1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
AKATS ZUZENKETA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak maiatzaren 7an emandako 111E/2015 Ebazpenarena. Aipatu ebazpenean Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erradiodiagnostikoko teknikari espezialista (ETE) izateko 13 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onesten zen.
Ikusirik ebazpen horretan akats bat egin dela, ondotik ematen da behar den zuzenketa. Ebazpena 2015eko 95. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 19an.
I. eranskinean (6254. orrialdea, 2. zutabea), 25 puntuan.
Honela dioen tokian:
“Erradiobabesa: Estatuko (1132/1990 eta 786/2001 Errege Dekretuak) eta Europako araudia. Kontzeptua, helburuak eta printzipio orokorrak. Erradiazioen detekzioaren oinarriak. Instalazio erradiologikoetan erabiltzen diren detektagailuak. Motak eta aplikazioak.”
Honela behar du:
“Erradiobabesa: Estatuko (1132/1990 eta 783/2001 Errege Dekretuak) eta Europako araudia. Kontzeptua, helburuak eta printzipio orokorrak. Erradiazioen detekzioaren oinarriak. Instalazio erradiologikoetan erabiltzen diren detektagailuak. Motak eta aplikazioak.”
Eta 30. puntuan, gaztelaniazko aldizkarian.
Honela dioen tokian:
“Osasunari buruzko apirilaren 25eko 14/1886 Lege Orokorra: Osasun Sistema Nazionala eta autonomia erkidegoetako osasun zerbitzuak.”
Honela behar du:
“Osasunari buruzko apirilaren 25eko 14/1986 Lege Orokorra: Osasun Sistema Nazionala eta autonomia erkidegoetako osasun zerbitzuak.”
Iruñean, 2015eko abuztuaren 25ean.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Óscar Moracho Del Río.
Iragarkiaren kodea: F1511889