177. ALDIZKARIA - 2015eko irailaren 7a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

AGOIZKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2. EPAITEGIA

Enkantearen deialdia. 693/2014 hipoteka-betearazpena

Josune Ardanaz Domench andrea, Agoizko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiko idazkaria.

Andrea Leache López prokuradore andreak eskaturik, Caixabank SAren izenean eta hura ordezkatuz, José Martirena Bengoechea jaunaren eta Ana Genoveva Esain Nicuesa andrearen aurka bideratzen ari den 0000693/2014 prozeduran, ondoko ondasuna enkante bidez besterentzea erabaki da:

–Etxebizitza edo duplexa, I. multzoko 2. ataritik sarbidea duena, gaur egun Imarkoaingo Kontzejua kaleko 20 D zenbakia, Noaingo jurisdikzioan. Lehenengo solairua eta bigarrena dauzka, eta 110,20 m²-ko azalera eraikia eta 92,85 m²-ko azalera erabilgarria bi solairuak hartuta. Agoizko 2. Jabetza Erregistroan inskribatuta dago: 2716. liburukia, 136. liburua, 107. orria, 5. inskripzioa, erregistroko 10184. finka.

–22 zenbakidun aparkalekua, sotoko solairuan, I. multzoaren azpian dagoena, Noaingo jurisdikzioan, gaur egun Imarkoain Kontzejua kaleko 20 D; 17,50 m²-ko azalera erabilgarria dauka. Ondoan 10 zenbakidun trastelekua dauka, garaje plazaren atzealdean dagoena; 5,60 m²-ko azalera erabilgarria dauka. Agoizko 2. Jabetza Erregistroan inskribatuta dago: 2716. liburukia, 136. liburua, 7. orria, 1. inskripzioa, 10056. finka.

–6 zenbakidun aparkalekua, sotoko solairuan, I. multzoaren azpian dagoena, gaur egun Imarkoain Kontzejua kaleko 20 D, Noaingo jurisdikzioan; 15,40 m²-ko azalera erabilgarria dauka. Agoizko Jabetza Erregistroan inskribatua: 2712. liburukia, 134. liburua, 216. orria, 1. inskripzioa, 10024. finka.

Balorazioa, enkantearen ondorioetarako:

–10184 finka: 212.500 euro.

–10056 finka: 13.000 euro.

–10024 finka: 9.000 euro.

Enkantea egiteko tokia, eguna eta ordua: 2015eko urriaren 22an, 11:00etan, Agoizko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegian.

Enkantearen baldintza eta zehaztasun guztiak jasotzen dituen ediktu osoa bulego judizial honen iragarki oholean ikus daiteke.

PZLaren 668. artikuluarekin bat, aditzera ematen da enkantea Justizia Ministerioaren menpeko enkante judizial eta elektronikoen atarian iragarri dela, eta interesdunek datuen kontsulta zehatzagoa egin dezaketela espedientean, epaitegiko idazkaritzan eskura baitute.

Higiezinaren edukitza egoera: higiezina betearazpenpekoa okupatzen ari da, baita harekin erabilera partekatzen dutenak ere.

Eta jasota gera dadin, honako hau egin dut.

Agoitzen, 2015eko uztailaren 31n.–Idazkari judiziala, Iosune Ardanaz Domench.

Iragarkiaren kodea: J1511959