligonoa, 162. lurzatia; 9 poligonoa, 228, 229 eta 230. lurzatiak.
Erroibarren, 2015eko urtarrilaren 15ean.–Alkatea, Enrique Garralda Erro.
Iragarkiaren kodea: L1501285