177. ALDIZKARIA - 2015eko irailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Industrialdeko S3-Ekialdea sektoreko Plan Partziala. Hasierako onespena

Lekunberriko Udalak, 2015eko abuztuaren 27an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Lekunberriko industrialdeko S3-Ekialdea sektoreko Plan Partziala; hura Lekunberriko Udalak sustatu du ofizioz, eta Ángel Ibáñez Ceba teknikariak prestatu.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74.1.a) artikuluan xedatua aplikatuz, espedientea 45 egunez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Lekunberrin, 2015eko abuztuaren 28an.–Alkatea, José M.ª Ayerdi Fernández de Barrena.

Iragarkiaren kodea: L1511957