176. ALDIZKARIA - 2015eko irailaren 4a - BEREZIA

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

188/2015 FORU DEKRETUA, irailaren 3koa, Fermín Castiella Lafuente jauna, Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziako Mendekotasunerako Baliabideen eta Kudeaketaren zuzendariordea, kargutik kentzen duena.

Nafarroako Mendekotasun Agentziaren estatutuak onesten dituen uztailaren 25eko 74/2012 Foru Dekretuaren 15. artikuluak ezartzen du Nafarroako Gobernuak eginen dituela erakunde autonomo honetako zuzendariordeen izendapenak eta kargu-uzteak, foru dekretu bidez, dagokion departamentuko titularrak proposatuta.

Horrenbestez, Eskubide Sozialetako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2015eko irailaren 3an egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. Fermín Castiella Lafuente jauna, Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziako Mendekotasunerako Baliabideen eta Kudeaketaren zuzendariordea, kargutik kentzea.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea eta Gizarte Politiketako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2015eko irailaren 3an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, Miguel Laparra Navarro.

Iragarkiaren kodea: F1512365