176. ALDIZKARIA - 2015eko irailaren 4a - BEREZIA

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

191/2015 FORU DEKRETUA, irailaren 3koa, Javier Vergara Falces jauna, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Prebentzio, Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuen zuzendaria, kargutik kentzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 26.1 artikuluak xedatzen du zerbitzuetako zuzendariak Nafarroako Gobernuak izendatu eta kargutik kenduko dituela, foru dekretu bidez, departamentuko titularrak proposaturik.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2015eko irailaren 3ko bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. Javier Vergara Falces jauna, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barnerko eta Justiziako Departamentuko Prebentzio, Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuen zuzendaria, kargutik kentzea. Ondorioak 2015eko irailaren 9tik aurrera izanen ditu; burutzako azken eguna, beraz, 2015eko irailaren 9a izanen da.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta Barneko Zuzendaritza Nagusiari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2015eko irailaren 3an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1512368