2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITZA
Saratsateko UE 13.3 unitateko 83. lurzatiaren xehetasun azterlana. Hasierako onespena
Itzako Udalak, Tokiko Gobernu Batzarrak 2015eko abuztuaren 3an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea xehetasun azterlana, UE 13.3 unitateko 83. lurzatiari (lehengo UE 13.5 unitatea) dagokiona, Nicolás Saldías San Miguelek Saratsaten sustatua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.
Eritzebeitin (Itzako Udalaren egoitza), 2015eko abuztuaren 12an.–Alkate udalburua, Floria Pistono Favero.
Iragarkiaren kodea: L1511919