2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARAKIL
Alkatetzaren 246. Ebazpena, 2015eko abuztuaren 28koa, M. Paz González Sagües bigarren alkateorde izendatzen duena
Arakilgo Udalak, 2015eko abuztuaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen Goio Santesteban Núñez Arakilgo Udaleko alkate udalburu izendatzea, Rubén Goñi Urrozek ukoa aurkeztu ondoren.
Aurreko guztia ikusirik, Goio Santesteban Núñez Arakilgo Udaleko alkate udalburuak,
EBATZI DU:
Lehena: M. Paz González Sagües Arakilgo Udaleko bigarren alkateorde izendatzea.
Bigarrena: Alkatetzaren eginkizun guztiak uztea M. Paz González Sagüesen esku abuztuaren 31tik irailaren 21era bitartean, biak barne.
Hirugarrena: Ebazpen honen berri ematea M. Paz González Sagüesi eta iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematea.
Arakilen, 2015eko abuztuaren 28an.–Alkatea, Goio Santesteban Núñez.
Iragarkiaren kodea: L1512015