176. ALDIZKARIA - 2015eko irailaren 4a - BEREZIA

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

180/2015 FORU DEKRETUA, irailaren 3koa, Fermín Javier Villanueva Ferreras jauna, Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuko zuzendaria, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 26.1 artikuluak xedatzen du zerbitzuko zuzendariak Nafarroako Gobernuaren foru dekretu bidez izendatu eta kargutik kenduko direla, departamentuko titularrak proposaturik.

Horrenbestez, Garapen Ekonomikorako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2015eko irailaren 3an egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. Fermín Javier Villanueva Ferreras jauna, Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuko zuzendaria, kargutik kentzea, berak eskatu baitu.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea eta Garapen Ekonomikorako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2015eko irailaren 3an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Garapen Ekonomikorako kontseilaria, Manuel Ayerdi Olaizola.

Iragarkiaren kodea: F1512374