170. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 31 - BEREZIA

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

144/2015 FORU DEKRETUA, abuztuaren 28koa, Mercedes Leránoz Goñi Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzaile izendatzen duena; institutua Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuari atxikita dago.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 108.3 artikuluari jarraikiz, Nafarroako Gobernuari dagokio, foru dekretu bidez, eta erakundea atxikia duen departamentuko titularrak proposaturik, erakunde publikoetako zuzendari kudeatzaileak izendatzea.

Horrenbestez, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2015eko abuztuaren 28an egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. Mercedes Leránoz Goñi Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzaile izendatzea; institutua Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuari atxikita dago.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, Nafarroako Berdintasunerako Institutura eta Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2015eko abuztuaren 28an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.

Iragarkiaren kodea: F1511980