170. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 31 - BEREZIA

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

136/2015 FORU DEKRETUA, abuztuaren 28koa, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariak uztailaren 22an emandako 8/2015 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura eta departamentu bakoitzaren eskumenen esparrua ezarri ziren.

Halaber, abuztuaren 12ko 56/2015 Foru Dekretuaren bidez, Hezkuntza Departamentuaren oinarrizko egitura ezarri zen, alde batera utzi gabe gero garatu ahal izatea.

Bidezkoa da, beraz, Hezkuntza Departamentuaren egitura behar den bezala garatzea eta, hala, Hezkuntza Departamentuaren egitura organiko berria finkatu eta garatzea da foru dekretu honen helburua.

Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2015eko abuztuaren 28an egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

I. KAPITULUA

Xedapen orokorrak

1. artikulua. Hezkuntza Departamentuaren eskumenen esparrua.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak unibertsitateko zein unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzaren eta hizkuntza politikaren arloetan bereganatutako eskumenak Hezkuntza Departamentuak baliatuko ditu, bai eta indarra duten xedapenetan emandako gainerako eskudantziak ere.

2. artikulua. Hezkuntzako kontseilaria.

1. Hezkuntzako kontseilariak, Departamentuaren titularra den aldetik, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen azken xedapenetako lehenean ezarritako eskudantziak baliatu behar ditu, foru dekretu honen 1. artikuluan zehaztu den eskumen esparruaren barnean.

2. Bereziki, eskudantzia hauek erabiltzea dagokio:

Langileriari buruzko politika eta langileriaren arloko eskudantziak zehaztea, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz, izan ere foru dekretu horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako organoek langileen arloan dituzten eskudantziak mugatu baitira.

Lankidetza hitzarmenak eta elkarlanerako hitzarmenak eta akordioak sinatzea Estatuarekin, autonomia erkidegoekin eta beste administrazio publiko batzuekin.

Bere eskumenen esparruan beste administrazio batzuekin batera jarduteko planak onestea.

3. Departamentuaren titularra den aldetik, Hezkuntzako kontseilariaren zeregina da, orobat, kide anitzeko organo hauetako buru izatea:

–Nafarroako Foru Komunitateko Ikasleen Gurasoen Mahaia.

–Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionaleko Iruñeko Patronatua.

–Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionaleko Tuterako Patronatua.

–Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseilua.

4. Hezkuntza Departamentuan Kontseilariaren Kabinetea dago, hari laguntza politikoa eta teknikoa emateko; Kabinetea Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 19. artikuluan ezarritakoari lotu behar zaio eta kontseilariaren menpean dago zuzenean.

3. artikulua. Hezkuntza Departamentuaren antolamendu orokorra.

1. Hezkuntza Departamentuak, bere titularraren goi zuzendaritzapean, honako organo hauek izanen ditu bere oinarrizko egituran:

a) Hezkuntza Zuzendaritza Nagusia.

b) Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusia.

c) Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusia.

4. artikulua. Zuzendaritza nagusien eskudantziak.

Foru dekretu honen 2.2 artikuluan ezarritakoa alde batera utzi gabe, Hezkuntza Departamentuko zuzendaritza nagusiek, kontseilariaren goi zuzendaritzapean eta foru dekretu honetan bakoitzari esleitutako esparruan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluan eta azken xedapenetako lehenbizikoan ezarritako eskudantziak izanen dituzte eta, horietaz gainera, indarra duten xedapenek esleitzen dieten edo Hezkuntzako kontseilariak agintzen dien beste edozein.

5. artikulua. Idazkaritza Tekniko Nagusiaren eskudantziak.

Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiak, foru dekretu honen 1. artikuluan zehaztu den eskumen esparruaren barruan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 23. artikuluan ezarritako eskudantziak baliatuko ditu Hezkuntzako kontseilariaren goi zuzendaritzapean, berari atxikita baitago zuzenean, bai eta idazkaritza tekniko nagusiak arautzen dituen otsailaren 21eko 29/2005 Foru Dekretuan ezarritakoak, indarreko xedapenek emandakoak eta Hezkuntzako kontseilariak agintzen dizkion guztiak ere, eta horretarako behar diren ebazpenak emanen ditu.

6. artikulua. Zerbitzuen eskudantziak.

Zerbitzuek, departamentuko goragoko organoen zuzendaritzapean eta foru dekretu honetan bakoitzari esleitutako esparru materialean, ondoko eginkizunak izanen dituzte: beren menpeko atalak edo unitate organikoak planifikatu, koordinatu, zuzendu eta kontrolatzea; prozedurak arindu, arrazionalizatu eta errazteko printzipioak bultzatu eta sustatzea; indarra duten xedapenek berariaz ezarritakoak eta departamentuko organo eskudunek banatzen edo eskuordetzen dizkietenak.

7. artikulua. Atalen eskudantziak.

Atalek, departamentuko goragoko organoen zuzendaritzapean eta foru dekretu honetan bakoitzari esleitutako esparru materialean, ondoko eginkizunak izanen dituzte: beren eskumenen esparruko lanak gauzatzea eta gainean duten buruarentzako txostenak eta proposamenak egitea, haien menpeko unitateek edo bulegoek egiten dituzten lanak koordinatu, zuzendu eta kontrolatzea eta departamentuko organo eskudunek agintzen dizkieten gainerako guztiak.

II. KAPITULUA

Hezkuntza Zuzendaritza Nagusia

1. ATALA

Eskumenen esparru materiala eta egitura

8. artikulua. Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen esparru materiala.

Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiak foru dekretu honetan aipatzen diren eskudantziak izanen ditu Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako, Hizkuntzetako, Arteko, Kiroleko eta Helduen Hezkuntzako ikasketen arloan. Honako hauek zehazki:

–Ikasketa horiek planifikatu, programatu eta kudeatzea Nafarroako Foru Komunitatearen eskumenen esparruan.

–Unibertsitatez kanpoko irakaskuntzaren arloko jarduketak prestatu eta gauzatzea eta haien jarraipena egitea, Nafarroako Foru Komunitatearen eskumenen esparruan.

–Behar diren jarduketak programatu eta gauzatzea ematen den hezkuntza zerbitzua eraginkorra eta kalitatezkoa izan dadin.

–Legeak eta erregelamenduak egiteko ekimenak aztertu eta Hezkuntzako kontseilariari proposatzea, Foru Komunitateak aipatu diren ikasketen arloan dituen eskumenen esparruan.

–Ikasketak curriculum bidez garatzea, curriculum materialak eta irakasleei beren eginkizunak betetzen laguntzeko beste dokumentu batzuk prestatu eta banatzea, eta arlo horretako berrikuntzak eta saiakuntzak diseinatu eta garatzea.

–Berdintasun prozesuak hedatu eta horietan sakontzea, zuzendaritza nagusi honen eskumenen esparruan.

–Kalitate prozesuak hedatu eta horietan sakontzea, zuzendaritza nagusi honen eskumenen esparruan.

–Bai hezkuntza sistemaren bai Administrazioaren esku-hartzearen kalitate mailak hobetzea.

–Hezkuntza maila batzuen eta besteen kalitatea sustatu eta ebaluatzea, sistemen, kalitate prozesuen eta kalitatea ziurtatu, ebaluatu eta kontrolatzeko metodoen definizioa eta ezarpena bultzatuz.

–Haur Hezkuntzako lehen zikloaren eta landa eskolen arlokoak.

–Irakasleen prestakuntzarako programak eta proposamenak prestatzea.

–Hizkuntza berekiak, gaztelania eta euskara, irakasteko programazioa, hizkuntzen tratamendu integratu baten esparruan, zuzendaritza nagusi honen kudeaketa esparruan.

–Desberdintasunak konpentsatzeko eta sektore ahulenei arreta emateko programak prestatu eta garatzea, eta xede horretarako baliabideak planifikatzea.

–Eskola eta lanbide orientazioa programatzea.

–Helduen Hezkuntza programatu eta kudeatzea.

–Lanbide Heziketaren arloko eginkizunak.

–Departamentuari dagokion hezkuntza arloko ikuskatzailetzan jardutea.

–Indarra duten xedapenek Hezkuntza Departamentuari ematen dizkioten gainerako eginkizunak, zuzendaritza nagusi honen esparruan.

9. artikulua. Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiaren egitura.

Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiaren egituran zerbitzu hauek daude:

a) Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzua.

b) Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzua.

c) Ebaluazioaren, Kalitatearen, Prestakuntzaren eta Bizikidetzaren Zerbitzua.

d) Lanbide Heziketaren Zerbitzua.

e) Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzua.

2. ATALA

Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzua

10. artikulua. Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuaren eginkizunak.

Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuak, kudeatzen duen esparruko gaietan, foru dekretu honetan esleitzen zaizkion eginkizunak izanen ditu eta, berariaz, honako hauek:

–Indarra duen hezkuntza sistemak araudiaren aldetik behar duen garapena aztertu eta proposatzea.

–Ikasketen eta antolaketaren arloetako araudia prestatu eta proposatzea.

–Estatuko zein autonomia erkidegoetako hezkuntza administrazioek onesten duten araudia erregistratu, katalogatu eta artxibatzea.

–Titulu akademikoak emateko eta ikasketak baliozkotzeko proposamenak tramitatu eta ebaztea.

–Ikasketa ziurtagiriak ematea eta tituluak homologatzeko eta ikasketak baliozkotzeko espedienteak tramitatzea eta, hala behar denean, ebaztea.

–Eskola irakaskuntzen maila, etapa eta modalitate guztietako curriculum edukiak prestatu eta eguneratzea.

–Helduen hezkuntza planifikatu eta garatzea.

–Hezkuntza laguntzako premia berariazkoak dituzten ikasleei buruzko araudia prestatu eta Hezkuntza Departamentuari proposatzea, zuzendaritza nagusiko beste zerbitzuekin batera; horretaz gainera, orientazio departamentuen orientazio eginkizunari buruzko araudia.

–Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroa (NHBBZ) kudeatzea.

–Hezkuntza laguntzako premia bereziak dituzten ikasleei laguntzearekin zerikusia duten jarduketak eta programak planifikatzea eta departamentuan bertan eta beste departamentu, zerbitzu, erakunde eta entitate batzuekin koordinatzea.

–Orientazioko langileen jarduketak planifikatzea, ikasleen eskolatze modalitateetan eta geroko lanbiderako prestatzeko aukeren inguruan.

–Irakasle eta familientzako material didaktikoa prestatu, argitaratu eta zabaltzea, hezkuntza laguntzako premia bereziak dituzten ikasleei hezkuntza hobea eman ahal izateko.

–Zuzendaritza nagusiko beste zerbitzu batzuekin eta ikastetxeekin lankidetzan aritzea, aniztasunari erantzuteari loturik dauden hezkuntza arloko berrikuntza programak eta esperimentazio proiektuak proposatu, onetsi, gauzatu eta ebaluatzeko lanean.

–Hezkuntza laguntzako premia berezien arloan diharduten entitate eta erakunde ofizialekin eta gizarte ekimenekoekin lankidetza edo koordinazioa bultzatzea.

–Hezkuntza Departamentuko beste zerbitzu batzuekin eta toki entitateekin lankidetzan aritzea, ikastetxeetan oztoporik gabekoak eta sarrera errazekoak diren eremuak izan daitezen.

–Unibertsitatearekin lankidetzan aritzea hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen eta kultura-aniztasunekoen inguruko programei buruzko ikerketa eta aplikazioan.

–Hezkuntza esparruetan bizikidetza hobetzera bideratuta dauden era guztietako jarduketak sustatzea, indarra duen araudiari loturik.

–Haur hezkuntzako lehen zikloko hezkuntza-eskaintza planifikatzeko proposamena egitea.

–Ikastetxeetako titularrei hitzarmenak eta aholkularitza proposatzea, tramitaziorako.

–Diru-laguntzen eta finantziazioko beste gastu batzuen kudeaketa, departamentuko beste zerbitzu batzuekin koordinatuta.

–Beste administrazio batzuekin elkarlanean aritzea haur hezkuntzako lehen zikloaren arloan.

–Ziklo horretako ikasketak garatzeko beharrezkoa den araudia prestatzea.

–Hezkuntza Departamentuak ziklo horren inguruan onetsitako araudia eta funtzionamenduko irizpideak zabaldu eta aplikatzea.

–Hezkuntza ziklo honetan familien eta hezitzaileen arteko lankidetza sustatzea.

–Prebentzio eta konpentsaziozko jarduketa bideratzeko ekintzen aurreikuspena egitea, hezkuntzan zuzentasunaren alde jokatzeko.

–Hezkuntza Proiektuan sartu beharreko Proposamen Pedagogikoa prestatu eta garatzeko aholkularitza ematea.

–Haur hezkuntzako lehen zikloko ikasleez arduratzen diren irakasleen eta hezkuntzako beste langile batzuen urteko Prestakuntza Planaren proposamena egitea, zuzendaritzako beste zerbitzu batzuekin batera.

–Hezkuntzako esperientziak sustatu eta garatzea eta horien zabalkundea egitea.

–Landa eskolen edo osatugabeen arloko kudeaketa, proposamena, arreta eta antolaketa.

–Esleitu zaizkion gaien gaineko administrazio espedienteen instrukzioa egitea.

–Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak eta helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion guztiak, kudeatzen duen esparruan.

11. artikulua. Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuaren egitura.

Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuak atal hauek izanen ditu:

a) Ikasketak Antolatzeko Atala.

b) Aniztasunarekiko Arretaren eta Hezkuntza Premia Berezien Atala

c) 0-3 urteko Haurren eta Landa Eskolen Atala

12. artikulua. Ikasketak Antolatzeko Atalaren eginkizunak:

Ikasketak Antolatzeko Atalak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu eta, berariaz, honako hauek:

–Indarra duen hezkuntza sistemak araudiaren aldetik behar duen garapena aztertu eta proposatzea.

–Ikasketen eta hezkuntza antolaketaren arloetako araudia prestatu eta proposatzea.

–Estatuko zein autonomia erkidegoetako hezkuntza administrazioek onesten duten araudia erregistratu, katalogatu eta artxibatzea.

–Titulu akademikoak emateko eta ikasketak baliozkotzeko proposamenak tramitatu eta ebaztea.

–Ikasketa ziurtagiriak ematea eta tituluak homologatzeko eta ikasketak baliozkotzeko espedienteak tramitatzea eta, hala behar denean, ebaztea.

–Ikasketen eta Espezialitateen Erregistroa eta Diplomen eta Tituluen Erregistroa kudeatzea.

–Eskola irakaskuntzen maila, etapa eta modalitate guztietako curriculum edukiak eguneratzen laguntzea.

–Helduen hezkuntza planifikatu eta garatzea.

–Esleitu zaizkion gaien gaineko administrazio espedienteen instrukzioa egitea.

–Helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion gainerako eginkizunak, kudeatzen duen esparruan.

13. artikulua. Aniztasunarekiko Arretaren eta Hezkuntza Premia Berezien Atalaren eginkizunak.

Aniztasunarekiko Arretaren eta Hezkuntza Premia Berezien Atalak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan esleitzen zaizkion eginkizunak izanen ditu, eta berariaz honako hauek:

–Hezkuntza laguntzako premia bereziak dituzten ikasleen inguruan, aniztasunari erantzutearen esparruan, Hezkuntza Departamentuan izanen diren funtzionamendu irizpideen eta araudiaren proposamena prestatzea, zuzendaritza nagusiko beste zerbitzu batzuekin batera.

–Desgaitasunen bat edo portaeraren nahaste larriak izatearen ondorioz hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei laguntza emateko jarduketak, baliabideak eta euskarriak planifikatzea eta horien gaineko proposamena egitea. Ikasleen premia horiek ikasteko berariazko zailtasunen, gaitasun intelektual handien, hezkuntza sisteman berandu sartzearen, gaixotasunen, baldintza pertsonalen edo eskola historiaren ondoriozkoak izan daitezke.

–Hezkuntza arloko berrikuntza eta ikerketa programak eta esperimentazio proiektuak proposatu, zabaldu eta ebaluatzea, bai eta ikasleen aniztasunari eta behar den laguntza motari erantzuteko berariazko programak garatzea ere.

–Irakasle eta familientzako material didaktikoak prestatu, argitaratu eta zabaltzea, hezkuntza laguntzako premia bereziak dituzten ikasleei hezkuntza hobea eman ahal izateko.

–Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentrotik bereziki, Hezkuntza Bereziko ikastetxeei eta ikastetxe arruntei aholkuak eta laguntza ematea, aniztasunari eta, zehazkiago, hezkuntzako laguntzako premia bereziak dituzten ikasleei arreta emateko.

–Departamentuak hezkuntza premia berezien arloan sortzen diren premia orokorretarako ikasle, ikastetxe eta familiei ematen dizkien diru-laguntzak planifikatu eta kudeatzea.

–Hezkuntza laguntzako premia bereziak dituzten ikasleei laguntzearekin zerikusia duten jarduketak eta programak planifikatzea eta departamentuan bertan eta beste departamentu, zerbitzu, erakunde eta entitate batzuekin koordinatzea.

–Hezkuntza laguntzako premia bereziak dituzten ikasleen zentsua egin eta kudeatzea, bere eskumenen esparruan.

–Hezkuntza sisteman berandu sartzearen edo beste egoera berariazko batzuen ondoriozko hezkuntza premiak dituzten ikasleen eskolatzea planifikatzen laguntzea, Nafarroako ikastetxe guztien artean erantzukizuna partekatzeko eta zuzentasunez jokatzeko irizpideak ezarriz.

–Orientazio Departamentuen eta, oro har, orientazioko langileen orientazio eginkizunari buruzko araudia aplikatzea.

–Ikasleak eskolatzeko modalitateen gainean eta etorkizuneko lanbiderako prestatzeko aukeren gainean, orientazioko profesionalek egiten duten lana planifikatzea, irakasle taldeekin eta familiekin elkarlanean.

–Orientazio lana, berrikuntza eta ikerketa, langileen koordinazioa, jardunbide egokien zabalkundea eta prestakuntzarako elkarlana etengabe hobetzeko laguntza ematea, on line plataformen edo beste baliabide batzuen bitartez.

–Orientatzaileen berariazko esku-hartzea behar duten ikasleei buruzko txostenak egitea.

–Hezkuntza laguntzako premia bereziak garaiz atzematea.

–Irakasle taldeekin eta familiekin elkarlanean aritzea ikasleen eskolatze egokia errazteko eta horien jarraipena egiteko etapa edo modalitatea aldatzean.

–Irakasleek eta beste langile batzuek esku-hartzeko irizpideak eta jarraibideak koordinatzea, ikasleentzako arreta pertsonalizatua izan dadin.

–Hezkuntza orientazioaren eginkizunak garatzeko behar diren material psikoteknikoen eta baliabide dokumental eta bibliografikoen dotazioa kudeatu eta eguneratzea, NHBBZrekin batera.

–Urteko Plana eta kasuan kasuko Memoria prestatzea, zerbitzuaren jarraibideen arabera.

–Hezkuntza Departamentuak onetsitako funtzionamendu irizpideak eta araudia zabaldu eta aplikatzea, ikasleak hezkuntza sisteman berandu sartzearen edo berariazko beste egoera batzuen ondoriozko hezkuntza premiei dagokienez.

–Hezkuntza sisteman berandu sartzearen, irakas-hizkuntza ez jakitearen edo egoera soziokultural ahulean egotearen ondorioz, aniztasunari erantzutearen esparruan, hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei laguntzeko behar diren jarduketak, baliabideak eta sostenguak programatu eta proposatzea.

–Irakasle eta familiak gidatzeko material didaktikoak prestatu, argitaratu eta zabaltzea, ikasleak sisteman hobeki txertatzeko, zuzendaritza nagusiko beste zerbitzu batzuekin elkarlanean.

–Ikastetxeei aholkua eta laguntza ematea harrera programak eta berandu eskolatzen diren ikasleei arreta emateko programak ezartzerakoan.

–Hezkuntzan aukera berdintasuna bermatzeko eta egoera sozial ahula izateagatik ikasleek jasan ditzaketen ondorioak konpentsatzeko laguntzak kudeatzea.

–Ikasle atzerritarrei edo gutxiengo soziokulturaletako ikasleei laguntzen dieten ikastetxe, gizarte zerbitzu, osasun zerbitzu, erakunde eta entitateen arteko koordinazio lana egitea.

–Egoera soziokultural ahularen ondorioz hezkuntza premiak dituzten ikasleen zentsua egin eta kudeatzea, bere eskumenen esparruan.

–Ikasleak sisteman txertatzeari begira Europan, Estatuan, Komunitatean eta udaletan egiten diren ekintzetan parte hartzea, eta kongresuak eta jardunaldiak sustatzea jardunbide egokiak bultzatzeko ikasleak txertatzearen eta hezkuntza bikaintasunaren, hezkuntza pertsonalizatuaren eta eskola uztea saihestu eta aurreikustearen garapenean.

–Esleitu zaizkion gaien gaineko administrazio espedienteen instrukzioa egitea.

–Helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion gainerako eginkizunak, kudeatzen duen esparruan.

14. artikulua. 0-3 urteko Haurren eta Landa Eskolen Atalaren eginkizunak.

0-3 urteko Haurren eta Landa Eskolen Atalak, kudeatzen duen esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu eta, berariaz, honako hauek:

–Haur hezkuntzako lehen zikloko hezkuntza-eskaintza planifikatzeko proposamena egitea.

–Ikastetxeetako titularrei hitzarmenak eta aholkularitza proposatzea, tramitaziorako.

–Diru-laguntzen eta finantziazioko beste gastu batzuen kudeaketa, departamentuko beste zerbitzu batzuekin koordinatuta.

–Beste administrazio batzuekin elkarlanean aritzea haur hezkuntzako lehen zikloaren arloan.

–Ziklo horretako ikasketak garatzeko beharrezkoa den araudia prestatzea.

–Hezkuntza Departamentuak ziklo horren inguruan onetsitako araudia eta funtzionamenduko irizpideak zabaldu eta aplikatzea.

–Hezkuntza ziklo honetan familien eta hezitzaileen arteko lankidetza sustatzea.

–Prebentzio eta konpentsaziozko jarduketa bideratzeko ekintzen aurreikuspena egitea, hezkuntzan zuzentasunaren alde jokatzeko.

–Hezkuntza Proiektuan sartu beharreko Proposamen Pedagogikoa prestatu eta garatzeko aholkularitza ematea.

–Haur hezkuntzako lehen zikloko ikasleez arduratzen diren irakasleen eta hezkuntzako beste langile batzuen urteko Prestakuntza Planaren proposamena egitea, zuzendaritzako beste zerbitzu batzuekin batera.

–Hezkuntzako esperientziak sustatu eta garatzea eta horien zabalkundea egitea.

–Landa eskolen edo osatugabeen arloko kudeaketa, proposamena, arreta eta antolaketa.

–Esleitu zaizkion gaien gaineko administrazio espedienteen instrukzioa egitea.

–Helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion gainerako eginkizunak, kudeatzen duen esparruan.

3. ATALA.

Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzua

15. artikulua. Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuaren eginkizunak.

Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuak, kudeatzen duen esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu eta, berariaz, honako hauek:

–Zuzendaritza nagusi honen esparrukoak diren mailetan, euskararen irakaskuntza planifikatzea.

–Hizkuntza arloko laguntza ematearren hezkuntza jarduera osagarriak eta eskolaz kanpokoak bultzatzea eta antolatzea.

–Hezkuntza Ministerioak sustatzen dituen lurralde lankidetzako programak Foru Komunitatean antolatzea.

–Euskararen curriculum edukiak prestatzea, eguneratzea eta aztertzea, departamentuko gainerako zerbitzuekin koordinatuta.

–Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta Bigarren Hezkuntzan euskara irakasteko material didaktiko osagarriak prestatu eta zabaltzea, Nafarroako Gobernuko beste departamentu batzuekin eta zuzendaritza nagusiko beste zerbitzu batzuekin lankidetzan arituz.

–Euskara irakasteko gaitasun tituluak tramitatzea, eta haiek eskuratzeko probak egitea.

–Euskara irakasleen edo eskolak euskaraz ematen dituzten irakasleen hobekuntza ikastaroak planifikatu eta egitea, Zuzendaritza Nagusiko beste zerbitzu batzuekin lankidetzan arituz.

–Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa kudeatzea.

–Helduei euskara irakasteko irakaskuntza modalitateak eta curriculum edukiak prestatzea, eguneratzea eta aztertzea, Gobernuko beste zerbitzu batzuekin lankidetzan arituz.

–Atzerriko hizkuntzen irakaskuntza eta ikaskuntza sustatzea derrigorrezko irakaskuntzaren etapetan, derrigorrezkoaren ondokoan eta hizkuntza eskola ofizialetan, departamentuan dagozkion zerbitzuekin koordinatuta.

–Atzerriko hizkuntzen irakaskuntzako esperientzia berritzaileak planifikatzea, sustatzea eta haien jarraipena egitea, bereziki Europar Batasunean gehien erabiltzen diren hizkuntzei eta bertako hizkuntza ofizialei dagokienez.

–Atzerriko hizkuntzak irakasteko programa eta material didaktikoei buruzko aholkuak ematea.

–Hizkuntzen ikaskuntza funtzionala laguntzeko jarduerak antolatzea, burutzea eta kontrolatzea.

–Hizkuntza eskola ofizialak kudeatu eta koordinatzea, zuzendaritza nagusiko beste zerbitzu batzuekin lankidetzan arituz.

–Hizkuntza eskola ofizialek egiten duten eskaintza planifikatzea, departamentuko beste zerbitzu batzuekin lankidetzan arituz.

–Europar Batasunak Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan ezartzen dituen hizkuntzen ezagutza mailak eta Hizkuntzen Portfolioaren erabilera ezartzera zuzenduriko jarduketak, hezkuntza maila ez-unibertsitarioetan.

–Europar Batasunaren Etengabeko Ekintzarako Programan diren ekintzak kudeatzea, zuzendaritza nagusi honen esparruko eskola mailetan.

–Indarra duen hezkuntza sistemak araudiaren aldetik behar duen garapena aztertu eta proposatzea, arte ikasketei dagokienez, arte plastikoen eta diseinuaren lanbide irakaskuntzaren arloan Lanbide Heziketaren Zerbitzuari dagozkion eginkizunak ezertan galarazi gabe.

–Arte ikasketen inguruan hezkuntza arloko berrikuntza programak eta esperimentazio proiektuak planifikatu, sustatu, koordinatu eta jarraipena egitea.

–Araubide orokorreko irakaskuntzaren etapa desberdinetan musikaren hezkuntza garatzen laguntzea, Hezkuntza Departamentuko beste instantzia batzuekin batera.

–Musikaren Hiriko Kontserbatorioetan musika ikasketen hezkuntza eskaintza zehaztu eta koordinatzea.

–Atalak kudeatzen duen esparruan egiten diren deialdiak prestatu eta kudeatzea.

–Musikaren Hiriaren instalazio eta hornidura beharrak planifikatu eta behar horiei erantzutea.

–Musikaren Hiriaren ekipamendu didaktikorako eta azpiegituretarako zehazten diren planak proposatu, planifikatu, gauzatu eta kontrolatzea.

–Eskumena duten organoekin koordinatu eta elkarlanean aritzea, Musikaren Hirian sare informatikoek eta komunikazioek behar bezala funtzionatzeko.

–Segurtasun arloan eskumena duten organoekin lankidetzan aritzea, Musikaren Hiriaren eta bertan dauden pertsonen segurtasun beharrak planifikatu eta behar horiei erantzuteko.

–Musikaren Hiriari atxikitako langileen kudeaketa eta administrazioa.

–Musikaren Hirian jarduera ez akademikoak planifikatu eta programatzea.

–Beste entitate batzuekin elkarlanean aritzea, Musikaren Hiriaren kanpo-proiekzioa sustatzeko.

–Kontserbatorioetako zuzendaritza taldeekin koordinatzea, esleituta dituen eginkizunak gauzatzeko beharrezkoak diren gaietan.

–Esleitu zaizkion gaien gaineko administrazio espedienteen instrukzioa egitea.

–Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak eta helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion guztiak, kudeatzen duen esparruan.

16. artikulua. Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuaren egitura.

Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuak atal hauek izanen ditu:

a) Euskara Atala.

b) Ingelesaren eta Atzerriko Beste Hizkuntza Batzuen Atala.

c) Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Atala.

17. artikulua. Euskara Atalaren eginkizunak.

Euskara Atalak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu eta, berariaz, honako hauek:

–Euskarazko hizkuntza eredua eta euskara ekartzen dutenak arautzeko proposamena.

–Euskararen irakaskuntzaren curriculum garapenaren gaineko txostenak, azterlanak eta proposamenak egitea, zuzendaritza nagusiko beste zerbitzu batzuekin lankidetzan arituz.

–Euskara irakasteko material didaktikoak prestatzeko eta erosteko proposamenak egitea, zuzendaritza nagusiko beste zerbitzu batzuekin lankidetzan arituz.

–Irakasleei eskaintzen zaizkien euskarazko prestakuntza jarduerak planifikatzea, zuzendaritza nagusiko beste zerbitzu batzuekin elkarlanean.

–Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroaren urteko lan plana, ikasturte amaierako memoria eta antolaketarako agiria onets daitezen proposatzea, eta haien jarraipena egitea.

–Hizkuntza arloko laguntza emateko hezkuntza jarduera osagarrien eta eskolaz kanpokoen plangintza proposatzea, bai eta jarduera horiek ikastetxeko hezkuntza planetan integratzeko estrategiak ere.

–Eskola esparruan euskara erabiltzeko jarduerak egiten dituzten gizarte ekimeneko entitateekin edo entitate publikoekin hitzarmenak sinatzeko proposamenak egitea.

–Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) eskuratzeko Nafarroako Gobernuak antolatzen dituen probak prestatzeko eta egiteko irizpideak prestatzea eta proposatzea, eta proba horien baliokideak eta homologazioak proposatzea.

–Euskara helduei irakasteko Zubiarte euskaltegi publikoaren planifikazioa eta jarraipena egitea.

–Esleitu zaizkion gaien gaineko administrazio espedienteen instrukzioa egitea.

–Helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion gainerako eginkizunak, kudeatzen duen esparruan.

18. artikulua. Ingelesaren eta Atzerriko Beste Hizkuntza Batzuen Atalaren eginkizunak.

Ingelesaren eta Atzerriko Beste Hizkuntza Batzuen Atalak, kudeatzen duen esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu eta, berariaz, honako hauek:

–Atzerriko hizkuntzen irakaskuntza eta ikaskuntza sustatzea eskolako ikasketen etapa guztietan, departamentuan dagozkion beste zerbitzuekin koordinatuta.

–Atzerriko hizkuntzen irakaskuntzako esperientzia berritzaileak planifikatu, sustatu eta haien jarraipena egitea, bereziki Europar Batasunean gehien erabiltzen diren hizkuntzei eta bertako hizkuntza ofizialei dagokienez.

–Atzerriko hizkuntzak irakasteko programa eta material didaktikoei buruzko aholkuak ematea.

–Hizkuntzen ikaskuntza funtzionala laguntzeko jarduerak antolatzea, burutzea eta kontrolatzea.

–Hizkuntza arloko laguntza emateko hezkuntza jarduera osagarrien eta eskolaz kanpokoen plangintza proposatzea, bai eta jarduera horiek ikastetxeko hezkuntza planetan integratzeko estrategiak ere.

–Gure komunitateko hizkuntza eskola ofizialek duten eskaintza koordinatu, planifikatu eta kudeatzea.

–Unibertsitatez kanpoko hezkuntza maila guztietan, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren ondoriozko hizkuntzen jakite-mailak ezartzen eta hizkuntzen Portfolioa erabiltzen lagunduko duten jarduketak egitea.

–Etapa guztietan atzerriko hizkuntzen irakaskuntza edukien bidez sustatzeko ekintzak diseinatu eta garatzea.

–Hizkuntzei buruzko hezkuntza programa berritzaileak baimentzea eta haiek garatzeko betebeharrak zehaztea.

–Etapa guztietako ikastetxe publikoetan hizkuntzak ikasteko programak planifikatu, sustatu eta haien gaineko aholkuak ematea, baita irakasleen prestakuntza arloan ere.

–Ikasleek etapa guztietan lortzen dituzten emaitzak baloratzen laguntzea.

–Hezkuntza Antolamenduaren eta Berrikuntzaren Zerbitzuari laguntzea, atzerriko hizkuntzen irakasleen prestakuntza diseinatzen.

–Europar Batasunaren Etengabeko Ekintza Programako ekintzak sustatu eta kudeatzea zuzendaritza nagusi honen esparruko hezkuntza mailetarako.

–Ikasleek atzerrian ikasteko programak planifikatu eta kudeatzea.

–Hizkuntza arloko laguntza emateko hezkuntza jarduera osagarrien eta eskolaz kanpokoen plangintza proposatzea, bai eta jarduera horiek ikastetxeko hezkuntza planetan integratzeko estrategiak ere.

–Esleitu zaizkion gaien gaineko administrazio espedienteen instrukzioa egitea.

–Helburuak egoki betetzeko agintzen zaion beste edozein eginkizun, kudeatzen duen esparruan.

19. artikulua. Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Atalaren eginkizunak.

Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Atalak, kudeatzen duen esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu eta, berariaz, honako hauek:

–Indarra duen hezkuntza sistemak araudiaren aldetik behar duen garapena aztertu eta proposatzea, arte ikasketei dagokienez, arte plastikoen eta diseinuaren lanbide irakaskuntzaren arloan Lanbide Heziketaren Zerbitzuari dagozkion eginkizunak ezertan galarazi gabe.

–Arte ikasketen inguruan hezkuntza arloko berrikuntza programak eta esperimentazio proiektuak planifikatu, sustatu, koordinatu eta jarraipena egitea.

–Araubide orokorreko irakaskuntzaren etapa desberdinetan musikaren hezkuntza garatzen laguntzea, Hezkuntza Departamentuko beste instantzia batzuekin batera.

–Musikaren Hiriko Kontserbatorioetan musika ikasketen hezkuntza eskaintza zehaztu eta koordinatzea.

–Atalak kudeatzen duen esparruan egiten diren deialdiak prestatu eta kudeatzea.

–Musikaren Hiriaren instalazio eta hornidura beharrak planifikatu eta behar horiei erantzutea.

–Musikaren Hiriaren ekipamendu didaktikorako eta azpiegituretarako zehazten diren planak proposatu, planifikatu, gauzatu eta kontrolatzea.

–Eskumena duten organoekin koordinatu eta elkarlanean aritzea, Musikaren Hirian sare informatikoek eta komunikazioek behar bezala funtzionatzeko.

–Segurtasun arloan eskumena duten organoekin lankidetzan aritzea, Musikaren Hiriaren eta bertan dauden pertsonen segurtasun beharrak planifikatu eta behar horiei erantzuteko.

–Musikaren Hiriari atxikitako langileen kudeaketa eta administrazioa.

–Musikaren Hirian jarduera ez akademikoak planifikatu eta programatzea.

–Beste entitate batzuekin elkarlanean aritzea, Musikaren Hiriaren kanpo-proiekzioa sustatzeko.

–Kontserbatorioetako zuzendaritza taldeekin koordinatzea, esleituta dituen eginkizunak gauzatzeko beharrezkoak diren gaietan.

–Bere eginkizunak behar bezala gauzatzeko esleitzen zaizkion baliabide ekonomikoak kudeatzea.

–Esleitu zaizkion gaien gaineko administrazio espedienteen instrukzioa egitea.

–Helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion gainerako eginkizunak, kudeatzen duen esparruan.

4. ATALA

Ebaluazioaren, Kalitatearen, Prestakuntzaren eta Bizikidetzaren Zerbitzua

20. artikulua. Ebaluazioaren, Kalitatearen, Prestakuntzaren eta Bizikidetzaren Zerbitzuaren eginkizunak.

Ebaluazioaren, Kalitatearen, Prestakuntzaren eta Bizikidetzaren Zerbitzuak, kudeatzen duen esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu eta, berariaz, honako hauek:

–Nafarroako Hezkuntza Sistemaren etapa eta irakaskuntza ezberdinetan behar adina ebaluazio diseinatzea, antolatzea eta egitea.

–Nafarroako hezkuntza sistemako etapei eta ikasketei buruzko kanpoko ebaluazioak diseinatu, antolatu eta egitea.

–Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aurreikusitako diagnostikoko ebaluazioak antolatzea.

–Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioko Ebaluazio Institutuak zuzentzen dituen estatuko eta nazioarteko ebaluazioak Nafarroan koordinatzea.

–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Hezkuntza Departamentuak Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren Ebaluazio Institutuan duen parte-hartzea koordinatzea eta bideratzea.

–Urteroko txostenak egitea, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako emaitza akademikoei buruz.

–Nafarroako hezkuntza adierazleak prestatzea, estatuko eta nazioarteko adierazleen sistemen testuinguruaren barnean.

–Ebaluazio gaiei buruzko txostenak eta azterlanak egitea.

–Hezkuntza Departamentuaren beste instantzia batzuekin batera aritzea, hezkuntza sistemaren funtzionamenduari buruzko informazioa emanez.

–Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuarekin elkarlanean aritzea ikastetxeak, irakasleak eta programak ebaluatzeko.

–Kalitate eta etengabeko hobekuntza prozesuak emeki-emeki ezartzea departamentu honen menpeko ikastetxe publikoek bikaintasuna lor dezaten.

–Eskola erakundeetarako egokia den kalitate-egiaztapena garatzea.

–Kalitate sistemak emeki-emeki ezartzea departamentu honetako kudeaketa sistemetan eta zerbitzuen gutunean.

–Sistemak garatzea Hezkuntza Departamentuak egiten dituen zerbitzuei buruz herritarrek dituzten pertzepziorako eta espektatibetarako eta iradokizun, kexa eta erreklamazioetarako.

–Enplegatu publikoak prestatu eta mailaz igotzea, haien kudeaketa etengabe hobetzeko.

–Zerbitzuak etengabe hobetzeko egiten diren ekarpenak aitortzeko bideak garatzea.

–Informazio sistemak hobetzea departamentuko unitateen artean.

–Irakasleen prestakuntza beharrak zehaztea, egiazko egoeraren eta hezkuntza sistemaren aurreikuspenen arabera.

–Irakasleen prestakuntza plana prestatu eta gauzatzea, zuzendaritza nagusiko beste zerbitzuekin koordinatuta.

–Prestakuntza arloko ildo nagusiak ezartzea, departamentuko administrazio unitate guztiek jarraitu beharrekoak.

–Irakasleentzako laguntza zentroak eta baliabide zentroak kudeatu eta koordinatzea.

–Oinarrizko prestakuntzaz eta etengabekoaz arduratzen diren ikastetxe eta erakunde unibertsitarioekin eta irakasleen hobekuntzaren ardura duten beste erakunde batzuekin lankidetza hitzarmenak sinatzea eta horien jarraipena egitea.

–Irakasleen prestakuntzarako beharrezkoak diren laguntzak emateko deialdiak egin eta kudeatzea.

–Irakasleei teknologia berriei buruzko urrutiko prestakuntzako ikastaroak edo curriculumean teknologia berriak sartzen dituztenak garatu eta gauzatzea.

–Departamentuko beste zerbitzu batzuekin batera, informazioaren eta komunikazioaren teknologietako prestakuntza jarduerak garatzea irakasleentzat, eta teknologia berriak baliabide didaktiko gisa erabil daitezen bultzatzea.

–Prestakuntzaren arloko berrikuntzarekin eta kalitatearekin lotura dutenak.

–Hezkuntza berrikuntzarako proiektu eta programak proposatu, onetsi, gauzatu eta ebaluatzea.

–Baliabide didaktikoen zabalkundea egin eta, hala behar denean, horiek prestatzea.

–Hezkuntza Departamentuak ezarritako bideak erabiliz, hezkuntza komunitateko sektoreek, eskolako jazarpenaren, indarkeriaren eta tratu txarren gainean, eta, orobat, bizikidetzari eta gatazken konponketari buruzko beste kontu batzuen gainean, egiten dituzten kontsulta guztiei erantzutea eta aholku ematea.

–Ikastetxe, familia eta ikasleei aholku ematea eta/edo esku hartzea jazarpenik edo gatazka larririk bada.

–Bortizkeriaren eta tratu txarren kontra Hezkuntza Departamentuak berariaz ezarririko laguntzarako doako linea telefonikoaz eta posta elektronikoaz arduratzea.

–Esku hartzea eta jarraipena egitea ikastetxeetako gatazken konponketan, ukitutakoek hala eskatzen dutenean edo ofizioz, baldin eta Hezkuntza Departamentuak idatziz azaltzen badu esku-hartze horren arrazoia.

–Hezkuntza Departamentuko Bizikidetzaren Batzordean parte hartzea, baita Nafarroako eskoletako bizikidetzari buruzko erregulazioan ere.

–Aktiboki parte hartzea Haurrei eta nerabeei arreta emateko hezkuntzaren, osasunaren eta gizarte zerbitzuen artean elkarlanean aritzeko batzordean, jarduketak koordinatzeko eta arazo psikosozial bereziak dituen ikasleei jarraipena egiteko.

–Ikastetxeei sostengua ematea bizikidetzaren planak garatu eta eguneratzean.

–Elkarlanean aritzea Hezkuntza Departamentuko Bizikidetzaren Batzordearekin eta hezkuntzaren ikuskapenarekin urtero bizikidetzaren planak Nafarroako ikastetxeetan berraztertzeko.

–Bizikidetzaren kanpainak aldian behin sustatu eta zabaltzea, bai haiek hobetu eta garatzeko planak, jarduerak eta materialak ere.

–Bizikidetza Atalaren web orriko edukiak eta materialak eguneratzea.

–Bizikidetzaren arloko hezkuntza esperientzien trukea bultzatzea Foru Komunitateko ikastetxeen artean.

–Irakasleen prestakuntzarako planeko bizikidetzaren programa sustatu, diseinatu eta garatzea, jardunaldi, mintegi, ikastaro, informazio saio eta lantegien bitartez, eskolako bizikidetzaren arloan, eta haren jarraipena egitea Irakasleen Prestakuntzako Atalaren laguntzarekin.

–Bizikidetzaren arloko aholkulariak koordinatzea, baita Bizikidetza Ataleko bizikidetza arloko prestatzaile-laguntzaileen taldearena ere.

–Koordinazioa erraztea instituzioen (Nafarroako Gobernuko departamentuak, udalak, mankomunitateak, unibertsitateak, Bizikidetzaren Behatokia...) eta bizikidetzaren aldeko hezkuntzaren berariazko alorretan lan egiten duten erakundeen artean, dauden baliabideak ahalik eta hobekien erabiliz, eta ebaluazioa eta ikerketa egitea alor horretan.

–Ikastetxeei aholku ematea bizikidetzaren planak prestatu eta garatzeko orduan eta programak sustatzea bizikidetzaren aldeko hezkuntzari buruz, bitartekotzari eta bakearen aldeko hezkuntzari buruz, hezkuntza emozionalari buruz eta eskolako jazarpenaren prebentzioari buruz, besteak beste.

–Ikasleen eta irakasleen partaidetza duten jarduerak sustatu, bultzatu eta koordinatzea, eskolako bizikidetza hobetzeko, batik bat eskolako bitartekotza eta ikasle laguntzailearen programak.

–Erakunde eta antolakundeak koordinatzeko jarduketetan parte hartzea, horiek bizikidetzari lotutako alderdiak lantzera bideratzen direnean, baita departamentuak Bizikidetza Atalaren esku uzten dituen ordezkaritza lanetan ere.

–Hezkuntza Departamentua ordezkatzea Estatuan zein Europan eskolako bizikidetzari buruz egiten diren jarduera eta proiektu guztietan.

–Ikastetxe bakoitzean bizikidetzaren arduradunaren figura lagundu eta sustatzea, eta baliabideak ematea haren eginkizunetan ari dadin.

–Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren printzipioa departamentuaren jardueran txertatzen dela zaintzea, gaian eskumena duten organoei aplikatzeko laguntza emanez.

–Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren printzipioa departamentuaren jardueran txertatzea xede orokorra duten planetan parte hartzea.

–Esleitu zaizkion gaien gaineko administrazio espedienteen instrukzioa egitea.

–Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion guztiak, kudeatzen duen esparruan.

21. artikulua. Ebaluazioaren, Kalitatearen, Prestakuntzaren eta Bizikidetzaren Zerbitzuaren egitura.

Ebaluazioaren, Kalitatearen, Prestakuntzaren eta Bizikidetzaren Zerbitzuak atal hauek izanen ditu bere egituran:

a) Ebaluazio eta Kalitate Atala.

b) Prestakuntza Atala.

c) Bizikidetza Atala.

22. artikulua. Ebaluazio eta Kalitate Atalaren eginkizunak.

Ebaluazio eta Kalitate Atalak, kudeatzen duen esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu eta, berariaz, honako hauek:

–Nafarroako Hezkuntza Sistemaren etapa eta irakaskuntza ezberdinetan behar adina ebaluazio diseinatzea, antolatzea eta egitea.

–Nafarroako hezkuntza sistemako etapei eta ikasketei buruzko kanpoko ebaluazioak diseinatu, antolatu eta egitea.

–Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aurreikusitako diagnostikoko ebaluazioak antolatzea.

–Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioko Ebaluazio Institutuak zuzentzen dituen estatuko eta nazioarteko ebaluazioak Nafarroan koordinatzea.

–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Hezkuntza Departamentuak Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren Ebaluazio Institutuan duen parte-hartzea koordinatzea eta bideratzea.

–Urteroko txostenak egitea, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako emaitza akademikoei buruz.

–Nafarroako hezkuntza adierazleak prestatzea, estatuko eta nazioarteko adierazleen sistemen testuinguruaren barnean.

–Ebaluazio gaiei buruzko txostenak eta azterlanak egitea.

–Hezkuntza Departamentuaren beste instantzia batzuekin batera aritzea, hezkuntza sistemaren funtzionamenduari buruzko informazioa emanez.

–Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuarekin elkarlanean aritzea ikastetxeak, irakasleak eta programak ebaluatzeko.

–Kalitate eta etengabeko hobekuntza prozesuak emeki-emeki ezartzea departamentu honen menpeko ikastetxe publikoek bikaintasuna lor dezaten.

–Eskola erakundeetarako egokia den kalitate-egiaztapena garatzea.

–Kalitate sistemak emeki-emeki ezartzea zuzendaritza nagusi honetako kudeaketa sistemetan eta zerbitzuen gutunean.

–Sistemak garatzea zuzendaritza nagusi honek egiten dituen zerbitzuei buruz herritarrek dituzten pertzepziorako eta espektatibetarako eta iradokizun, kexa eta erreklamazioetarako.

–Enplegatu publikoak prestatu eta mailaz igotzea, haien kudeaketa etengabe hobetzeko.

–Zerbitzuak etengabe hobetzeko egiten diren ekarpenak aitortzeko bideak garatzea.

–Informazio sistemak hobetzea departamentuko unitateen artean.

–Esleitu zaizkion gaien gaineko administrazio espedienteen instrukzioa egitea.

–Helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion gainerako eginkizunak, kudeatzen duen esparruan.

23. artikulua. Prestakuntza Atalaren eginkizunak.

Prestakuntza Atalak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu eta, berariaz, honako hauek:

–Irakasleen prestakuntza beharrak zehaztea, egiazko egoeraren eta hezkuntza sistemaren aurreikuspenen arabera.

–Irakasleen prestakuntza plana prestatu eta gauzatzea, departamentuko beste zerbitzuekin koordinatuta.

–Prestakuntza arloko ildo nagusiak ezartzea, departamentuko administrazio unitate guztiek jarraitu beharrekoak.

–Irakasleentzako laguntza zentroak eta baliabide zentroak kudeatu eta koordinatzea.

–Oinarrizko prestakuntzaz eta etengabekoaz arduratzen diren ikastetxe eta erakunde unibertsitarioekin eta irakasleen hobekuntzaren ardura duten beste erakunde batzuekin lankidetza hitzarmenak sinatzea eta horien jarraipena egitea.

–Irakasleen prestakuntzarako beharrezkoak diren laguntzak emateko deialdiak egin eta kudeatzea.

–Irakasleei teknologia berriei buruzko urrutiko prestakuntzako ikastaroak edo curriculumean teknologia berriak sartzen dituztenak garatu eta gauzatzea.

–Departamentuko beste zerbitzu batzuekin batera, informazioaren eta komunikazioaren teknologietako prestakuntza jarduerak garatzea irakasleentzat, eta teknologia berriak baliabide didaktiko gisa erabil daitezen bultzatzea.

–Prestakuntzaren arloko berrikuntzarekin eta kalitatearekin lotura dutenak.

–Hezkuntza berrikuntzarako proiektu eta programak proposatu, onetsi, gauzatu eta ebaluatzea.

–Baliabide didaktikoen zabalkundea egin eta, hala behar denean, horiek prestatzea.

–Esleitu zaizkion gaien gaineko administrazio espedienteen instrukzioa egitea.

–Helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion gainerako eginkizunak, kudeatzen duen esparruan.

24. artikulua. Bizikidetza Atalaren eginkizunak.

Bizikidetza Atalak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu eta, berariaz, honako hauek:

–Hezkuntza Departamentuak ezarritako bideak erabiliz, hezkuntza komunitateko sektoreek, eskolako jazarpenaren, indarkeriaren eta tratu txarren gainean, eta, orobat, bizikidetzari eta gatazken konponketari buruzko beste kontu batzuen gainean, egiten dituzten kontsulta guztiei erantzutea eta aholku ematea.

–Ikastetxe, familia eta ikasleei aholku ematea eta/edo esku hartzea jazarpenik edo gatazka larririk bada. Esku-hartze horiek aholku eta elkarlanerako bisita, kontaktu eta elkarrizketaren bidez eginen dira, eta Hezkuntza Departamentuko zerbitzu desberdinekin edo kanpoko baliabide edo instituzioekin eginen da koordinazioa.

–Bortizkeriaren eta tratu txarren kontra Hezkuntza Departamentuak berariaz ezarririko laguntzarako doako linea telefonikoaz eta posta elektronikoaz arduratzea.

–Esku hartzea eta jarraipena egitea ikastetxeetako gatazken konponketan, ukitutakoek hala eskatzen dutenean edo ofizioz, baldin eta Hezkuntza Departamentuak idatziz azaltzen badu esku-hartze horren arrazoia.

–Hezkuntza Departamentuko Bizikidetzaren Batzordean parte hartzea, baita Nafarroako eskoletako bizikidetzari buruzko erregulazioan ere.

–Aktiboki parte hartzea Haurrei eta nerabeei arreta emateko hezkuntzaren, osasunaren eta gizarte zerbitzuen artean elkarlanean aritzeko batzordean, jarduketak koordinatzeko eta arazo psikosozial bereziak dituen ikasleei jarraipena egiteko.

–Ikastetxeei sostengua ematea bizikidetzaren planak garatu eta eguneratzean.

–Elkarlanean aritzea Hezkuntza Departamentuko Bizikidetzaren Batzordearekin eta hezkuntzaren ikuskapenarekin urtero bizikidetzaren planak Nafarroako ikastetxeetan berraztertzeko.

–Bizikidetzaren kanpainak aldian behin sustatu eta zabaltzea, bai haiek hobetu eta garatzeko planak, jarduerak eta materialak ere.

–Bizikidetza Atalaren web orriko edukiak eta materialak eguneratzea.

–Bizikidetzaren arloko hezkuntza esperientzien trukea bultzatzea Foru Komunitateko ikastetxeen artean.

–Irakasleen prestakuntzarako planeko bizikidetzaren programa sustatu, diseinatu eta garatzea, jardunaldi, mintegi, ikastaro, informazio saio eta lantegien bitartez, eskolako bizikidetzaren arloan, eta haren jarraipena egitea Irakasleen Prestakuntzako Atalaren laguntzarekin.

–Bizikidetzaren arloko aholkulariak koordinatzea, baita Bizikidetza Ataleko bizikidetza arloko prestatzaile-laguntzaileen taldearena ere.

–Koordinazioa erraztea instituzioen (Nafarroako Gobernuko departamentuak, udalak, mankomunitateak, unibertsitateak, Bizikidetzaren Behatokia...) eta bizikidetzaren aldeko hezkuntzaren berariazko alorretan lan egiten duten erakundeen artean, dauden baliabideak ahalik eta hobekien erabiliz, eta ebaluazioa eta ikerketa egitea alor horretan.

–Ikastetxeei aholku ematea bizikidetzaren planak prestatu eta garatzeko orduan eta programak sustatzea bizikidetzaren aldeko hezkuntzari buruz, bitartekotzari eta bakearen aldeko hezkuntzari buruz, hezkuntza emozionalari buruz eta eskolako jazarpenaren prebentzioari buruz, besteak beste.

–Ikasleen eta irakasleen partaidetza duten jarduerak sustatu, bultzatu eta koordinatzea, eskolako bizikidetza hobetzeko, batik bat eskolako bitartekotza eta ikasle laguntzailearen programak.

–Erakunde eta antolakundeak koordinatzeko jarduketetan parte hartzea, horiek bizikidetzari lotutako alderdiak lantzera bideratzen direnean, baita departamentuak Bizikidetza Atalaren esku uzten dituen ordezkaritza lanetan ere.

–Hezkuntza Departamentua ordezkatzea Estatuan zein Europan eskolako bizikidetzari buruz egiten diren jarduera eta proiektu guztietan.

–Ikastetxe bakoitzean bizikidetzaren arduradunaren figura lagundu eta sustatzea, eta baliabideak ematea haren eginkizunetan ari dadin.

–Esleitu zaizkion gaien gaineko administrazio espedienteen instrukzioa egitea.

–Helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion gainerako eginkizunak, kudeatzen duen esparruan.

5. ATALA.

Lanbide Heziketaren Zerbitzua

25. artikulua. Lanbide Heziketaren Zerbitzuaren eginkizunak.

Lanbide Heziketaren Zerbitzuak, kudeatzen duen esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu eta, berariaz, honako hauek:

–Hezkuntza sistemako lanbide heziketako irakaskuntzak planifikatzea, antolatzea eta garatzea, Hezkuntza Departamentuko beste zerbitzu batzuekin lankidetzan.

–Arte plastikoen eta diseinuaren lanbide irakaskuntzak eta araubide bereziko kirol irakaskuntzak planifikatzea, antolatzea eta garatzea, Hezkuntza Departamentuko beste zerbitzu batzuekin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren beste departamentu batzuekin lankidetzan.

–Lanbide Heziketaren Zerbitzuak kudeatzen duen eremuko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeak sortu, aldatu eta kentzeko proposamena egitea.

–Zerbitzu honek kudeatzen duen eremuko irakaskuntzak ematen dituzten irakasleen berariazko prestakuntzarako urteko plana planifikatu, diseinatu eta prestatzea.

–Zerbitzuak kudeatzen duen eremuko irakaskuntzetan berrikuntza teknologiko eta didaktikoko proiektuak diseinatu eta garatzea.

–Lanbide heziketako ikastetxeen eta arte eskolen ekipamendua eskuratzeko irizpideak ezarri eta ekipamendu hori planifikatzea, Hezkuntza Departamentuko beste zerbitzu batzuekin batera.

–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak abian jartzen dituen plan estrategiko teknologiko eta soziolaboralak garatzen laguntzea.

–Lantokietan egitekoak diren prestakuntza jarduerak antolatu, programatu eta ebaluatzea, kasuan kasuko enpresekin eta erakundeekin batera, Lanbide Heziketaren Zerbitzuak kudeatzen duen eremuko irakaskuntzetako ikasleentzat.

–Nazioarteko maila sustatu eta garatzea lanbide heziketako ikastetxeetan eta arte eskoletan, ikasleak, irakasleak eta zuzendaritza taldeak nazioarteko esparruan mugitzeko proiektuak garatzearen bidez.

–Enplegurako prestakuntzako eskaintzak diseinatu eta garatzea langileentzat, Nafarroako Enplegu Zerbitzuarekin eta eragile ekonomiko eta sozialekin batera.

–Ikastetxe bateratuen eta Lanbide Heziketako ikastetxeen sarearen planifikazioa, antolaketa, sustapena eta garapena, Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 10eko 5/2002 Lege Organikoan ezarritakoan oinarrituta eta Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 107. artikuluarekin bat.

–Lanbide heziketaren, arte plastikoen eta diseinuaren lanbide irakaskuntzen eta araubide bereziko kirol irakaskuntzen tituluak Nafarroako ekoizpen egoerara egokitzea.

–Kualifikazioen Sistema Nazionala eta hari lotutako titulu eta espezializazio berriak planifikatu, zabaldu eta garatzea.

–Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluan parte hartzea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko beste departamentu batzuekin lankidetzan aritzea eta eragile ekonomiko eta sozialekin harremana izatea zerbitzu honen eginkizunekin lotura duen orotan.

–Estatuko erreferentziako zentroen planifikazioa, antolaketa, sustapena eta garapena, haien titulartasuna Hezkuntza Departamentuari dagokionean. Estatuko erreferentziako zentroen garapenean laguntzea, haien titulartasuna beste administrazio publiko batzuei dagokienean.

–Kalitatea sustatzea Nafarroako kualifikazio sistemaren kudeaketan.

–Lanbide gaitasunak ebaluatu eta egiaztatzeko prozesuaren deialdiak planifikatu eta garatzea, Nafarroako Enplegu Zerbitzuarekin elkarlanean arituz.

–Kualifikazioen esparru europarrarekin, gaitasunaren ebaluazioarekin eta horri lotutako orientazio prozesuarekin zerikusia duten proiektu nazional eta nazioartekoetan lagundu eta parte hartzea, ekintza horiek Nafarroan garatuz, beste eragile batzuekin batera.

–Ekiteko espiritua sustatzeko eta enplegagarritasuna hobetzeko proiektuak planifikatu eta garatzea, zerbitzu honek kudeatzen duen eremuko irakaskuntzetako ikasleei begira.

–Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion guztiak.

26. artikulua. Lanbide Heziketaren Zerbitzuaren egitura.

Lanbide Heziketaren Zerbitzuak atal hauek izanen ditu:

a) Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atala.

b) Berrikuntzaren, Enpresaren eta Lanbide Heziketa Nazioartekotzearen Atala.

c) Lanbide Kualifikazioen Atala.

27. artikulua. Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atalaren eginkizunak.

Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atalak, kudeatzen duen esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu eta, berariaz, honako hauek:

–Lanbide Heziketaren Zerbitzuaren kudeaketa eremuko ikasketen eskaintza planifikatzea, enpleguarekin, eskaera sektorialekin, eskaintzen lurralde banaketarekin, ikastetxeen eskalarekin eta beharrezkoa duten espezializazioarekin edo balioaniztasunarekin zerikusia duten irizpideei jarraikiz.

–Lanbide Heziketaren Zerbitzuaren kudeaketa eremuko irakaskuntzetara sartzeko probak eta ikastaroak planifikatzea.

–Heziketa zikloetan sartzeko proben deialdia, arte plastikoen eta diseinuaren lanbide irakaskuntzetarako gaitasun artistikoaren probak eta araubide bereziko kirol irakaskuntzetarako berariazko probak kudeatzea.

–Aurreko ataletan aipatutako irakaskuntzen antolamendu akademikoa eta garapena.

–Irakasleen lanbide profilekin zerikusia duten azterlan eta proposamenak egitea.

–Lanbide heziketaren irakaskuntzak, arte plastikoen eta diseinuaren lanbide irakaskuntzak eta araubide bereziko kirol irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeak sortu, abian jarri, aldatu eta kentzeko proposamenak egitea, departamentu honetako eta Nafarroako Foru Administrazioko beste zerbitzu batzuekin lankidetzan.

–Ekintza instituzionalak koordinatzea arte plastikoen eta diseinuaren lanbide irakaskuntzen eta araubide bereziko kirol irakaskuntzen Lanbide Heziketaren hedapenerako: prestakuntzaren, lanaren eta lanbidearen arloa, eta nazioarteko mugigarritasuna.

–Prestakuntza modalitate desberdinen sistemak diseinatu, garatu eta kudeatzea: izaera presentzialeko orokorra, urrutiko eta on lineko prestakuntza, helduentzako berezia. Halaber, proba libreen modulukako eskaintza.

–Jarduketak antolatzea lanbide heziketako ikastetxeen eta arte eskolen garapena sustatzeko.

–Lanbide heziketako, arte plastikoen eta diseinuaren lanbide irakaskuntzetako eta araubide bereziko kirol ikasketetako irakasleen prestakuntza beharrak aztertzea, hobekuntzaren, berrikuntzaren eta garapen instituzional, teknologiko eta didaktikoaren ingurunean.

–Lanbide heziketaren irakaskuntzak, arte plastikoen eta diseinuen lanbide irakaskuntzak eta araubide bereziko kirol irakaskuntzak ematen dituzten irakasleen prestakuntzarako urteko plana planifikatu eta diseinatzea.

–Lanbide Heziketaren Zerbitzuak kudeatzen duen eremuko irakaskuntzak ematen dituzten irakasleen trebakuntzarako lankidetza akordioak bultzatzea, beste autonomia erkidego, erakunde ofizial edo produkzio entitate batzuekin.

–Zerbitzu honek kudeatzen duen eremuko irakaskuntzekin lotura duten planak, azterketa estrategikoak eta estatistikak prestatzea.

–Helburuak egoki betetzeko agintzen zaion beste edozein eginkizun, kudeatzen duen esparruan.

28. artikulua. Berrikuntzaren, Enpresaren eta Lanbide Heziketa Nazioartekotzearen Atala.

Berrikuntzaren, Enpresaren eta Lanbide Heziketa Nazioartekotzearen Atalak, kudeatzen duen esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu eta, berariaz, honako hauek:

–Hezkuntza Departamentuko lanbide heziketako ikastetxeetan jarduketen azterlan eta proposamenak egitea, azpiegitura teknologikoak eta ekipamendukoak hobetzeari dagokionez.

–Lanbide heziketako ikastetxeetan eta arte eskoletan berrikuntza proiektuetarako deialdiak kudeatzea eta horien gaineko jarraipena egitea.

–Hobekuntza teknologiko eta didaktikoak sustatzea Lanbide Heziketako, arte plastikoetako eta diseinuko eta araubide bereziko kirol irakaskuntzetako irakaskuntzan, eta ikastetxeei arlo horretako aholkuak ematea.

–Lanbide heziketako ikasketekin, hala presentzialekin nola urrutikoekin, zerikusia duten argitalpen proiektuak diseinatu eta kudeatzea.

–Lanbide heziketako ikastetxeak eta arte eskolak ekipamenduz hornitzeko irizpideak zehaztea eta hori gauzatzeko plangintza egitea, departamentuko beste zerbitzu batzuekin lankidetzan arituz.

–Foru Komunitateko Administrazioko beste departamentu batzuekin lankidetzan aritzea, berrikuntza eta hobekuntza teknologikoaren eta antolakuntzakoaren politiketan.

–Lanbide heziketaren irakaskuntzetan, arte plastikoen eta diseinuen lanbide irakaskuntzetan eta araubide bereziko kirol irakaskuntzetan berrikuntza teknologiko eta didaktikoa sustatzearen ardura duten erakunde nazionaletan parte hartzea, eta denen intereserako proiektuetan laguntzea.

–Lanbide heziketako ikasleentzako lantokiko prestakuntza modulua, arte plastikoen eta diseinuaren lanbide irakaskuntzetako ikasleentzako enpresa, estudio eta tailerretako heziketa praktikoko fasea eta araubide bereziko kirol irakaskuntzen ikasleentzako prestakuntza praktikoko modulua planifikatu, kudeatu eta koordinatzea, bai eta programazio eta jarraipen jarduerak egitea ere.

–Lanbide Heziketa Dualeko eskaintzen kudeaketa, koordinazioa eta jarraipena egitea.

–Lantokiko prestakuntza modulua, enpresa, estudio eta tailerretako heziketa praktikoko fasea, prestakuntza praktikoko modulua eta kirol irakaskuntzetako prestakuntza praktikoko modulua ezarri eta abian jartzearen azterketa egitea, eta entitate laguntzaileen katalogoa prestatzea.

–Lanbide Heziketaren Zerbitzuak kudeatzen duen eremuko irakaskuntzetan titulua erdietsi duten ikasleak lan munduan nola sartu diren jarraitzeari lotutako estatistikak eta azterlanak prestatzea.

–Enplegurako prestakuntzaren arloko aholkularitza eta jarduketa ildoen proposamena, Hezkuntza Departamentuaren menpeko lanbide heziketako ikastetxeetan eta arte eskoletan.

–Hezkuntza Departamentuaren menpeko lanbide heziketako ikastetxeetan eta arte eskoletan enplegurako prestakuntzako ekintzak planifikatu eta kudeatzea eta horien jarraipena egitea, ezaugarriak eta inguruabarrak kontuan hartuta.

–Ekintza instituzionalak garatzea enpresaren eta lanbide heziketako ikastetxeen eta arte eskolen sarearen arteko loturak hobetzeko, horrela prestakuntzaren eta enpleguaren arteko egokitzapen hobea izan dadin.

–Lanbide Heziketaren Zerbitzuak kudeatzen duen eremuko irakaskuntzekin zerikusia duten nazioarteko proiektuak sustatu eta haietan parte hartzea, ikasleen etorkizun profesionala eta irakasleen hobekuntza eta eguneratze profesionala aintzat hartuz.

–Europar Batasunak Lanbide Heziketaren Zerbitzuak kudeatzen duen eremuko irakaskuntzen arloan egiten dituen programen ardura duten erakunde nazionaletan parte hartzea, eta Estatuko edo atzerriko beste erakunde batzuekin harremanetan jartzea, denen intereseko proiektuetan parte hartu edo laguntzeko.

–Nazioarteko ekintza eta proiektuen plangintza, garapena eta segimendua egitea, haien kontratu bidezko kudeaketa eta kudeaketa ekonomikoa eta haien justifikazioa erakunde eskudunen aurrean.

–Lanbide heziketaren irakaskuntzak, arte plastikoen eta diseinuen lanbide irakaskuntzak eta araubide bereziko kirol irakaskuntzak edo Hezkuntza Departamentuko nazioarteko proiektuak Europar Batasunaren edo beste erakunde batzuen funtsen bidez kofinantzatzeko aukerak aztertzea.

–Kofinantziaziorako eskaerak edo akordioak prestatu eta tramitatzea, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuarekin koordinatuta.

–Esleitu zaizkion gaien gaineko administrazio espedienteen instrukzioa egitea.

–Helburuak egoki betetzeko agintzen zaion beste edozein eginkizun, kudeatzen duen esparruan.

29. artikulua. Lanbide Kualifikazioen Atalaren eginkizunak.

Lanbide Kualifikazioen Atalak, kudeatzen duen esparruko gaietan, foru dekretu honetan esleitzen zaizkion eginkizunak izanen ditu, eta berariaz honako hauek:

–Nafarroako Lanbide Kualifikazioen Institutuko zuzendaritza eramatea.

–Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluko idazkaritza lanak egitea, Foru Komunitateko Administrazioaren eta ordezkari gehien dituzten eragile ekonomiko eta sozialen arteko lankidetza organo horren araudian ageri den moduan.

–Nafarroako Kualifikazioen Sistema Nazionaleko kalitatearen ebaluaziorako adierazleak eta kalitate irizpideak zehaztea.

–Kualifikazioen Sistema Nazionala aplikatu eta garatzearen ondoriozko ekintzen eraginkortasuna ebaluatzea, Nafarroan hobeki aplika daitezen laguntzeko.

–Ekintzak aztertu eta proposatzea lanbide kualifikazioen sistema integratua eguneratzeko, kontuan izanik lurraldea, Espainia eta Europa.

–Europako erreferentzia esparrua garatzeko eta lanbide kualifikazioak aitortzeko ekimenetan parte hartzea eta haiek sustatzea.

–Laguntza teknikoa ematea eraginkortasunez eta koordinatuta lan egin dezaten kualifikazioen sistema integratu bat Nafarroan martxan jartzean parte hartzen duten antolaketa unitateek.

–Lankidetza hitzarmenak proposatzea beste entitate nazionalekin eta nazioartekoekin, lanbide kualifikazioei buruzko, haiei lotutako prestakuntzari buruzko eta esperientziak emandako lanbide gaitasuna egiaztatzeari buruzko alderdiak garatu eta aztertzeko.

–Lankidetzarako bideak proposatzea produkzio agenteekin, enpresaburu eta langileekin, Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluaren esparruan.

–Lanbide gaitasunak, edo, hala balegokio, kualifikazioak, identifikatu eta zehaztea, Nafarroako produkzio sarea garatzeko garrantzitsuak direnak.

–Kualifikazioen Institutu Nazionalarekin elkarlanean aritzea, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionala prestatu eta eguneratzeko.

–Elkarlanean aritzea Lanbide Heziketako titulu eta espezializazioak prestatzean eskuduna den administrazioarekin.

–Kualifikazioak, gaitasunak eta estandarrak proposatzea Kualifikazioen Institutu Nazionalari.

–Proiektu berrien proposamenak egitea, Lanbide Heziketa, arte plastikoen eta diseinuen lanbide irakaskuntzak eta araubide bereziko kirol irakaskuntzak hobetu eta garatzeko.

–Kualifikazioen Sistema Nazionalaren lanabesei eta ekintzei buruzko ezagutza eta hedapena sustatzea Nafarroako Foru Komunitatean.

–Kualifikazioen Sistema Nazionala Nafarroako Foru Komunitatean garatzeko laguntza baliabideak planifikatu eta kudeatzea.

–Lanbide orientazioaren sistema integratu bat garatzeko ekintzak sustatu eta horretan laguntza ematea.

–Sostengua ematea eta koordinazioa egitea ikastetxe bateratuetako urteko jarduketa plana zehazteko.

–Lanbide Heziketako titulazioak Nafarroako produkzio sektoreen beharretara egokitu eta eguneratzea, Hezkuntza Departamentuaren eskumenen esparruan, kualifikazioen eboluzioaren ondorioz.

–Laguntza teknikoa ematea eta elkarlanean aritzea Estatuko erreferentziako ikastetxeak eta Nafarroako Lanbide Heziketako sarean integratzen diren ikastetxeak garatu eta sortzeko.

–Helburuak egoki betetzeko agintzen zaion beste edozein eginkizun, kudeatzen duen esparruan.

6. ATALA.

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzua

30. artikulua. Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren eginkizunak.

Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako Ikuskapenaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ekainaren 30eko 80/2008 Foru Dekretuan ezarritako eginkizunak beteko ditu Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak.

III. KAPITULUA

b) Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusia

1. ATALA

Eskumenen esparru materiala eta egitura

31. artikulua. Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen esparrua.

Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu, honako arlo hauetan:

a) Unibertsitatearen esparruko eskudantziak.

b) Behar diren jarduketak programatu eta gauzatzea ematen den hezkuntza zerbitzua eraginkorra eta kalitatezkoa izan dadin.

c) Unibertsitatez kanpoko irakasleriaren politika, I. kapituluko aurrekontuen aurreproiektua eta unibertsitatez kanpoko irakasleen ordezkaritza organoekin izan beharreko harremana gauzatu eta garatzea, departamentuan eskumena duten beste organo batzuekin batera.

d) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eskumenekoak diren hezkuntza arloko azpiegitura obrak planifikatu eta kudeatzea.

e) Bere eskumenen esparruko diru-laguntzak planifikatu, eman, kudeatu eta kontrolatzea.

f) Indarra duten xedapenek Hezkuntza Departamentuari ematen dizkioten gainerako eginkizunak, zuzendaritza nagusi honen esparruan.

32. artikulua. a) Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiaren egitura.

Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiak zerbitzu hauek izanen ditu:

a) Unibertsitateen eta Hezkuntzako Teknologien Zerbitzua.

b) Giza Baliabideen Zerbitzua.

c) Baliabide Ekonomikoen Zerbitzua.

d) Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzua.

e) Hezkuntzako Plangintzaren Zerbitzua.

2. ATALA

Unibertsitateen eta Hezkuntzako Teknologien Zerbitzua

33. artikulua. Unibertsitateen eta Hezkuntzako Teknologien Zerbitzuaren eginkizunak.

Unibertsitateen eta Hezkuntzako Teknologien Zerbitzuak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu eta, berariaz, honako hauek:

–Unibertsitateko goi mailako irakaskuntzaren eta ikerketaren arloetako jarduketak programatu, kudeatu eta gauzatzea.

–Goi mailako irakaskuntzaren arloan Estatuko gainerako administrazio eta entitateekiko harremanetan parte hartzea, bai eta Nafarroan dauden unibertsitateekiko harremanetan ere; ikerketa zientifiko eta teknikoko jarduerak erabakitzen, jarraitzen eta ebaluatzen dituzten organoetan ere parte hartzea.

–Nafarroako Foru Komunitateko goi mailako irakaskuntzaren plangintzari buruz eta unibertsitateen ekonomi eta finantza araubideari buruz eginarazten zaizkion azterlan eta txostenak egitea, kudeatzen duen esparruan.

–Ikasketak eta Fakultate, Goi mailako Eskola Tekniko, Unibertsitate Eskola eta Unibertsitate Institutuak sortzeari eta desagertzeari buruz eskatzen zaizkion azterlanak egitea, kudeatzen duen esparruan.

–Nafarroako Foru Komunitateak unibertsitateen arteko programetan parte har dezan sustatzea (Estatuko, Europako eta nazioarteko programetan).

–Ikerketa sustatzeari, bultzatzeari eta koordinatzeari buruz bere gain uzten diren jarduketak bultzatu eta aurrera eramatea.

–Zerbitzuak kudeatzen duen esparruko deialdiak eta unibertsitateekin lankidetzan aritzeko proposamenak egin, kudeatu eta kontrolatzea.

–Nafarroako komunitate zientifikoaren partaidetza sustatzea eta laguntzea, prestakuntza eta ikerketa zientifiko eta teknikorako Estatuko, Europar Batasuneko eta nazioarteko programetan.

–Hezkuntza ingurunean informazioaren eta komunikazioaren teknologiak sustatu eta bultzatzeko ekintzak egitea, baita curriculumean txertatzekoak ere.

–Informazioaren eta komunikazioaren teknologietako materialak erosterakoan aholku ematea, eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiarekin lankidetzan aritzea ikastetxeentzat ekipamendu informatikoa eta ikus-entzunezkoa, komunikazio sistemak eta informazio-teknologiak erosteko planak eta irizpideak finkatzeko orduan.

–Behar diren jarduketak egitea ikastetxeek Interneterako sarbidea eta konexioa izan dezaten, eta horretarako behar diren komunikazio eta informatika sistemak kudeatu eta mantentzea.

–Departamentuaren eta ikastetxeen arteko informazio trukerako eta komunikaziorako sistemak kudeatu eta mantentzea, baita ikastetxeetako ekipo informatikoak ere.

–Eskoletako informazioa kudeatzeko programak eta prozesuak garatzea.

–Eskola estatistika egitea Departamentuko gainerako zuzendaritza eta zerbitzuekin batera.

–Baliabide informatikoei eta komunikazioei loturiko jarduketa teknikoak koordinatzea, Administrazioko beste unitate batzuekin batera.

–Helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion gainerako eginkizunak, kudeatzen duen esparruan.

34. artikulua. Unibertsitateen eta Hezkuntzako Teknologien Zerbitzuaren egitura.

Unibertsitateen eta Hezkuntzako Teknologien Zerbitzuak atal hauek izanen ditu:

a) Unibertsitateen Atala.

b) Hezkuntzako Teknologien Atala.

35. artikulua. Unibertsitateen Atalaren eginkizunak.

Unibertsitateen Atalak, kudeatzen duen esparruko gaietan, foru dekretu honetan esleitzen zaizkion eginkizunak izanen ditu, eta berariaz honako hauek:

–Indarra duen hezkuntza sistemak araudiaren aldetik behar duen garapena ikertu eta proposatzea, unibertsitateko goi mailako irakaskuntzari dagokionez.

–Nafarroako Foru Komunitatean unibertsitateko goi mailako irakaskuntzaren arloan egiten diren hitzarmenak eta diru-laguntzen deialdiak proposatu, kudeatu eta kontrolatzea.

–Nafarroako Unibertsitate Publikoari egiten zaizkion transferentzia ekonomikoak tramitatzea.

–Nafarroako Unibertsitate Publikoaren administrazioa eta finantzak kontrolatzea eta haien jarraipena egitea.

–Gainerako administrazio unitateekin lankidetzan aritzea Nafarroako Unibertsitateko Hezkuntza Sistema diseinatu eta garatzeko.

–Unibertsitateko goi mailako irakaskuntzaren Esparru Europarra garatzeko eratzen diren nazio mailako eta nazioarteko balorazio batzordeetan eta lan taldeetan parte hartzea.

–Unibertsitateko goi mailako ikasketen gainean eskatzen zaizkion txosten teknikoak eta azterlanak egitea.

–Nafarroako unibertsitate ikastetxe eta ikasketak baimentzeko txostenak egitea eta espedienteak tramitatzea, bai eta unibertsitate ikastetxeen erregistroa gaurkotu eta haren segimendua egitea ere.

–Esleitu zaizkion gaien gaineko administrazio espedienteen instrukzioa egitea.

–Nafarroako Unibertsitateen Udako Ikastaroak garatzeko lankidetzarako abiaburuko akordioaren eta bestelako hitzarmen berariazkoen proposamena egitea, Nafarroako sustatzaile, antolatzaile eta laguntzaileen arteko koordinazioa antolatzea eta ikastaro horien administrazioa eta finantzak kudeatzea, Foru Komunitateko Administrazioari dagokion eremuan.

–Unibertsitateko jarduera zientifikoak sustatzea.

–Unibertsitateko ikerketa zientifikoa Nafarroako gizartearen benetako beharrei aplikatzera bideratzen diren ekintzei laguntza ematea.

–Nafarroako zientzialari gazteen prestakuntza, kualifikazioa eta garapena sustatzea, eta Europar Batasunean beren gisakoak direnekin profesionalki parekatzea.

–Nafarroako komunitate zientifikoaren etengabeko prestakuntza sustatzea.

–Jarduera zientifikoak, hala banakakoak nola taldekoak, diruz laguntzeko egiten diren deialdiak proposatu, kudeatu eta kontrolatzea.

–Foru Komunitateko jarduera zientifikoak Estatuko eta nazioarteko beste erakunde batzuen jarduerekin koordinatzeko lana sustatzea.

–Nafarroako Foru Komunitateak parte hartzea informazio zientifikoa trukatzeko nazioartean zein Estatuan dauden sareetan.

–Nafarroako Gobernuko erakunde desberdinek ikerketa zientifikoaren eta garapen teknologikoaren eta berrikuntzaren arloetan egiten dituzten ekintzen kudeaketan eta koordinazioan laguntzea.

–Nafarroako unibertsitateetako ikerketa zientifikorako proiektuei (nazioarteko, Estatuko eta Foru Komunitateko planen inguruko proiektuei) buruzko txostenak egitea.

–Zientzia sustatu eta bultzatzearen arloan (I+G+B) nazioarteko, Europar Batasuneko, Estatuko eta Foru Komunitateko lan batzorde edo taldeetan parte hartzea, hala eskatzen zaionean.

–Zientzia sustatu eta bultzatzeari buruzko Urteko Memoria eta Nafarroako I+G+B sistemari buruz eskatzen zaizkion datu estatistikoak prestatzeko lana koordinatzea.

–Goi mailako ikasketei eta etengabeko prestakuntzari buruz eskatzen zaizkion programak diseinatzen eta betearazten laguntzea.

–Bere eskumeneko esparruaren barrenean prestakuntza ematea.

–Esleitu zaizkion gaien gaineko administrazio espedienteen instrukzioa egitea.

–Helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion gainerako eginkizunak, kudeatzen duen esparruan.

36. artikulua. Hezkuntzako Teknologien Atalaren eginkizunak.

Hezkuntzako Teknologien Atalak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu eta, berariaz, honako hauek:

–Hezkuntza ingurunean informazioaren eta komunikazioaren teknologiak sustatu eta erabiltzeko ekintzak egitea.

–Curriculumean berrikuntza eta gaitasun digitalaren garapena sustatzea.

–Departamentuko proiektuen garapena bultzatzea hezkuntza berrikuntzaren eta garapen teknologikoaren arloetan.

–Informazioaren eta komunikazioaren teknologietako materialak erosterakoan aholku ematea, eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiarekin lankidetzan aritzea ikastetxeentzat ekipamendu informatikoa eta ikus-entzunezkoa, komunikazio sistemak eta informazio-teknologiak erosteko planak eta irizpideak finkatzeko orduan.

–Behar diren jarduketak egitea ikastetxeek Interneterako sarbidea eta konexioa izan dezaten, eta horretarako behar diren komunikazio eta informatika sistemak kudeatu eta mantentzea.

–Departamentuaren eta ikastetxeen arteko informazio trukerako eta komunikaziorako sistemak kudeatu eta mantentzea, baita ikastetxeetako ekipo informatikoak ere.

–Eskoletako informazioa kudeatzeko programak eta prozesuak garatzea.

–Eskola estatistika egitea Departamentuko gainerako zuzendaritza eta zerbitzuekin batera.

–Baliabide informatikoei eta komunikazioei loturiko jarduketa teknikoak koordinatzea, administrazioko beste unitate batzuekin batera.

–Irakasleei informazioaren eta komunikazioaren teknologiei buruzko urrutiko prestakuntzako ikastaroak edo curriculumean teknologia horiek sartzen dituztenak garatu eta gauzatzea, Prestakuntzako Atalaren elkarlanean.

–Hezkuntza Departamentuko beste zerbitzu batzuekin batera, informazioaren eta komunikazioaren teknologietako prestakuntza jarduerak garatzea, eta teknologia horiek baliabide didaktiko gisa erabil daitezen sustatzea.

–Esleitu zaizkion gaien gaineko administrazio espedienteen instrukzioa egitea.

–Helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion gainerako eginkizunak.”

3. ATALA.

Giza Baliabideen Zerbitzua

37. artikulua. Giza Baliabideen Zerbitzuaren eginkizunak.

Giza Baliabideen Zerbitzuak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu eta, berariaz, honako hauek:

–Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak langileen arloan esleituak dituen eskudantziak gauzatu, koordinatu eta kontrolatzea.

–Hezkuntza Departamentuari dagozkion langileria arloko espedienteak tramitatzea.

–Izendapenak, lanpostu hartzeak, destinoak, kargu-uzteak eta langileen gainerako inguruabarrak tramitatzea, bai eta departamentuko langileen araubide juridikoari dagozkion gaiak ere, 57. artikuluan ezarritakoa galarazi gabe.

–Departamentuko plantilla organikoa eta lan eskaintza publikoa prestatzea, departamentuko gainerako organo eskudunekin batera.

–Hezkuntza Departamentuari dagozkion lanpostuak betetzeko deialdiak eta prozedurak prestatu eta tramitatzea.

–Departamentuko organo eskudunak ikastetxeetan zehazten dituen plantillak kudeatu eta administratzea.

–Sindikatuekin langileen arloko akordioak sinatzeko proiektuei buruzko azterketak eta txostenak egitea.

–Informazioa kudeatzeko sistema integratuak ezartzeko beharrezkoak diren berrikuntzak proposatu eta bultzatzea, arlo horretan eskumena duen unitate organikoak ezarritako irizpideei jarraikiz.

–Langileen arloko arauzko xedapenen eta administrazio ebazpenen aurreproiektuak egin eta proposatzea, baita lizentzia eta baimenei buruzko lana ere.

–Langileen bateraezintasun araubidea aplikatzea.

–Erakunde eskudunei laneko altak eta bajak proposatzea.

–Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak eta helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion guztiak, kudeatzen duen esparruan.

38. artikulua. Giza Baliabideen Zerbitzuaren egitura.

1.–Giza Baliabideen Zerbitzuak atal hauek izanen ditu:

a) Langileriaren Araubide Juridikoaren Atala.

b) Deialdien Atala.

c) Langileen Kontrataziorako Atala.

2.–Atal horietako burutzak prestasun osoz eta erabateko dedikazioz beteko dira.

39. artikulua. Langileriaren Araubide Juridikoaren Atalak izanen dituen eginkizunak.

Langileriaren Araubide Juridikoaren Atalak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu eta, berariaz, honako hauek:

–Giza Baliabideen Zerbitzuari esleitutako arloetako arauzko xedapenen eta administrazio egintzen aurreproiektuei idazketa teknikoa ematea, eta tramitazioaren jarraipena egitea.

–Nafarroako Gobernuari eta Lehendariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Legearen 59. artikuluari jarraikiz beste departamentu batzuek langileen inguruan ematen dituzten arauzko xedapenen txostena.

–Langileen araubide juridikoari buruzko kontsulten ebazpena.

–Epaiak betearazteko proposamenak egitea, Giza Baliabideen Zerbitzuari esleitutako arloetan.

–Giza Baliabideen Zerbitzuari esleituriko arloekin loturiko eskabide eta erreklamazioen gaineko ebazpen proposamenen txostena prestatzea eta espedienteak tramitatzea.

–Giza Baliabideen Zerbitzuari aholku juridikoak ematea.

–Arauzko xedapenak bildu eta mantentzea, Giza Baliabideen Zerbitzuari esleitutako gaietan.

–Giza Baliabideen Zerbitzuari esleitutako arloetako administrazio espediente eta dokumentuak organo judizialetara bidaltzeko prestatzea, Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiarekin batera.

–Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak eta helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion guztiak, kudeatzen duen esparruan.

40. artikulua. Deialdien Atalaren eginkizunak.

Deialdien Atalak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu eta, berariaz, honako hauek:

–Departamentuko organo eskudunak ikastetxeetan zehazten dituen plantillak kudeatu eta administratzea.

–Lanpostuak bete eta hornitzeko deialdiak eta, oro har, Hezkuntza Departamentuaren menpekoak diren langileria arloko deialdiak prestatu eta kudeatzea.

–Giza Baliabideen Zerbitzuari esleitutako arloetan arauzko xedapenak eta administrazio egintzak gauzatzea eta aplikazio irizpideak zehaztea, beste organo eskudun batzuekin batera.

–Giza Baliabideen Zerbitzuari esleitutako arloetan agintzen zaizkion administrazio espedienteak gauzatzea eta horien jarraipena egitea.

–Deialdien tramitazioan informazioa kudeatzeko sistemak ezartzeko beharrezkoak diren berrikuntzak aztertzea, arlo horretan eskumena duen unitate organikoak ezarritako irizpideei jarraikiz.

–Giza Baliabideen Zerbitzuari edo Atalari esleitutako arloetan departamentura igortzen diren galderei eta informazio eskaerei buruzko txosten teknikoak egitea.

–Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak eta helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion guztiak, kudeatzen duen esparruan.

41. artikulua. Langileen Kontrataziorako Atalaren eginkizunak.

Langileen Kontrataziorako Atalak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu eta, berariaz, honako hauek:

–Departamentuko plantilla organikoa kudeatu eta administratzea eta ikastetxeetako zuzendaritza karguak tramitatzea.

–Aldi baterako ezintasun prozesuak, absentismoak eta langileak ordeztu beharra ekartzen duten egoerak kontrolatzea.

–Aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak eta Departamentuko lanpostuak betetzeko beharrezkoak diren kontratuak kudeatzea.

–Departamentuak kontratatutako langileen espediente pertsonalak eguneratzea.

–Giza Baliabideen Zerbitzuari edo Atalari esleitutako arloetan departamentura igortzen diren galderei eta informazio eskaerei buruzko txosten teknikoak egitea.

–Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak eta helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion guztiak, kudeatzen duen esparruan.

4. ATALA

Baliabide Ekonomikoen Zerbitzua

42. artikulua. Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuaren eginkizunak.

Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu eta, berariaz, honako hauek:

–Ikastetxe publikoei eguneroko funtzionamendurako kredituak ematea eta horiek kudeatzea, eta behar bezala aplikatzeko laguntza teknikoa eskaintzea.

–Unibertsitatez kanpoko hezkuntza mailetan ikastetxe pribatuekin sinatutako hezkuntza itunak eta ikastetxe horiei ematen zaizkien diru-laguntza arautuak kudeatzea.

–Toki entitateei beren mendean dituzten eskola kontzentrazioen eta beste ikastetxe publiko batzuen funtzionamendurako diru-laguntzak ematea proposatzea eta haiek kudeatzea; horretatik kanpo daude inbertsioetarako, obretarako eta ekipamendurako diru-laguntzak.

–Ikasketa beken eta diru-laguntzen deialdiak proposatu, kudeatu eta kontrolatzea.

–Testuliburuak finantzatzeko programa proposatu, kudeatu eta kontrolatzea.

–I. kapituluko aurrekontuen aurreproiektua prestatu eta koordinatzea, departamentuan eskudunak diren gainerako organoekin batera.

–Langileen nominak eta Gizarte Segurantzan egindako kotizazioen likidazioak egitea.

–Hartzekoak ordaintzeko espedienteak tramitatzea.

–Hezkuntza Departamentuko langileria gastuak eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiaren esparruko gainerako gastuak kontrolatzea eta aurrekontu jarraipena egitea.

–Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiaren esparruko kostuen azterketak egitea.

–Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion guztiak.

43. artikulua. Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuaren egitura.

1. Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuak atal hauek izanen ditu:

a) Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atala.

b) Nominen eta Gizarte Aseguruen Atala.

c) Azterlan Ekonomikoen Atala.

2. Nominen eta Gizarte Aseguruen Atal honetako burutza prestasun osoz eta erabateko dedikazioz beteko da.

44. artikulua. Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalaren eginkizunak.

Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu eta, berariaz, honako hauek:

–Ikastetxe publikoei eguneroko funtzionamendurako kredituak ematea eta horiek kudeatzea, eta behar bezala aplikatzeko laguntza teknikoa eskaintzea.

–Ikasketa beken eta diru-laguntzen deialdiak proposatu, kudeatu eta kontrolatzea.

–Testuliburuak finantzatzeko programa proposatu, kudeatu eta kontrolatzea.

–Unibertsitatez kanpoko hezkuntza mailetan ikastetxe pribatuekin sinatutako hezkuntza itunak eta ikastetxe horiei ematen zaizkien diru-laguntza arautuak proposatu eta kudeatzea.

–Ikastetxe pribatuetarako hezkuntza itunen eta diru-laguntza arautuen modulu ekonomikoak aztertzea eta proposatzea.

–Udalei beren menpean dituzten eskola kontzentrazioen eta beste ikastetxe publiko batzuen funtzionamendurako diru-laguntzak ematea proposatzea eta haiek kudeatzea; horretatik kanpo daude inbertsioetarako, obretarako eta ekipamendurako diru-laguntzak.

–Ikastetxe pribatuetako eta titular gisa Hezkuntza Departamentua ez duten ikastetxe publikoetako irakasleen fitxa pedagogikoak tramitatu eta eguneratzea, bai eta osaera pedagokiko administratiboa ere.

–Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion guztiak.

45. artikulua. Nominen eta Gizarte Aseguruen Atalaren eginkizunak.

Nominen eta Gizarte Aseguruen Atalak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu eta, berariaz, honako hauek:

–Departamentuko langileen nominak egitea eta langileen Gizarte Segurantza kudeatzea.

–Ikastetxe pribatu itunduetako langileen nominak egitea, Gizarte Segurantzako kuotak kontrolatu eta ordaintzea eta ordezko langileen ordainketa kudeatzea (ordainketa delegatua denean).

–Hartzekoak ordaintzeko espedienteak tramitatzea.

–Erakunde eskudunei laneko altak eta bajak proposatzea.

–Esleitu zaizkion gaien gaineko administrazio espedienteen instrukzioa egitea.

–Helburuak egoki betetzeko agintzen zaion beste edozein eginkizun, kudeatzen duen esparruan.

46. artikulua. Azterlan Ekonomikoen Atalaren eginkizunak.

Azterlan Ekonomikoen Atalak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu eta, berariaz, honako hauek:

–I. kapituluko aurrekontuen aurreproiektua prestatu eta koordinatzea, departamentuan eskudunak diren gainerako organoekin batera.

–Langileria gastuak eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiaren esparruko gainerako gastuak kontrolatzea eta aurrekontu jarraipena egitea.

–Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiaren esparruko kostuen azterketak egitea.

–Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion guztiak.

5. ATALA

Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzua

47. artikulua. Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuaren eginkizunak.

Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu eta, berariaz, honako hauek:

–Hezkuntzako azpiegiturako obrak planifikatu, gauzatu eta kontrolatzea.

–Hezkuntza Departamentuko egoitza administratiboaren instalazio eta egoitza guztiak planifikatu, banatu, gauzatu eta mantentzea.

–Agintzen zaizkion hezkuntzaz kanpoko azpiegitura obrak planifikatu, gauzatu eta kontrolatzea.

–Ikastetxe eta egoitzak mantentzea eta hezkuntza beharretara egokitzea.

–Departamentuaren menpeko ikastetxe eta zerbitzuak ekipamenduz hornitzeko planak gauzatu eta kontrolatzeko plangintza egitea.

–Toki entitateei hezkuntza arloko obrak eta inbertsioak egiteko eta ekipamendua erosteko ematen zaizkien diru-laguntzak kudeatzea.

–Hezkuntza Departamentuaren menpekoak diren eta hezkuntzarako erabilera duten eraikinak erabiltzeko bidezkoak diren baimenak kudeatu eta proposatzea.

–Toki entitateekin lankidetza hitzarmenak kudeatzea eta proposatzea, udal instalazioak hezkuntzarako erabiltzeko.

–Ikastetxeak sortzeko, abian jartzeko, aldatzeko eta ixteko baimen espedienteak kudeatu, tramitatu eta proposatzea.

–Eskola garraio eta jantokien zerbitzu osagarriak planifikatzea eta horietarako deialdia egin, kudeatu eta kontrolatzeko proposamenak egitea, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuarekin eta Aniztasunarekiko Arretaren Zerbitzuarekin batera.

–Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak eta helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion guztiak, kudeatzen duen esparruan.

48. artikulua. Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuaren egitura.

1. Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak atal hauek izanen ditu:

a) Kontratazioaren, Zerbitzu Osagarrien eta Koordinazio Administratiboaren Atala.

b) Obren Atala.

c) Hezkuntza Departamentuko Egoitzen eta Ikastetxeen Mantentze-lanetarako Atala.

2. Hezkuntza Departamentuko Egoitzen eta Ikastetxeen Mantentze-lanetarako Ataleko burutza prestasun osoz eta erabateko dedikazioz beteko da.

49. artikulua. Kontratazioaren, Zerbitzu Osagarrien eta Koordinazio Administratiboaren Atalaren eginkizunak.

Kontratazioaren, Zerbitzu Osagarrien eta Koordinazio Administratiboaren Atalak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu eta, berariaz, honako hauek:

–Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuko Zuzendaritzaren eskumenekoak diren espediente administratiboak gainbegiratu eta koordinatzea.

–Kontratazio administratiboaren prozesuan Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuari esleitutako dokumentuen tramitazioa eta kontrol administratiboa.

–Eskola garraio eta jantokien zerbitzu osagarriak planifikatzea eta horietarako deialdia egin, kudeatu eta kontrolatzeko proposamenak egitea, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuarekin eta Aniztasunarekiko Arretaren Zerbitzuarekin batera.

–Eskola garraio eta jantoki zerbitzuei buruzko eginkizunei dagozkien administrazio espedienteak instruitzea.

–Nafarroako Gobernuaren ikastetxeetako eta departamentuko bertako garbiketa kontratuak planifikatu eta kontrolatzea.

–Ikastetxeak sortzeko, abian jartzeko, aldatzeko eta ixteko baimen espedienteen gaineko txostena egitea, tramitatzea eta proposatzea.

–Nafarroako unibertsitatez kanpoko ikastetxeen erregistroa kudeatu eta eguneratuta mantentzea, eta Hezkuntza Ministerioaren unibertsitatez kanpoko Ikastetxeen Estatuko Erregistroarekin koordinatuta edukitzea.

Hezkuntza Departamentuaren menpekoak diren eta hezkuntzarako erabilera duten eraikinak erabiltzeko espedienteen gaineko txostena egitea, tramitatzea eta proposatzea, eta halaber toki entitateekin lankidetza hitzarmenak, udal instalazioak hezkuntzarako erabiltzeko.

Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere esku uzten diren guztiak.

50. artikulua. Obren Atalaren eginkizunak.

Obren Atalak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu eta, berariaz, honako hauek:

–Nafarroako Foru Komunitatean hezkuntzako azpiegitura beharrak planifikatzea epe laburrera, ertainera eta luzera.

–Nafarroako Gobernuaren menpeko ikastetxeetako obrak planifikatu, gauzatu eta kontrolatzea.

–Hezkuntza Departamentuan behar diren obrak planifikatu, gauzatu eta kontrolatzea.

–Hezkuntzakoa ez den azpiegituran agintzen zaizkion obrak planifikatu, gauzatu eta kontrolatzea.

–Hezkuntzaren arloko obretarako diru-laguntzak emateko deialdiak egin, kudeatu eta kontrolatzea.

–Nafarroako Gobernuaren eskoletan obra zibilen konponketak egitea, hala behar denean.

–Esleitu zaizkion gaien gaineko administrazio espedienteen instrukzioa egitea.

Helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion gainerako eginkizunak.

51. artikulua. Hezkuntza Departamentuko Egoitzen eta Ikastetxeen Mantentze-lanetarako Atalaren eginkizunak.

Hezkuntza Departamentuko Egoitzen eta Ikastetxeen Mantentze-lanetarako Atalak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu eta, berariaz, honako hauek:

–Nafarroako Gobernuaren ikastetxeetako instalazioak mantentzea.

–Udal titulartasuneko ikastetxeak behar bezala mantentzeko lanak gainbegiratzea.

–Nafarroako Gobernuaren menpeko ikastetxeetan segurtasun arauak betetzen diren begiratzea, eraikinen ebakuazioari, hornidurei, instalazioei, jantokiei eta abarri dagokienez.

–Nafarroako Gobernuaren menpeko ikastetxe guztietan ekipamendu didaktikoaren planak eta azpiegitura planak egin, gauzatu eta kontrolatzea.

–Hezkuntza Departamentuaren instalazio eta hornidura beharrak planifikatu eta behar horiei erantzutea.

–Hezkuntza Departamentuaren eta bertan dauden pertsonen segurtasun beharrak planifikatu eta behar horiei erantzutea, segurtasunaren arloan eskumena duten organoekin lankidetzan.

–Ikastetxe edo egoitza berriak ekipamenduz hornitzea, Obren Atalarekin lankidetzan arituz.

–Sare publikoko ikastetxeetan informatika eta komunikazio sareak instalatzeko eskumena duten organoekin koordinatu eta lankidetza izatea.

–Esleitu zaizkion gaien gaineko administrazio espedienteen instrukzioa egitea.

Helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion gainerako eginkizunak.

6. ATALA.

Plangintza Zerbitzua

52. artikulua. Plangintza Zerbitzuaren eginkizunak.

Plangintza Zerbitzuak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu eta, berariaz, honako hauek:

–Departamentuko gainerako zerbitzuekin azterlan eta koordinazio sistemak ezartzea, Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza eskaintza eta haren ondorioz behar diren giza baliabideak eta baliabide materialak planifikatzeko.

–Nafarroako Eskola Maparen proposamen bat egiteko sustapena eta languntza.

–Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeen hezkuntza eskaintza zehaztea, ikasturte bakoitzerako.

–Eskolatzeko araudiaren gaineko proposamenak egitea.

–Irakasleen funtzionamendurako plantillak zehazteko irizpideak ezartzea.

–Irakasleen lan publikoaren eskaintza eta plantilla organikoa prestatzeko proposamenak egitea.

–Irakasle ez direnen plantilla organikoa prestatzeko eta langile horien lan eskaintzaren proposamena Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzeko proposamenak egitea.

–Departamentuaren menpeko langileen lan baldintzen gaineko araudia prestatzeko edo aldatzeko proiektuei buruzko azterlanak egitea.

–Nafarroako hezkuntza sistemaren funtzionamendurako arau orokorrak prestatzeko edo aldatzeko parte hartzea izatea, bere eskumenen barruan.

–Hezkuntza Departamentuko zerbitzu eskudunekin elkarlanean aritzea, sindikatuekin langileen arloko akordioak sinatzeko proiektuei buruzko azterketak eta txostenak egiteko.

–Informazioa kudeatzeko sistema integratuak ezartzeko beharrezkoak diren berrikuntzak proposatu eta bultzatzea, arlo horretan eskumena duen unitate organikoak ezarritako irizpideei jarraikiz.

–Departamentuko giza baliabideen kudeaketa hobetzeko eta modernizatzeko proiektuak prestatzea.

–Baliabide materialak, giza baliabideak eta baliabide ekonomikoak kudeatu eta koordinatzea Hezkuntza Departamentuko kudeaketa jarduerei euskarri ematen dieten sistemak garatu eta eboluzionatzeko.

–Administrazioa modernizatzeko proiektuak abiarazteko laguntza ematea, Hezkuntza Departamentuko sustatzeko Hezkuntza Departamentuaren eremu funtzionalean.

–Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak eta helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion guztiak, kudeatzen duen esparruan.

53. artikulua. Plangintza Zerbitzuaren egitura.

1. Plangintza Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Plangintza Atala.

b) Giza Baliabideen Proiekzioaren eta Azterlanen Atala.

c) Informazio Sistemen Eboluzioaren eta Kudeaketaren Atala.

2. Informazio Sistemen Eboluzioaren eta Kudeaketaren Atal honetako burutza prestasun osoz eta erabateko dedikazioz beteko da.

54. artikulua. Plangintza Atalaren eginkizunak.

Plangintza Atalak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu eta, berariaz, honako hauek:

–Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza eskaintza planifikatzeko lanak Hezkuntza Departamentuko gainerako zerbitzuekin koordinatzea.

–Neurriak hartzeko proposamenak egitea eskolatzearen arloan, azpiegiturak gauzatzearen arloan, edo hezkuntza eskaintzari buruzko gainerako gaietan.

–Nafarroako Eskola Mapan ezarritako hezkuntza eskaintza aztertzea eta hura aldatzeko proposamenak egitea.

–Ikaslean eskolatzeko araudia prestatzeko neurriak proposatzea.

–Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak eta helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion guztiak, kudeatzen duen esparruan.

55. artikulua. Giza Baliabideen Proiekzioaren eta Azterlanen Atalaren eginkizunak.

Giza Baliabideen Proiekzioaren eta Azterlanen Atalak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu eta, berariaz, honako hauek:

–Plantillak egokitzeko eta baliabide erabilgarriak kudeatzeko irizpideak prestatzea.

–Ikasturte bakoitzerako irakasleen lan publikoaren eskaintza aztertzea, departamentuak ezarritako irizpideekin bat, eta dagokion zerbitzuak onesteko proposamenak egitea.

–Departamentuko plantilla organikoa aldatzeko proposamenak egitea, hura egokitzeko ikastetxe bakoitzaren egoera eta beharretara.

–Ikastetxeetako irakasle ez diren langileen antolaketa, kudeaketa eta eginkizunak ezartzea, departamentuko beste zerbitzu batzuekin batera.

–Indarreko arauei jarraikiz eta Giza Baliabideen Zerbitzuarekin bat, behar diren aldaketak proposatzea ikastetxeetako eta departamentuaren egoitzako plantilletan, irakasle ez diren langileei buruz ikasturte bakoitzean egiten den azterlanaren ondorioen arabera.

–Langileen lan baldintzei buruzko beste arau batzuk onestearen edo sindikatuekin akordioak hartzearen ondorioz plantillan eta kostuetan izanen litzatekeen eraginari buruzko azterlanak prestatzea.

–Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak eta helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion guztiak, kudeatzen duen esparruan.

56. artikulua. Informazio Sistemen Eboluzioaren eta Kudeaketaren Atalaren eginkizunak.

–Informazio Sistemen Eboluzioaren eta Kudeaketaren Atalak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu eta, berariaz, honako hauek:

–Informazio sistemen modernizazioaren eta hobekuntzaren arloko lehentasunak zehaztea, departamentuko beste zerbitzu batzuekin batera.

–Ezarritako beharretatik eta lehentasunetatik sortzen diren proiektuak aztertzea, garatzea eta abian jartzea.

–Nafarroako Gobernuaren Sinplifikazio eta Modernizazio Planaren ondoriozko proiektuen kudeaketan parte hartzea, departamentuko beste unitate batzuekin batera.

–Informazio sistemak era iraunkorrean kudeatzea, mantentzea eta eboluzionatzea, departamentuaren beharrei erantzuteko eta komunikazio elektronikoa pixkanaka ahalbidetzeko bertan inplikatutako eragile guztiei.

–Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak eta helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion guztiak, kudeatzen duen esparruan.

IV. KAPITULUA

Hezkuntzako Idazkaritza Tekniko Nagusia

57. artikulua. Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiaren eskumenen esparrua.

Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, foru dekretu honen 5. artikuluan ezarritako eskudantziez gainera, Hezkuntza Departamentuko zerbitzuetako zuzendarien edo burutzen jabetza-hartzeak tramitatzea dagokio.

–Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeari buruz indarra duen araudian ezarritako eginkizunak eta, bereziki, Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legearen 31. artikuluan eta Aurrea Hartzeko Zerbitzuen Erregelamendua onesten duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuko III. Kapituluan ezarritakoak.

–Prebentziozko jarduketaren planak eta programak diseinatu, aplikatu eta koordinatzea.

–Langileen segurtasuna eta osasuna uki ditzaketen arrisku faktoreen ebaluazioa, Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legearen 16. artikuluan ezarritakoaren arabera.

–Lehentasunak zehaztea prebentziozko neurri egokiak hartzerakoan, eta horien eraginkortasuna begiratzea.

–Langileentzako informazioa eta prestakuntza, laneko arriskuei aurrea hartzearen arloan.

Langileen osasuna begiratzea, lanaren ondoriozko arriskuei dagokienez.

–Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak eta helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion guztiak, kudeatzen duen esparruan.

58. artikulua. Idazkaritza Tekniko Nagusiaren egitura.

1. Idazkaritza Tekniko Nagusiak atal hauek ditu:

a) Araubide Juridikoaren Atala.

b) Aurrekontuen eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atala.

c) Modernizazio eta Araubide Administratiboaren Atala.

d) Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko Atala.

2. Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko Ataleko burutza prestasun osoz eta erabateko dedikazioz beteko da.

59. artikulua. Araubide Juridikoaren Atalaren eginkizunak.

Araubide Juridikoaren Atalak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu eta, berariaz, honako hauek:

–Arlo juridikoan Hezkuntza Departamentuko organoei aholku ematea.

–Hezkuntza Departamentuak tramitatu behar dituen administrazio errekurtsoak eta lan arloko epaitegietara jo aurreko erreklamazioak tramitatzea eta haiei buruzko txostenak egitea, ikuspuntu juridikotik.

–Txosten juridikoak egitea, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko Foru Legean ezarritako moduan, departamentuak eta haren erakunde autonomoek prestatzen dituzten foru legeen aurreproiektuei eta xedapen orokorren proiekutei buruz.

–Administrazio espedienteei buruzko txosten juridikoak egitea, agintzen zaionean.

–Nafarroako Arartekoaren bulegoak egiten dituen eskaera eta jarduketa juridikoak kontrolatu eta horien jarraipena eta txostenak egitea, Hezkuntza Departamentuaren eskumenen esparruan.

–Hezkuntza Departamentuaren administrazio espedienteetan dagoen dokumentazioaren eskuragarritasuna murriztu beharra kontrolatzea eta horri buruzko txostenak prestatzea.

–Nafarroako Kontseiluaren irizpena behar duten departamentuaren aferen kasuan, haien gaineko espedienteak gainbegiratu eta koordinatzea.

–Foru parlamentarien galderen eta eskaeren tramitazio instituzionala egiteko ardura duen unitateak Idazkaritza Tekniko Nagusiari bidalitakoan, departamentu bakoitzeko administrazio bideak segitzea galdera eta eskaera horiei erantzuna emateko.

–Hezkuntza fundazioen gaineko babesletzarekin zerikusia duten eginkizun juridikoak betetzea.

–Hezkuntza fundazioen araubidearekin zerikusia duten alderdien gaineko txosten juridikoak prestatzea, eta, halaber, agintzen zaizkion bestelako txostenak.

–Hezkuntza Departamentuarekin zerikusia duten organoetako idazkaritzenak izaten diren eginkizunak, agintzen zaizkionak, betetzea.

–Idazkaritza Tekniko Nagusiaren argitalpen juridikoen harrera kontrolatu eta haren jarraipena egitea.

–Idazkaritza Tekniko Nagusiaren araudietako eta jurisprudentziako artxiboen jarraipena egin eta eguneratzea.

–Idazkaritza Tekniko Nagusiari dagozkion eginkizunetatik, izaera juridikoa dutenak.

–Bere helburuak egoki betetzeko, agintzen zaizkion gainerako eginkizunak.

60. artikulua. Aurrekontu eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalaren eginkizunak.

Aurrekontu eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu eta, berariaz, honako hauek:

–Hezkuntza Departamentuko aurrekontuen aurreproiektua eta epe ertaineko plan ekonomikoa prestatzea eta horiei buruzko aholkuak ematea.

–Hezkuntza Departamentuko aurrekontuen aurreproiektua koordinatu eta izapidatzea.

–Departamentuko organo eskudunei aurrekontuak kudeatzen laguntzea.

–Hezkuntza Departamentuko aurrekontuen kudeaketari buruzko informazioa beti eguneraturik edukitzea.

–Ordaintzeko aginduak, justifikatu beharrekoak, kudeatu, jarraitu eta justifikatzea, eta Hezkuntza Departamentuko kutxako aurrerakinen kontuak kudeatu eta kontrolatzea.

–Hezkuntza Departamentuari dagozkion diru-sarrera eta gastuen espedienteak kontabilizatzea.

–Ogasuneko Kontu-hartzailetza Delegatuarekin eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuak gastua kontrolatzeko dituen organoekin elkarlanean aritzea.

–Azterlan edo txosten ekonomikoak egitea.

–Hezkuntza Departamentuko kontseilariak, zuzendari nagusiek eta zerbitzuetako zuzendariek proposatzen dituzten aurrekontu aldaketak tramitatzea.

–Idazkaritza Tekniko Nagusiari dagozkion eginkizunetatik, aurrekontu eta ekonomia arloetakoak direnak.

61. artikulua. Modernizazio eta Araubide Administratiboaren Atalaren eginkizunak.

Modernizazio eta Araubide Administratiboaren Atalak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu eta, berariaz, honako hauek:

–Modernizazio administratibotik etortzen diren proiektuen kudeaketa koordinatu eta lan horretan parte hartzea.

–Administrazio unitateetan sentsibilizazio eta dinamizazio neurriak ezarri eta bultzatzea, administrazioa modernizatu eta errazteko prozesuetan sar daitezen.

–Antolaketa, korporazio eta modernizazio proiektuak kudeatu eta txertatzeko laguntza teknikoa ematea.

–Laguntza teknikoa ematea korporazio kudeaketako aplikazioak erabiltzeko.

–Administrazio sistemek aurrera egiteko proiektu eta politikak kudeatzeko eta haiei sostengua emateko dauden baliabideak kudeatzea (baliabide materialak, giza baliabideak, baliabide ekonomikoak) eta antolaketaren aldaketa kudeatzea.

–Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoa eta Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko 11/2012 Foru Legea betetzeko behar diren eginkizunak koordinatzea eta gainbegiratzea.

–Beharrezkotzat jotzen diren aldaketak proposatu eta sustatzea departamentuko unitate organikoen lan metodoak hobetzeko, ahalik arinen eta eraginkorrenak izan daitezen, administrazioa modernizatu eta prozedurak erraztearen arloan eskumena duten unitate organikoekin koordinatuta eta haiek ezarritako gidalerroei jarraikiz.

–Hezkuntza Departamentuaren Interneteko agerpena gainbegiratzea eta koordinatzea.

–Hezkuntza Departamentuko erregistro eta agiritegi administratiboak antolatzeko irizpideak ezartzea eta haiek koordinatzea, gai horietan eskumena duten gainerako unitate organikoekin elkarlanean.

–Departamentuaren jarduerei buruzko informazio orokorra herritarrei emateko lanak koordinatu, gainbegiratu eta bultzatzea ikuspuntu korporatibotik, aurrez aurreko bideak, telefonokoak nahiz telematikoak erabiliz, gai horretan eskumena duen unitateak ezarritako gidalerroei jarraikiz.

–Zerbitzuak eskatzeko inprimakiak eta informazio ereduak normalizatzea eta erabiltzaileen eskura jartzea, unitate eskudunak horien estandarizazioaren, erraztearen eta argitalpenaren arloan ezarritako irizpideei jarraikiz.

–Herritarrei ziurtagiriak emateko prozesua kudeatzea.

–Herritarrentzako arreta zuzenaren jarduketak kontrolatzea, gai horretan eskumena duen unitatea organikoak ezarritako irizpideei jarraikiz.

–Dokumentuak konpultsatzeko eta ezarritako tasak kobratzeko prozesua kudeatzea.

–Etxezainaren eta zerbitzu orokorren eta menpekoen plaza duten langileei esleitutako zereginak antolatzea, kontrolatzea eta gainbegiratzea.

–Gainerako antzeko eginkizunak, Idazkaritza Tekniko Nagusiari dagozkionen sailekoak betiere.

62. artikulua. Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko Atalaren eginkizunak.

Laneko Arriskuei Aurrea hartzeko Atalak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu eta, berariaz, honako hauek:

–Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeari buruz indarra duen araudian ezarritako eginkizunak eta, bereziki, Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legearen 31. artikuluan eta Aurrea Hartzeko Zerbitzuen Erregelamendua onesten duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuko III. Kapituluan ezarritakoak.

–Prebentziozko jarduketaren planak eta programak diseinatu, aplikatu eta koordinatzea.

–Langileen segurtasuna eta osasuna uki ditzaketen arrisku faktoreen ebaluazioa, Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legearen 16. artikuluan ezarritakoaren arabera.

–Lehentasunak zehaztea prebentziozko neurri egokiak hartzerakoan, eta horien eraginkortasuna begiratzea.

–Langileentzako informazioa eta prestakuntza, laneko arriskuei aurrea hartzearen arloan.

–Prebentzio arloko aholkuak eta laguntza teknikoa ematea ikastetxeetako zuzendariei, unitate administratiboen arduradunei eta, oro har, departamentuko langile guztiei.

–Langileen osasuna begiratzea, lanaren ondoriozko arriskuei dagokienez.

Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion guztiak.

Lehenbiziko xedapen gehigarria.–Eskumenak banatzeko betebehar orokorrak.

Indarra duten arauek organo bati ematen dizkioten eskumenak hierarkian menpeko diren beste organo batzuen artean banatzen ahal dira, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko den xedapen orokor baten bitartez, eskumenak esleitzeko arauetan finkatutako baldintzak bete beharra galarazi gabe.

Bigarren xedapen gehigarria.–Eskumenen banaketa.

1. Hezkuntza Zuzendaritza Nagusian eta Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusian banatu dira, bakoitzaren eskumenen esparruan, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari langileria arloan esleitu zaizkion honako eskudantzia administratibo hauen titulartasuna eta erabilera:

–Zerbitzuetako zuzendariak, atalburuak, bulegoburuak eta Zuzendaritza Nagusian beherago dauden beste unitate batzuetako buruak aldi baterako ordezteko izendapenak egitea.

2. Hezkuntza Zuzendaritza Nagusian eta Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusian banatu dira, bakoitzaren eskumenen esparruan, indarra duen araudian Hezkuntza Departamentuko kontseilariari esleitzen zaizkion administrazio-kontratazioaren arloko eskudantzia administratiboen titulartasuna eta erabilera.

3. Langileriaren arloan foru dekretu honek Hezkuntza Departamentuko kontseilariari esleitzen dizkion eskudantzia administratiboen titulartasuna eta erabilera Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiaren esku utziko dira, honako hauek izan ezik:

a) Langileriari buruzko politika zehaztea Hezkuntza Departamentuaren eskumenen esparruan.

b) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituzten arauetan, departamentuetako langileei dagokienez, Nafarroako Gobernuko kontseilariei orokorrean esleitzen zaizkien eskudantziak.

c) Berariaz beste administrazio organo batzuen esku utzi diren eskudantziak.

4. Ondotik aipatzen diren langileria arloko eskudantzia administratiboak, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari esleituak, Idazkaritza Tekniko Nagusiaren esku utziko ditu Hezkuntzako kontseilariak:

–Atalburuak, bulegoburuak eta Idazkaritza Tekniko Nagusian beherago dauden beste unitate batzuetako buruak aldi baterako ordezteko izendapenak egitea.

5. Hezkuntzako kontseilariak eraginik gabe uzten ahalko du xedapen gehigarri honetan aipatzen den eskumenen banaketa, foru agindu baten bidez. Foru agindu hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

Hirugarren xedapen gehigarri.–Hezkuntza Departamentuaren eskumenak.

Hezkuntza Departamentuko aholkulari lanpostuak departamentu horren menpeko funtzionarioek soilik betetzen ahalko dituzte, eta zuzendaritza postuko osagarri bat jasoko dute, urtarrilaren 31ko 1/1997 Foru Legeak hezkuntza programetako aholkulari eta laguntzaileei esleitzen dien portzentaje berberekoa.

Xedapen indargabetzaile bakarra.–Arauak indargabetzea.

Indarrik gabe gelditzen da abuztuaren 24ko 132/2011 Foru Dekretua, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena, salbu eta azken xedapenetako lehenbizikoa.

Azken xedapenetan lehena.–Aurrekontu aldaketak.

Ahalmena ematen zaio Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariari aurrekontuan beharrezkoak diren aldaketak egin ditzan, foru dekretu honetan ezarritakoa betetzeko.

Azken xedapenetako bigarrena.–Garatzeko ahalmenak.

Hezkuntzako kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu honetan ezarritakoa garatzeko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako hirugarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2015eko abuztuaren 28an.–Nafarroako Foru Komunitateko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Hezkuntzako kontseilaria, José Luis Mendoza Peña.

Iragarkiaren kodea: F1511972