170. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 31 - BEREZIA

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

139/2015 FORU DEKRETUA, abuztuaren 28koa, María Paz Fernández Mendaza andrea Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaile izendatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 108. artikuluak xedatzen du erakunde publikoetako zuzendari kudeatzaileak Nafarroako Gobernuak izendatu eta kargutik kenduko dituela, Nafarroako Gobernuaren foru dekretu bidez, kasuan kasuko departamentuko titularrak proposaturik.

Era berean, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Estatutuetako 11. artikuluan xedatuta dago Nafarroako Gobernuari dagokiola Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea izendatzea eta kargutik kentzea, foru dekretuaren bidez, erakunde autonomo hori atxikia duen departamentuko titularrak proposaturik eta Gobernu Kontseiluak aldeko txostena emanik. Estatutu horiek martxoaren 14ko 15/2012 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren.

Horrenbestez, Eskubide Sozialetako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2015eko abuztuaren 28an egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. María Paz Fernández Mendaza andrea Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaile izendatzea.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea eta Eskubide Sozialetako Departamentuari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2015eko abuztuaren 28an.–Nafarroako Foru Komunitateko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, Miguel Laparra Navarro.

Iragarkiaren kodea: F1511975