1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
174/2015 FORU DEKRETUA, irailaren 3koa, Elena Garde Macías andrea Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko Kontu-hartze Orokorraren Zerbitzuko zuzendari izendatzen duena.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 26.1 artikuluak xedatzen du zerbitzuko zuzendariak Nafarroako Gobernuak izendatu eta kargutik kenduko dituela, foru dekretu bidez, dagokion departamentuko titularrak proposaturik.
Horrenbestez, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2015eko irailaren 3ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,
DEKRETATU DUT:
1. Elena Garde Macías andrea Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko Kontu-hartze Orokorraren Zerbitzuko zuzendari izendatzea.
2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari eta Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2015eko irailaren 3an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilaria, Mikel Aranburu Urtasun.
Iragarkiaren kodea: F1512359