2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ATETZ
Aldaketa Ur hornidura eta hustuketaren tasak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena
Atezko Udalak, 2015eko abuztuaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Atezko ur hornidura eta hustuketaren tasak arautzen dituen ordenantzan.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, behin betiko onetsirik geldituko da aldaketa Atezko ur hornidura eta hustuketaren tasak arautzen dituen ordenantzan, eta testu osoa emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Eritze Atetzen, 2015eko abuztuaren 28an.–Alkatea, Ezekiel Martín Muxika.
Iragarkiaren kodea: L1511964