1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
176/2015 FORU DEKRETUA, irailaren 3koa, Paula Kasares Corrales andrea Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuari atxikitako Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoko Euskararen Sustapenaren eta Plangintzaren Zerbitzuko zuzendari izendatzen duena.
Irailaren 3ko 130/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoaren estatutuen 14. artikuluak xedatzen du Nafarroako Gobernuak libreki izendatuko eta kargutik kenduko dituela zerbitzuko zuzendariak, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuko titularrak proposaturik, Foru Komunitatearen Administrazioko edo haren erakunde autonomoetako edo hari atxikitako funtzionarioen artetik.
Horrenbestez, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2015eko irailaren 3an egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,
DEKRETATU DUT:
1. Paula Kasares Corrales andrea Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuari atxikitako Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoko Euskararen Sustapenaren eta Plangintzaren Zerbitzuko zuzendari izendatzea.
2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2015eko irailaren 3an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.
Iragarkiaren kodea: F1512382