2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEDEA
Oihan enkantea
Ledeako Udalak, behar bezala baimendurik, gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen du, oihan aprobetxamendu hau esleitzeko:
Lote bakarra: Los Barrancos alderdia. 292 makal dira, 222 metro kubiko zur eta 40 metro kubiko biomasa egiten dutenak.
Hasierako prezioa: 7.180,00 euro gehi BEZa.
Behin-behineko fidantza: 143,60 euro.
Baldintza agiria: interesdunen eskura dago Ledeako udaletxean.
Eskaintzak aurkezteko tokia eta epea: Ledeako udaletxean, 2015eko irailaren 21eko eguerdiko 13:00era arte.
Proposamenak irekitzea: 2015eko irailaren 25eko 13:30ean.
Ledean, 2015eko irailaren 1ean.–Alkatea, Ricardo Murillo Delfa.
Iragarkiaren kodea: L1512210