250. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Aldaketa puntual xehakatua 4. poligonoko 1330. lurzatian. Behin betiko onespena

Altsasuko Udalak, 2015eko azaroaren 25eko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen aldaketa puntuala, Altsasuko Hirigintzako Udal Planeko U.C.1 unitateari dagokion hirigintzako araudi partikularreko antolamenduko determinazio xehakatuetan, 4. poligonoko 1330. lurzatiari buruzkoa, Promociones Zubeztia SLk sustatua.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76 artikuluan xedatuari jarraikiz.

Altsasun, 2015eko abenduaren 1ean.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

ERANSKINA

Aldaketa hau egin da 4. poligonoko 1130. lurzatirako Hirigintzako Araudi Partikularraren 1. artikuluan:

“Hiri lurzoru finkatua.

Kanpoko lerrokadurak, aurreproiektuaren aurreikuspenak kopiatzen dituen xehetasun azterlanaren planoetan grafiatutakoari jarraituz.

Eraikuntzaren garaiera: Beheko solairua.

Sakonera eraikigarria, eraiki gabeko eranskineko espazioaren beheko solairuan, Altsasuko 4. poligonoko 1330. lurzatian, 5,30 metro Baratzakobide plazatik eta 12,45 metro Gartzia Ximenez kaletik.

Bolumenari dagokion aprobetxamendua izanen da Altsasuko Udal Planeko Hirigintzako Araudiko determinazioetan “Alde Zaharra” U.C.-1 unitaterako adierazitako okupazioak eta garaierak zehaztutakoa.

Jarduketa sistema: zuzena.”

Iragarkiaren kodea: L1516252