2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ATETZ
Wifi teknologiaren bidez Interneten nabigatzeko zerbitzuaren prezio publikoa arautzen duen ordenantzako aldaketa. Hasierako onespena
Atezko Udalak, 2015eko abuztuaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Wifi teknologiaren bidez Interneten nabigatzeko zerbitzuaren prezio publikoa arautzen duen ordenantzan.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, behin betiko onetsirik geldituko da Wifi teknologiaren bidez Interneten nabigatzeko zerbitzuaren prezio publikoa arautzen duen ordenantzako aldaketa, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Eritze Atetzen, 2015eko abuztuaren 28an.–Alkatea, Ezekiel Martín Muxika.
Iragarkiaren kodea: L1511963