170. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 31 - BEREZIA

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

158/2015 FORU AGINDUA, abuztuaren 28koa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak emana, María Yolanda Blanco Rodríguez andrea, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritza Nagusiko Telekomunikazio Sistemen Ataleko burua, kargutik kentzen duena.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren atalean ezartzen du atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Hori horrela, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenekin bat,

AGINDU DUT:

1. María Yolanda Blanco Rodríguez andrea, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritza Nagusiko Telekomunikazio Sistemen Ataleko burua, kargutik kentzea, ondorioak 2015eko abuztuaren 31tik aurrera izateko; burutzako azken eguna, beraz, 2015eko abuztuaren 30a izanen da.

2. Foru agindu hau interesdunari, Azpiegitura Teknologikoen eta Euskarri Zentroaren Zerbitzuari, Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritza Nagusiari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2015eko abuztuaren 28an.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1511962