4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 7. EPAITEGIA
Ediktua. 151/2015 epaia
Iruñean, 2015eko uztailaren 16an.
Beatriz García Noain andreak, Iruñeko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 7. Epaitegiko epaile magistratu titularrak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 323/2015 judizio arruntaren autoak aztertu ditu. Auzia Reale Seguros Generales SAk sustatu du (autoetan Arancha Pérez Ruiz prokuradore andreak ordezkatuta Jesús Beguiristain Gurpide legelari jaunak lagunduta), David Ald Karim Belkkhir Swietek jaunaren eta Marta Swietek andrearen aurka (Natividad Izaguirre Oyarbide prokuradore andreak ordezkatuta eta Blanca Sanz López legelari andreak lagunduta), Ali Belkkhir jaunaren aurka (auzi-ihesean deklaratua), Ocaso SA Compañía de Seguros y Reasegurosen aurka (Ana Echarte Vidal prokuradore andreak ordezkatuta eta M.ª Victoria Garralda Arizcun legelari andreak lagunduta), Kevin Beramendi Muigsloot jaunaren eta Tamara Muigsloot Carron andrearen aurka (Teresa Sarasa Astrain prokuradore andreak ordezkatuta eta Ruth Miriam Perales legelari andreak lagunduta), Alberto Beramendi jaunaren aurka (auzi-ihesean deklaratua), Axa Seguros Generales SA de Seguros y Reasegurosen aurka (Concepción Molina Larrondo prokuradore andreak ordezkatuta eta Fermín Ciaurriz Gómez legelari jaunak lagunduta), Alex Medina Clara jaunaren aurka (auzi-ihesean deklaratua), Francisco Medina Jimena jaunaren aurka (autoetan Natividad Izaguirre Oyarbide prokuradore andreak ordezkatuta eta Javier Fernández Delgado legelari jaunak lagunduta), Mercedes Clara andrearen aurka (autoetan María José González Rodríguez prokuradore andreak ordezkatuta eta Teresa Erburu Oroquieta legelari andreak lagunduta) eta Generali España SA de Seguros y Reasegurosen aurka (autoetan M.ª Teresa Igea Larráyoz prokuradore andreak ordezkatuta eta Rosa M.ª Espinedo Escalada legelari andreak lagunduta), diru kopuru baten erreklamazioa dela eta.
Epaitza: osorik baiesten dut Reale Seguros Generales SAk aurkeztutako demanda David Albd Karim Belkkhir Swieteken, Marta Swieteken, Ocaso SA CIA de Seguros y Reasegurosen, Kevin Beramendi Muigslooten, Tamara Muigsloot Carronen, Axa Seguros Generales SA de Seguros y Reasegurosen, Alex Medina Clararen, Francisco Medina Jimenaren, Mercedes Clararen eta Generali España S.A. de Seguros y Reasegurosen aurka, eta, horrenbestez, demandatu horiek solidarioki kondenatzen ditut auzi-jartzaileari hogei mila bostehun eta hirurogeita bost euro eta hirurogeita hamasei zentimo (20.565,76 euro) ordaintzera, gehi demanda jarri zenetik sortutako legezko interesak, eta demandatuak berariaz kondenatzen ditut prozesuko kostuak ere ordaintzera.
Osorik ezesten da Reale Seguros Generales SAk Ali Belkkhirren eta Alberto Beramendiren aurka aurkeztutako demanda, eta, horrenbestez, demandatu horiek absolbitzen ditut demandaren idazkian haien kontra dauden eskakizun guztietatik, eta auzi-jartzailea berariaz kondenatzen dut sor ziezazkiekeen kostuak ordaintzera.
Jakinaraz bekie ebazpen hau agertutako alderdiei, eta ohartaraz bekie honen aurka apelazio-errekurtsoa jartzen ahal dutela, idatziz, epaitegi honi zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hogei eguneko epean.
Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko.
Eta Ali Belkkhir eta Alberto Beramendi non diren jakiterik ez dagoenez, honako hau egiten da jakinarazpen zedula gisa erabil dadin.
Iruñean, 2015eko uztailaren 31n.–Idazkari judiziala, Aranzazu Chocarro Ucar.
Iragarkiaren kodea: J1512012