176. ALDIZKARIA - 2015eko irailaren 4a - BEREZIA

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

189/2015 FORU DEKRETUA, irailaren 3koa, Carlos Arana Aicua jauna Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Kudeaketaren eta Baliabideen zuzendariorde izendatzen duena.

Nafarroako Mendekotasun Agentziaren estatutuak onesten dituen irailaren 3ko 172/2015 Foru Dekretuaren 15. artikuluak ezartzen du Nafarroako Gobernuak eginen dituela Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren zuzendariordeen izendapenak eta kargu-uzteak, foru dekretu bidez, dagokion departamentuko kontseilariak proposatuta.

Horrenbestez, Eskubide Sozialetako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2015eko irailaren 3an egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. Carlos Arana Aicua jauna Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Kudeaketaren eta Baliabideen zuzendariorde izendatzea.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2015eko irailaren 3an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, Miguel Laparra Navarro.

Iragarkiaren kodea: F1512363