2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ADIOS
Desgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantza.
Hasierako onespena
Adiosko Udalak, 2015eko abuztuaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Desgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantza.
Aipatu espedienteko agiriak Udalaren Idazkaritzan egonen dira ikusgai hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun eta interesdun guztiek aztertu eta erreklamazio, iradokizun edo kexak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea inork erreklamazio, iradokizun edo kexarik egin gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Adiosen, 2015eko abuztuaren 26an.–Alkate udalburua, Andrés Pérez Goñi.
Iragarkiaren kodea: L1511966