170. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 31 - BEREZIA

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

76/2015 FORU AGINDUA, abuztuaren 27koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Esther Monterrubio Ariznabarreta andrea, Hezkuntza Departamentuko Nafarroako Lanbide Kualifikazioen Institutua-Lanbide Heziketa Garatzeko Bulegoko burua, kargutik kentzen duena.

Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko bigarren idatz-zatian ezartzen du bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. Esther Monterrubio Ariznabarreta andrea, Nafarroako Lanbide Kualifikazioen Institutua-Lanbide Heziketa Garatzeko Bulegoko burua, kargutik kentzea.

Kargutik kentze horrek 2015eko abuztuaren 31tik aurrera izanen ditu ondorio ekonomikoak eta administratiboak.

2. Foru agindu hau igortzea Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileriaren Plantillarako Bulegoari eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2015eko abuztuaren 27an.–Hezkuntzako kontseilaria, José Luis Mendoza Peña.

Iragarkiaren kodea: F1512009