176. ALDIZKARIA - 2015eko irailaren 4a - BEREZIA

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

179/2015 FORU DEKRETUA, irailaren 3koa, Félix Armendáriz Martínez jauna Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zerbitzu Juridikoko zuzendari izendatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 26.1 artikuluak xedatzen du zerbitzuko zuzendariak Nafarroako Gobernuak izendatuko dituela, foru dekretuen bidez, departamentuko titularrak proposaturik.

Horiek horrela, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2015eko irailaren 3ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. Félix Armendáriz Martínez jauna Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zerbitzu Juridikoko zuzendari izendatzea, eragina izanik abuztuaren 28ko 137/2015 Foru Dekretua argitaratu eta biharamunetik aitzina.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2015eko irailaren 3an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, Isabel Elizalde Arretxea.

Iragarkiaren kodea: F1512378