2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARMAÑANTZAS
Landalurreko eta hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa 2015eko ekitaldian
Honen bitartez aditzera ematen zaie Armañantzasko herritarrei, Landalurreko eta Hirilurreko Ondasunen gaineko 2015eko Zerga borondatez ordaintzeko epea 2015eko abuztuaren 24an hasi eta irailaren 24an bukatuko dela.
Helbideratuta ez dauden ordainagiriak Armañantzasko Udalaren kontuetan ordaindu ahalko dira, Nafarroako Rural Kutxan edo Caixabanken, aipatutako epean.
Helbideratutako ordainagiriak titularrek baimendutako banku-kontuetan kargatuko dira borondatezko epearen azken egunean, 2015eko irailaren 24an.
Epe hori iragandakoan, Derrigorrezko Diru-bilketa Agentziara igorriko dira, hark premiamendu bidez kobra ditzan, aldez aurretik jakinarazi gabe.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Armañantzasen, 2015eko abuztuaren 24an.–Alkate udalburua, Francisco Javier Oyón Sanz.
Iragarkiaren kodea: L1511956