1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
173/2015 FORU DEKRETUA, irailaren 3koa, Minerva Ullate Fabo andrea, Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko Kontu-hartze Orokorraren Zerbitzuko zuzendaria, kargutik kentzen duena.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 26.1 artikuluak xedatzen du zerbitzuko zuzendariak Nafarroako Gobernuak izendatu eta kargutik kenduko dituela, foru dekretu bidez, dagokion departamentuko titularrak proposaturik.
Horrenbestez, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2015eko irailaren 3ko bilkuran harturiko erabakiarekin bat,
DEKRETATU DUT:
1. Minerva Ullate Fabo andrea, Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko Kontu-hartze Orokorraren Zerbitzuko zuzendaria, kargutik kentzea.
2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea eta Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2015eko irailaren 3an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilaria, Mikel Aranburu Urtasun.
Iragarkiaren kodea: F1512361